XSLaren edukia

Fisika Aplikatua26534

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Arkitektura Teknikoko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26534

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala6075
Gelako p.1530
Laborategiko p.1530

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Fisika Aplikatua” irakasgaia Arkitektura Teknikoko Graduko 1. Ikasturteko oinarrizko materiatako bat da. Oinarri Zientifikoak izeneko moduluan txertatzen da.



Eraikuntzaren arloan, eraikuntzaren egiturako egonkortasuna funtsezko gaietako bat da, egiturako elementu desberdinek pairatzen dituzten esfortzuekin batera. Irakasgai honetan estatikaren oinarri fisikoak eta bere aplikazioa egitura sinpleetan aztertzen dira; hau ezinbestekoa da aurrerago egitura konplexuagoak landu ahal izateko.



Aldez aurreko baldintza gisa, garrantzitsua da ikasleak oinarrizko kontzeptuak menperatzea: unitateak, magnitude-ordenak eta eskala, edo dentsitatearen kontzeptua. Halaber, bektoreen arteko eragiketak erraztasunarekin erabili behar ditu, Newton-en legeak aplikatzeko, indar-diagramak irudikatzeko edota estatikako problema desberdinak ebatzi ahal izateko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren konpetentziak:



C1. Kalkulu bektoriala egitura-sistemen estatikako ariketen ebazpenera aplikatu, bai metodo analitikoen eta bai metodo grafikoen bidez.



C2. Solidoaren barne-esfortzuen inguruko kontzeptu fisikoak aplikatu, egitura triangeluarrei eta habeei buruzko oinarrizko problemak aztertuz eta ebatziz.



C3. Tresneri esperimental sinpleak erabili. Esperimentalki lortutako emaitzak landu eta aztertu, irakasgaiaren inguru kontzeptualaren barruan interpretatu izanez.



Aldi berean, zeharkako konpetentziak garatzen dira (konpetentzia hauek, irakasgai batzuentzako komunak, Fisika Aplikatuan lantzen dira, irakasgaiaren konpetentzia propioekin batera).



T1. Problemen ebazpena. Metodologia zientifikoaren prozedurako ezagutza oinarrizko fisikako egoera problematikoen ebazpenerako koherenteki erabili; azterketa kualitatiboa egin, hipotesiak eman, estrategia alternatiboak proposatu, emaitzak ebatzi eta aztertu.



T2. Talde-lana: Fisikaren inguruan talde-lana egin klase-kideekin zeregin kooperatiboak burutzeko: Proposamenak egin, besteen ekarpenak aztertu, ideiak diskutitu eta dagozkien neurriak hartu.



T3. Komunikazio idatzia: txostenak. Oinarrizko fisikaren inguruko prozesuen informazioarekin lan egin, ideiak ondo aztertu eta adierazi, horretarako ikur edo adierazpen mota desberdinak erabiliz: testua, formulak, taulak, grafikoak eta diagramak.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasturtean zehar, hurrengo gaiak landuko dira:



1. Magnitude bektorialak. Eragiketak bektoreekin

2. Partikularen estatika

3. Solido zurrunean aplikatutako indarrak

4. Solido zurrunaren estatika

5. Indar-sistema baliokideak

6. Grabitate-zentroak. Indar banatuak

7. Egitura triangeluar isostatikoak planoan

8. Barne-esfortzuak habe isostatikoetan



Ikasturtean zehar, gainera, laborategiko praktiketako saioak burutuko dira, non indarren deskonposizioa, marruskadura-indarreko izaera estatikoa edo dinamikoa, egitura triangeluar baten esfortzu ardazkideak, edota emaitza esperimentalei atxikitako errorea gogoan izateko eta balioztatzeko garrantzia jorratuko baitiren.

MetodologiaToggle Navigation

Proposatutako metodologiarekin ikasleak era jarraituan lan egin dezala nahi da, konpetentziak eta kontzeptuak progresiboki bereganatuz. Irakasgaiaren gai gehienetan ikasliburu bat jarraituko dugu. Gai bakoitzean, ikasleak teoriako klasean jorratuko diren puntuak aurretik badakizki, eGela plataforma birtualean zintzilikatuta dauden gida-orri batzuei esker. Kontzeptuak klasean azaldu egiten dira, eta ondoren ikasleei azaldutako kontzeptuekin erlazioa daukan problema ireki bat proposatzen zaie. Ikasleak binaka edo bakarka egiten dute lan honi buruz, eta eskola bukaeran entregatzen dute egindako zeregina (kasu batzuetan etxerako gera daiteke ere). Ondoren zeregina burutzeko estrategiak eta irakasleak sumatu dituen akatsak azalduko dira. Entregatutako zereginak ebaluazio jarraituaren barne daude.



Gainera, ikasleak bere aurrerakuntzari buruzko balorazio errealista eduki dezan, nota finalera joango diren hiru kontrola egingo dira lauhilabetekoan zehar. Kontroletako edukiak zein bere pisua progresiboki handitzen joango dira. Halaber, ikasleak saio praktikoetara joan beharko du eta taldeka txosten egokiak bete, ebaluazioan kontuan hartuko direnak ere.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 80
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Laborategiko Praktikak (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak bi aukera dauzka ebaluatua izateko: (1) ebaluazio jarraitua edo (2) froga finala. Ebaluazio jarraituari uko egin eta froga finalera aurkeztu nahi den ikasleak idatziz abisatu beharko du irakaslea eskola-garaia bukatu baino bi aste lehenago. Horretarako eGelan zintzilikatutako inprimakia bete eta entregatu beharko du.



Ebaluazioan 100 puntu lor daitezke gehienez; ikasleak hauetatik 50 lortuz gero, eta azpian

azaldutako baldintzak beteta, irakasgaia gaindituko du. Ebaluazioa hurrengo jarduerekin egiten da:



(1) EBALUAZIO JARRAITUA:



Ebaluaketa-ekintza: Bestelako zereginak, problemak eta abar.

Periodoa: Lauhileko osoan.

Puntuak: notaren %10

Oharrak: zeregin bat epez kanpo entregatzeak zero bat dakar zeregin horretan. Zeregin batzuk bertakoak izango dira, eta irakasleak kontsideratzen duenean beteko dira.



Ebaluaketa-ekintza: Laborategi praktikak.

Periodo: Lauhileko osoan.

Puntuak: notaren %10

Oharrak: Hauek gainditzea derrigorrezkoa da. Hau lortzeko asistentzia derrigorrezkoa da ere, eta txostenak era egokian entregatu behar dira (xehetasun gehiago eGelan)



Ebaluaketa-ekintza: 1go kontrola.

Periodoa: Lehenengo 5 asteak gutxi gora-behera.

Puntuak: notaren %15

Oharrak: Ez du edukirik liberatzen.



Ebaluaketa-ekintza: 2. kontrola.

Periodoa: Lehenengo 10 asteak gutxi gora-behera.

Puntuak: notaren %25

Oharrak: Ez du edukirik liberatzen.



Ebaluaketa-ekintza: 3. kontrola (lauhilekoaren bukaeran).

Puntuak: notaren %40

Oharrak: Ikastaroko materia guztia sartzen da. Ebaluazio jarraituko beste ekintzak kontuan hartzeko eta irakasgaia gainditu ahal izateko, kontrol honetan gutxienez 10 puntutik 3.5 puntuko nota minimoa lortu behar da.





OHARRAK ETA BALDINTZAK:



Laborategiko praktikak gainditzea derrigorrezkoa da. Hau lortzeko asistentzia derrigorrezkoa da ere, eta txostenak era egokian entregatu behar dira. Praktikak gainditzen ez dituztenentzat, gaitasun hauek frogatzeko froga bat antolatuko da ez-ohiko deialdian.



(2) FROGA FINALA



Froga finala ebaluazio jarraituaren 3. kontrolaren egun berdinean egingo da. Kasu honetan, nota finala horrela lortuko da:



%90 bakarkakoa idatzizko froga (3. kontrolaren desberdina izango da)

%10 laborategiko praktikak (Minimoa 10tik 5). Hauek gainditzea derrigorrezkoa da. Hau lortzeko asistentzia derrigorrezkoa da ere, eta txostenak era egokian entregatu behar dira (xehetasun gehiago eGelan)



Ikaslea ez bada aurkezten froga finalaren egunean, orduan bere nota aurkezteke izango da.







Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

%10 Laborategiko praktikak. (Minimoa 10tik 5)



%90 bakarkako idatzizko froga.



Ebaluazioa froga final baten bidez egiten da. Laborategiko praktikak aldez aurretik gainditu ez dituzten ikasleek, azterketa egun berdinean praktika bat egin beharko dute (bere pisua nota finalean %10 da).



Ebaluazio jarraitua egin duten ikasleek, jarduera desberdinetan (zereginak, 1. eta 2. kontrolak, laborategiko praktikak) ateratako kalifikazioa gorde nahi badute ez ohiko deialdian, eta ohikoan erabilitako batezbesteko eta irizpide berdinak aplika diezaieken (%60 ebaluazio jarraitua, %40 materia guztiko kontrola), irakasleari idatziz eskatu beharko diote deialdiaren data ofiziala baino 10 egun baino lehenago.



Ez da beharrezkoa ez-ohiko deialdiari uko egiterik deialdiak korritu ez dezala nahi bada: aski da ez aurkeztearekin.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Marrazketako materiala, estatika grafikoko gaiari begira (eskuadra, kartaboia)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Mekanika bektoriala ingeniarientzat: Estatika. F.P. Beer, E.R. Johnston Jr.- UPV/EHU (1996)

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Estabilidad e isostaticidad como introducción al análisis de estructuras en Arquitectura, 4. Sánchez Beitia, Ed. Netbiblo (2008).
- Estática. W.F. Riley, L.D. Sturges, Ed. Reverté (1995)
- Estática. J.I. Meriam, Ed. Reverté (1999)

Web helbideak

http://www.sc.ehu.es/sbweb/fisica/default.htm
http://ocw.mit.edu/courses/architecture/4-440-basic-structural-design-spring-2009/
http://ocw.mit.edu/courses/mechanical-engineering/2-001-mechanics-materials-i-fall-2006/index.htm
http://ocw.mit.edu/courses/civil-and-environmental-engineering/1-050-solid-mechanics-fall-2004/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BLANCO ARANGUREN, JUAN MARIA
  • PEÑALBA OTADUY, MIRIAM VICTORIA
  • URDANPILLETA LANDARIBAR, MARTA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-11:30 (1)

08:30-10:00 (2)

08:30-10:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

11:30-13:30 (1)

4-4

11:30-13:30 (2)

6-6

11:30-13:30 (3)

8-8

11:30-13:30 (4)

10-10

11:30-13:30 (5)

12-12

11:30-13:30 (6)

14-14

11:30-13:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

08:30-10:30 (1)

3-3

08:30-10:30 (2)

5-5

08:30-10:30 (3)

7-7

08:30-10:30 (4)

9-9

08:30-10:30 (5)

11-11

08:30-10:30 (6)

13-13

08:30-10:30 (7)

15-15

08:30-10:30 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-10:00 (1)

08:30-09:30 (2)

08:30-10:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 4.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 4.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eAULA 4.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 4.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

10:30-12:30 (1)

4-4

10:30-12:30 (2)

6-6

10:30-12:30 (3)

8-8

10:30-12:30 (4)

10-10

10:30-12:30 (5)

12-12

10:30-12:30 (6)

14-14

10:30-12:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

10:30-12:30 (1)

3-3

10:30-12:30 (2)

5-5

10:30-12:30 (3)

7-7

10:30-12:30 (4)

9-9

10:30-12:30 (5)

11-11

10:30-12:30 (6)

13-13

10:30-12:30 (7)

15-15

10:30-12:30 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
  • eLABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)