Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JORGE BAÑUELOS PRIETO

Ezagutza arloa
Kimika Fisikoa
Saila
Kimika Fisikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
jorge.banuelos@ehu.eus

Kimikan lizentziaduna (2000) eta doktore sari bereziarekin, UPV/EHUn. Nire irakaskuntza unibertsitatean hasi zen Irakasle Laguntzaile bezala (2004) Leioako FCT/ZFTan. Ostean egon nintzen Ordezko Irakasle bezala (2006) Vitoria-Gasteizeko Farmaziako Fakultatean. 2011n lortu nuen lanpostu iraunkorra Irakasle Agregatu bezala FCT/ZTFko Kimika Fisikoko sailean. Nire irakaskuntza Kimika Orokorrean eta Kimika Fisikoan oinarritzen da, eta Kimika Graduan irakasten dut batez ere. Izan ere bigarren mailako koordinadorea izan nintzen 2012tik 2015era. 2015ean Dozentiazean kalifikazio positiboa-bikaina jaso nuen.

Nire ikerkuntza Espektroskopia Molekularreko laborategian egiten dut. Nire ikerketa lerroa erabilera anizkoitzko koloratzaile fluoreszenteen eta materiala fotoaktiboen karakterizazio fotofisikoa, mekanokuantikoa eta elektrokimikoan oinarritzen da aplikazio optoelektronikoetarako eta biofotonikorako. Ikerkuntza hau lortutako laguntza ekonomikoari ezker (GVko A taldea 2010tik eta MINECO) gauzatu da. 2006an sei hilabeteko doktore ondoko bisita egin nuen Gion Calzaferri irakaslearen laborategian Bernako Unibertsitatean. Egilekide izan naiz 6 liburu kapituluetan, 4 errebisio artikuluak, eta 100 artikulu zientifiko baino gehiagotan indexatu dauden ospe handiko aldizkarietan. Nire h indizea 31 (WOS) eta 33 (Google Scholar) da, eta 3 ikerkuntza seiurtekoak ditut. 2 doktorego tesiak (biak sari bereziarekin), 3 MAL Material Berrietan eta 9 GAL Kimikan zuzendu ditut.