Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Udako ikastaroa: Irrati eta Telebista Europan 2030 eta EITB 40

Irudia

Donostian, uztailaren 22an, ostirala, UPV-EHUren udako ikastaro garrantzitsu bat burutuko da, “Irrati eta Telebista Europan 2030 eta EITB 40” izenekoa. Bertan, nazioarteko eta Euskal Herriko hizlari eta aditu berezi eta nabarmenek parte hartuko dute:

  • Giuseppe Abbamonte, Europar Batasuneko “Media Policy” zuzendaria, Bruselatik datorrena. Bere hitzaldian landuko ditu Europako irrati, telebista eta Internet-en konbergentzia eta eraldaketa 2030ra begira, eta horren eragina gizarte balioetan.
  • Irlanda, Gales, Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko telebistetako zuzendariek elkarrekin aztertu eta partekatuko dituzte beren irrati eta telebistek dituzten erronkak eta estrategiak, zerbitzu publiko ona eskaintzeko eta aurpegi anitzeko arrakasta lortzeko.
  • Euskal Herriko lau unibertsitatetako komunikazio eta kazetaritza irakaslek, mahainguru batean bildurik, gogoeta egingo dute ea nolako eduki eta zerbitzuak eskaintzen eta eskaini behar dituzten irrati eta telebistek, esfera publiko eta gizarte hobea lortzeko eta audientzia dispertsioari aurre egiteko.

Gainera, bai ETBri eta bai Galesko S4C telebistari aitortza eta omenaldi txiki bat egingo zaie 40. urteurrena ospatzen dutelako aurten, 2022an, komunitatea zerbitzatzen.

Horregatik guztiagatik, ikastaro honetan matrikulatu eta parte hartzera poz handiz gonbidatzen zaitugu. Egiaz, baliotsua izango da zuretzat eta aditu interesgarriak ezagutzeko aukera izan dezakezu.

Ikastaroaren esteka: https://www.uik.eus/eu/jarduera/irrati-telebista-europan-2030-eitb-40

Eskerrak ematen dizkiegu kostu handiko ikastaro hau finantzatzen lagundu diguten babesleei: Eusko Ikaskuntza, IBAIA ikusentzunezko ekoizleen elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Laboral Kutxa eta EITB.