Hezkuntzarako lankidetza praktikak uda 2025/2026
NORENTZAT: : 120 ECTS GAINDITUTA DITUZTEN IKASTEGIKO GRADU GUZTIETAKO IKASLEAK
NOIZ EGITEKO: UDA 2026: ekaina-abuztua
PROZEDURA: Honakoak dira jarraituko beharreko urratsak:
- Fakultateko webgunean sartu eta bertako Praktikak/Bekak izeneko atalean ikasleentzat dagoen informazioa ARRETAZ irakurri:
- Praktiken arautegia: Ondoko dokumentuak jaitsi (oso komeigarria ondoko dokumentu biak irakurtzea)
Praktiken arautegia - Dokumentu 1
Praktiken arautegia - Dokumentu 2
- Kontsultatu udan praktikak egiteko argitaratuta dagoen norakoen zerrenda. (pdf, 2,8 MB) (argitaratzeko data, gutxi gorabehera: martxoak 27)
- Bete eskaera orria. (erabilgarri egongo da martxoaren 27tik apirilaren 17ra)
- KONTUAN HARTU: praktikak egiteko aukeratzen dituzun norakoak lehentasunaren arabera zerrendatuta adierazi behar dituzu eskaera orrian. Behin eskaera bidalita ez da aldaketarik onartuko. Esleipenak egiteko bi irizpide erabiliko dira: espedienteko batez beteko nota eta zenbatgarren praktika den (lehentasuna izango dute praktika lehen aldiz eskatzen duten ikasleek).
-
ESKAERA EGITEKO AZKEN EGUNA: 2026ko apirilak 17
- Esleipenen behin-behineko zerrenda (pdf, 798 KB)
| NOIZ | ZER |
|---|---|
| MARTXOA 27-APIRILA 17 |
IKASLEEK ESKAERAK AURKEZTU |
| APIRILA 20-21 |
PRAKTIKAK EGITEKO TOKIEN ESLEIPENA ETA ARGITARATZEA Web orrian argitaratuko dira. Argitaratzeko azken eguna: abenduak 18 |
|
APIRILA 17- MAIATZA 7 |
ESLEITU ZAIZUN TOKITIK ZUREKIN HARREMANETAN (elkarrizketa, curriculum vitae-e, lanbook edo egoki jotzen duten proba egitea eskatu ahal dute. Komenigarria da prestatuta izatea hitzordua duzunerako) |
|
MAIATZA |
ONARPENA Praktikak egiteko tokian onartzen bazaituzte, eta zuk ere onartzen baduzu, adostasunaren berri jakinarazi behar duzu mezu elektronikoa bidaliz gkz.praktikak@ehu.eus helbidera. Hala eginez gero, praktiken hitzarmena prestatzeari ekingo zaio Onarpenerako azken eguna: 2026ko maiatzak 11 |
HARREMANETARAKO
Prozedurari buruzko zalantzaren bat edo beste edozein argibideren bat behar izan ezkero, hiru aukera dituzu:
- Joan Dekanotzara:
ELIXABETE LARRINAGA (2.13 bulegoa)
Praktiken eta Lan-orientaziorako dekanordetza
- Deitu telefonoz: 94 6012298
- Idatzi helbide honetara: gkz.praktikak@ehu.eus