acuerdos_junta_2020_2021

Fakultateko batzarraren erabakiak (2020-2021)

2020ko otsailaren 27an

1.- Onartzea Fakultateko Batzarrak 2019ko urriaren 11n egindako bileraren akta.
2.- Onartzea 2019ko txostena eta kudeaketa plana.
3.- Onartzea fakultateko masterren plazen muga proposamena.
4.- Onartzea ikastegiaren irakaskuntza azpiegituraren eskaera.
5.- Bizkaia Aretoa erabiltzeko eskaera abalatzea, 2020ko martxoaren 30ean biltzar hau egiteko: "Kupoa aztergai: negoziatzaile eta protagonisten argitan (1841-2020)" .
6.- Onartzea Estefanía Jiménez Iglesias andrea Gizarte Komunikazioa masterreko Batzorde Akademikoko presidente gisa izendatzea Josu Amézaga Albizu jaunaren ordez. Era berean, onartzea fakultateko bost graduetako gradu batzordeak.
7.- Hauen alde agertzea:
- CUC8/1 162 4 postu kodearen lanpostu zerrenda aldatzeko proposamena, kidegoa aldatzeari buruzkoa, hau da, unibertsitateko katedradunetik atxikira, plazaren gainerako ezaugarri guztiak mantenduta (11. eranskina), eta
- Miguel Ángel García Herrera jauna unibertsitateko katedraduna emeritu gisa kontratatzeko proposamena.
Biak Konstituzio Zuzenbidea Sailak eta Pentsamenduaren eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historia Sailak proposatuta

2020ko maiatzaren 7an

1.- Fakultateko Batzarraren 2020ko otsailaren 27ko akta onartzea.

2.- 20/21 ikasturteko irakaskuntza eskaintza onartzea.

3.- Gradu bikoitzen araudiaren 9.3 artikulua aldatzea onestea; hain zuzen, honela geratuko da: "Ikasleek, lehenengoa urtea amaitutakoan, gaindituta izan beharko dituzte lehenengo mailako eskola orduetako 42 kreditu gutxienez, ohiko eta ezohiko deialdien artean. Matrikula egiten den bigarren urtearen amaieran, lehenengo mailako 54 kreditu eta bigarreneko 30 kreditu gaindituta izan beharko dituzte gutxienez. Matrikula egiten den hirugarren urtearen amaieran, lehenengo maila osorik gaindituta izan beharko dute (60 kreditu), eta bigarren mailako 54 kreditu, eta hirugarreneko 12 gutxienez. Nolanahi ere, ikasleek gehienera ere zazpi ikasturtetan amaitu beharko dute programa".

4.- Ikastegiko mugikortasun araudiaren xedapen iragankor bakarra onestea; hain zuzen, honela dago idatzita: "Harrera unibertsitateak lehenengo lauhilekoko mugikortasunak bertan behera uzten dituen kasuetan soilik eskaini ahal izango zaie egoera horrek kaltetutako ikasleei egonaldiak egiteko aukera graduko laugarren mailako bigarren lauhilekoan, baldin eta beren ikasketa hitzarmenean sartu baditzakete mugikortasuneko araudi orokorrak ezartzen dituen 24 kredituak, gutxienez.
Xedapen horrek ez dio eragiten Gradu Amaierako Lana egiteari, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egiten jarraituko baita. Ikasleak bere gain hartuko du dagozkion lanak egiteko erantzukizuna eta mugikortasunaren garapenarekin bateragarri egingo du.
Xedapen hau 2020/2021 ikasturteak iraun bitartean izango da indarrean soil-soilik".

5.- Bizkaia Aretoko lokalen eskaera bermatu da, "MEU Basque Country 2020" egiteko.

6.- Irakasleen plaza hauen aldeko txostena egin da:
- Historia Garaikidea Sailak proposatuta, irakasle emerituaren plazaren proposamena Francisco Llera Ramo jaunarentzat.
- Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailak proposatuta, lanpostu bat aldatzeko proposamena (11. eranskina), irakasleen kidegoa aldatzeko (albokotik agregatura), hizkuntza profila (elebiduna) eta arduraldia (osoa) aldatu gabe utziz.

2020ko uztailaren 24an

1.- Aprobación del acta de la Junta de Facultad de fecha 7 de mayo de 2020.

2.- Aprobación de la oferta docente de los másteres del curso 20/21 y del ajuste de la oferta docente de los grados aprobada en la anterior Junta de Facultad de fecha 7 de mayo de 2020.

3.- Aprobación del calendario académico para el curso 2020/21.

4.- Aprobación del calendario de exámenes para el curso 2020/21.

5.- Aprobación del calendario de gestión académica para el curso 2020/21 de grados, dobles grados y másteres.

6.- Respecto a los TFGs, aprobación de su calendario académico, su oferta, la adición necesaria en sus guías docentes para adaptarlas a la no presencialidad y la modificación precisa en su normativa de elaboración para su adaptación a los dobles grados e itinerario dual.

7.- Aprobación de la modificación de la Comisión Académica del Máster “Modelos y Áreas de Investigación en Ciencias Sociales”, en la cual se integran en calidad de vocales, don José Enrique Antolín Iría y doña Matxalen Legarreta Iza.

Aprobación de la corrección de errores en la composición de la Comisión del grado de Publicidad y Relaciones Públicas. La misma queda como sigue: Coordinador de 2º: Joseba Etxebarria Gangoiti; Coordinadora de 3º: Sandra Usín Enales; Coordinadora de 4º: Elena Olabarri Fernández.

Aprobación de los miembros de los tribunales de TFG del Departamento de Psicología Social y Metodología de las Ciencias del Comportamiento:

Castellano                                            Euskera

Ángel Beldarrain Durandegi                Ángel Beldarrain Durandegi
Mairen Urrosolo Odriozola                 Mairen Urrosolo Odriozola
Itziar Ugarteburu Gastañares              Itziar Ugarteburu Gastañares

Suplentes:
Matxalen Legarreta Iza                        Iñaki Martínez de Albéniz Ezpeleta
Javier Cerrato Allende                         Alberto Amutio Careaga
 

8.- Informa favorablemente las siguientes plazas de profesorado:
- Anexo 8 del departamento de Periodismo II de conversión de laboral interino de Universidad a adjunto de Universidad.
- Anexo 11 del departamento de Sociología y Trabajo Social, modificatoria únicamente del perfil lingüístico de la plaza, de no bilingüe a bilingüe.
- Anexo 9 del departamento de Periodismo. Sustitución por maternidad.
 

2020ko urriaren 9an

  1. 2020ko uztailaren 24ko akta dagoen-dagoenean onartzea.
  2. Hauteskundeen egutegia onartzea IRIen eta AZPkoen ordezkariak aukeratzeko Fakultateko Batzarrerako.
  3. Onartzea fakultateko batzorde eta epaimahaiak. Batzarreko kide diren ikasleen artean zozketa eginik, Alai Kruse Goenaga jauna izango da ikasleen ordezkaria Hauteskunde Batzordean.

    Soziologia II saileko 5. eta 6. deialdietako epaimahaian Martínez Albéniz irakasleak Sobrado irakaslea ordezkatu du (honek erretiroa hartu baitu).
  4. Batzarrak ontzat jo ditu aurkeztu zaizkion lau irakasle plazen eskariak:
    • 8. eranskin bi, Soziologia eta Gizarte Langintza sailak proposatuak: irakasle elkartuen aldi baterako bi plaza, elebidunak eta arduraldi partzialekoak.
    • 11. eranskin bi, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea sailak proposatuak: irakasle atxikien bi plaza irakasle agregatuen plaza bihurtzea, biak elebidunak eta arduraldi osokoak.

2020ko abenduaren 18an

1.- Fakultate Batzarrak 2020ko urriaren 9an egindako bileraren akta onartzea.

2.- Fakultateko taldeen egitura onartzea 20/21 ikasturteko bigarren lauhilekorako.

3.- Baimena ematea fakultateko lokalak erabil daitezen, 21/22 ikasturtean “Ilustrazio Zientifizikoan Espezialista” berezko titulua titulua irakasteko.

4.- Irakasle plaza bakarrari buruz egindako txostenaren alde agertzea: Soziologia eta Gizarte Langintza Sailekoa. Lanpostu bat atxiki nahi zaio Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateari, gure fakultatean indarrean dauden baldintza beretan.

2021eko martxoaren 4an

1.- Fakultateko Batzarraren 2020ko abenduaren 18ko bilerako akta onartzea, bertaratuen zerrenda zuzendu ondoren, María José Martínez Herrero batzarkide andrearen izena gehituta.

2.- 2020 urte naturaleko memoria ekonomikoa onartzea.

3.- Euskara Batzordeko kide batzuk eta graduko koordinatzaile batzuk aldatzea. Lehenengoari dagokionez, Izaro Gorostidi eta Angeriñe Elorriaga sartu dira batzordean. Hauek dira orain haren osakideak: Iñaki Zabaleta, Irati Agirreazkuenaga, Eduardo Apodaka eta aipatutako bi kide berriak. Graduko koordinatzaileak etapa honetan hauek izango dira: Carmen Peñafiel, Irene García Ureta, Ainara Miguel Sáez de Urabain, Asier Amezaga eta Imanol Tellería.

4.- Fakultateko masterren plaza  mugak onartzea 21/22 ikasturterako. Ikasturte honetan bezala geratu dira.

5.- Fakultateko Batzarraren Batzorde Iraunkorrerako kideak hautatzea. Bozketaren ostean, honela geratu da: A) IRI iraunkorren taldetik: Irene García Ureta, Begoña Zalbidea, Beatriz Otero, Andrés Davila eta Koldo Meso; B) IRI ez-iraunkorren taldetik: Beatriz Zabalondo; C) AZPkoen taldetik: Igone Arandia; D) ikasleen taldetik: inor ez.

2021eko maiatzaren 7an

1.- Fakultateko Batzarraren 2021eko martxoaren 4ko bilerako akta onartu da, bertaratuen zerrenda aldatuta, hau da, Asier Blas Mendoza batzarkidearen izena gehituta.

2.- 2021/2022 ikasturteko irakats eskaintza onartu da.

3.- 2021/2022 ikasturteko egutegi akademikoa onartu da.

4.- 2021/2022 ikasturteko gestio akademikoaren egutegia onartu da.

5.- Historia Garaikidea Unibertsitate arteko Masterraz aurkeztuko den aldaketa onartu da.

6.- Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzari irakats azpiegitura eskatzeko (57.108,16€) egindako eskaera onartu da.

7.- Fakultateak abala eman dio Bizkaia Aretoko lokalak erabiltzeko eskaerari, maiatzaren 10ean egingo den "Finantza publikoak eta zorraren iraunkortasuna" biltzarra egiteko, eta irailaren 2an eta 3an egingo den "Diskurtsoak marraztu, iruditeriak eraiki. Prentsa eta karikatura politikoa Espainian (1836-1874)" nazioarteko solasaldia egiteko.

8.- 7 irakasle plaza hauen alde agertzea:

- Hiru Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailak proposatuta:

                . LZren aldaketa arduraldia aldatu delako:  osotik partzialera

                . LZren aldaketa kidegoa aldatu delako: unibertsitateko irakasle lankidetik atxikira

                . LZren aldaketa kidegoa aldatu delako: atxikitik agregatura

- Bi Historia Garaikidea Sailak proposatuta:

. LZren aldaketa, ikastegiz aldatu delako: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatetik Letren Fakultatera

. LZren aldaketa, ikastegiz aldatu delako: Letren Fakultatetik Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatera

- Bat Gizarte Psikologia Sailak proposatuta:

. Irakasle elkartuaren lanpostu hutsa betetzeko deialdi proposamena

- Bat Kazetaritza Sailarena:

. LZren aldaketa kidegoa eta profila aldatu direlako: atxiki elebidunetik agregatu hirueledunera

2021eko ekainaren 14an

  1. Onartzea Fakultateko Batzarrak 2021eko maiatzaren 7an egindako bileraren akta.
  2. Onartu dekanoa 2021eko uztailaren 12an aukeratzeko hauteskunde egutegia. Egutegi horrek preklusio epe hauek ditu:
    1.  Fakultateko Batzarra, hauteskunde egutegia onartzea: Astelehena, ekainak 14
    2. Erabakia argitaratzea:  Astelehena, ekainak 14
    3. Hautagai zerrendak aurkezteko epea: Ekainak 15etik, asteartea,  ekainak 25era bitartean, ostirala (12:00ak arte)
    4. Behin-behineko hautagai zerrendak aldarrikatzea (12:00etatik aurrera): Ostirala, ekainak 25
    5. Inpugnazioak aurkezteko epea irekitzea: (13:00etatik aurrera) Ostirala, ekainak 25
    6. Inpugnazioak aurkezteko epea ixtea (12:00ak arte): Osteguna, uztailak 1
    7. Inpugnazioen ebazpena eta behin betiko hautagai zerrendak aldarrikatzea:  Ostirala, uztailak 2
    8. Botoa lehenago emateko egunak:  Uztailak 5, 6, 7, 8 eta 9
    9. Ezohiko batzarra: bozketa: ASTELEHENA, UZTAILAK 12
    10. Behin-behineko emaitzak aldarrikatzeko eguna: Astelehena, uztailak 12
    11. Inpugnazioak aurkezteko epea irekitzea (12:00etatik aurrera): Asteartea, uztailak 13
    12. Inpugnazioak aurkezteko epea ixtea (12:00ak arte): Ostirala, uztailak 16
    13. Behin betiko emaitzak aldarrikatzeko eguna:  Astelehena, uztailak 19
  3. 2021-2022 ikasturteko irakaskuntza egokitzeko plana.
  4. 2021/2022 ikasturte amaierako proben egutegia onartzea.
  5. Cristina Blanco Fernández de Valderrama irakasleak Bizkaia Aretoa erabiltzeko egindako eskaera babestea eta 2021eko irailaren 10ean "Itxaropena sortzea ekintzaren bidez" jardunaldia egitea, suizidioa prebenitzeko nazioarteko eguna dela eta.
  6. Kazetaritza Sailak egindako irakasle plazarako (elebiduna eta 6 orduko arduraldia) eskaeraren (8. eranskina) alde azaltzea. 

2021eko uztailaren 12an

Bakarra.- Bozketa egin eta emandako botoak kontatu ondoren, dekanoa izateko hautagaiak aldeko 37 boto lortu ditu, eta, ondorioz, batzarrak dekanoa izendatu du.

2021eko urriaren 20an

1. 2021eko ekainaren 14ko (ohikoa) eta 2021eko uztailaren 12ko (ezohikoa) Fakultateko Batzarren aktak onartzea.

2. 2021eko abenduaren 13rako batzarrean ikasleen ordezkariak hautatzeko deialdia eta nahitaezko egutegia onartzea. Egutegi horrek preklusio epe hauek ditu:

2021eko EGUTEGIA FB-rako IKASLEEN ORDEZKARIAK HAUTATZEKO

  • Fakultateko Batzarra, hauteskunde egutegia onartzea:      urriak 20
  • Erabakia argitaratzea:                                                                                         urriak 21
  • Hautagai zerrendak aurkezteko epea:                                         azaroaren 11ko 12:00ak arte
  • Behin-behineko hautagai zerrendak aldarrikatzea
  • (12:00etatik aurrera)                                                                             azaroak 12
  • Inpugnazio epea:                                                                                   azaroaren 17ko 12:00ak arte
  • Behin betiko hautagaitzak jakinarazteko eguna:                   azaroak 17
  • Botoa lehenago emateko egunak:                                                 abenduak 1, 2 eta 3

Bozketa:

ABENDUAREN 13a, ASTELEHENA

  • Behin-behineko emaitzak aldarrikatzeko eguna:                  abenduak 14
  • Inpugnazioak:                                                                                         abenduaren 17ko 12:00ak arte
  • Behin betiko emaitzak aldarrikatzeko eguna:                         abenduak 17

3. Aldaketa onartzen da Fakultatean ezarritako betekizunetan nazioarteko mugikortasuna egin ahal izateko, 4. puntu berria erantsiz, honetara erranik: “Graduko ikasleek 54 kreditu gaindituta eduki beharko dituzte mugikortasunerako eskaera egiteko unean.” Era berean, 6. puntuari 7. puntua gehitzen zaio, in fine ezarritako gehiketa batez, honetara: "Era berean, gradu bikoitzeko ikasleek ezin izango dute mugikortasunik egin 5. ikasturtean.”

4. Fakultateko batzorde eta epaimahai guztiak onartzea, 5. eta 6. deialdietakoan eta presondegietako barneko ikasleak ebaluatzeko epaimahaietan Gizarte Psikologia Sailari dagozkien bi ordezkoen izenak zuzendu eta gero, Eduardo Apodaka eta Urtzi Gorostiaga izango direlarik. Era berean, Ioritz Astaburuaga Zabalo jauna sartu da ikasleen ordezkari gisa Kalitate Batzordean, eta Beñat Díaz Ollo ikaslea Prestakuntza Dualeko Batzordean.

5. Bizkaia Aretoa 2022ko ekainaren 14rako erabiltzeko eskaeraren alde informatu da, graduatuen graduazio ekitaldia egiteko.

6. Honako sail hauek eskatuta, irakasleen plazen eskaerari buruzko aldeko txostena eman da:

a) Kazetaritza Saila: hiru 11. eranskin, kidegoa aldatzeko eskatuz: atxikitik agregatura.

b) Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saila: 11. eranskin bat, kidegoa aldatzeko eskatuz: atxikitik agregatura.

c) Soziologia eta Gizarte Langintza Saila: 8. eranskin bat, elkartu elebidun partzial gisa lanpostu huts bat betetzeko eskatuz (4 ordu).

2021eko azaroaren 26an

1.- Fakultateko Batzarrak 2021eko urriaren 20an egindako bileraren akta onartu da.

2.- Ikastegiaren 2022-2023 ikasturterako gradu, gradu bikoitz eta masterretako plazen muga onartu da.

3.- Batzarrak aldeko erabakia hatu du UPV/EHUren, Fundación Vocentoren eta Diario El Correo SAren arteko lankidetza hitzarmena berritzeko, El Correo-UPV/EHU Multimedia Kazetaritzako Master titulu ofiziala lortzera bideratutako graduondoko ikasketen prestakuntza programa garatzeko.

4.- Batzarrak aldeko erabakia hartu du Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko-Juridiko eta Pentsamendu Politikoarenak Sailak aldi baterako irakasle kontratatuen plazen (elebidun eta lanaldi osokoak) eskaerak direla-eta (8. eranskina). Baita ere, Ikerbasqueko irakasle bisitaria, Anna Barbuscia andrea, lanaldi partzialean sartzeko, Soziologia eta Gizarte Langintza Sailak hala eskatuta.