Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

GARIKOITZ BEOBIDE PACHECO

Ezagutza arloa
Kimika Ez-organikoa
Saila
Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
garikoitz.beobide@ehu.eus

Irakasle Titularra UPV/EHUko Kimika Ez-organikoa Sailean. 1979. urtean Bilbon jaiotakoa, Kimika Zientzietan doktoratu zen 2007. urtean. 2007-2010 urteen bitartean, IK4-Tekniker zentro teknologikoan ikerlari bezala aritu zen. 2010. urtetik hona, UPV/EHUko irakaslea da. Kimika eta Ingeniaritza Kimikoa graduetan eta Material Berrien Masterrean irakasten du. Bere irakaskuntza jarduerak “Bikaintasun” aitorpena eskuratu du unibertsitateko irakasleen DOZENTIAZ ebaluazio programan. 3 Doktoradutzako Tesi eta Gradu/Master Amaierako proiektu anitz zuzendu ditu.



70 artikulu zientifikoen egilea da (h = 24) Materialen Zientzia, Kimika Ez-organikoa eta Kristalografia arloen barruan. 80 aurkezpen baino gehiago egin ditu kongresu zientifiko ezberdinetan (nazionalak eta nazioartekoak). Bere ikerkuntza zientifikoaren muinak dira material metal-organiko porotsu berrien garapena eta hauen aplikazio anitzen azterketa. Hiru nazioarteko patenteren egilea da (PCT/EP2011/070637, WO2014/122105, WO2017/186997). Azkena, 2017. urtean sortutako Poretune S.L. enpresari lizentziatu zen eta ustiapenean jarraitzen du gaur egun. 17 ikerkuntza proiektu publikoetan eta 4 kontratu industrialetan parte hartu du, zeinen artean lau kasutan Ikerlari Nagusia (IP) izan den. 2018tik, Material metal-organikoak delako ikerketa taldearen parte da, Eusko Jaurlaritzak A ikerketa talde gisa (maila altuena) sailkatu duena.