XSLaren edukia

Gradu-amaierako Lana27954

Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Titulazioa
Arkitekturaren Oinarrietako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
5
Kreditu kopurua
9
Kodea
27954
Murrizketak
GRALa matrikulatu eta defendatu ahal izateko, Proiektuak I, II, III, IV, V, VI, VII y VIII gaindituta izan behar dira.
Gradu-amaierako lanerako (GrAL) matrikula eta defentsa egin ahal izateko, gainditzeke dituzun kreditu guztien matrikula egin behar duzu

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

GrALa Arkitektura 5. ikasturteko bigarren hiruhilekoan egiten den derrigorrezko izaera duen lan teoriko-praktikoa da. Tituluan landutako diziplina ezberdinetan integrazio maila altuarekin garatutakoa da.



GrALa gauzatzeko, ikasle bakoitzak, banaka, oinarrizko arkitektura proiektu aurreratu bat egin behar du, I. eranskinean (“Gradu amaierako lanak: edukia eta aurkezteko arauak”) zehaztutakoaren arabera eta bertan graduko ikasketa aldian era horretako proiektuetarako landu diren gaiak bildu eta garatuko dira.



Kokapena ahal den heinean urbanoa izango da, azterketa urbano bat onartzeko konplexutasun nahikoduna, eta hornidura-eraikin baten programarekin, Graduko aipamen baten ikuspegiarekin bat.



Ikaslearen ikaskuntza jardueraren burutzea adierazten du. Ikasketetan lortutako lorpenak eta ezagutzaren asimilatzea adieraziko ditu bertan ikasleak, arazo eta lanen ebazpenean, eta Graduarekin erlazionatutako trebezien menderatzean; eta bere ikaste-prozesuaren arduradun egingo da. Horrela, tituluarekin erlazionatutako gaitasun multzoaren lorpena ebaluatzen baimenduko du.



9 ECTS kreditu ditu, guztira 225 orduko arduraldia izanik.

Lan hau epaimahai baten aurrean aurkeztu beharko da.



GrALaren UPV/EHUko Araudi Orokorra eta UPV/EHUko Arkitektura G.E.T.ko Araudia ezarriko dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak

GrALak jasotako formakuntza-edukiak osatu eta garatzen ditu, Graduaren irakaskuntza epean zehar jasotako ahalmenak, gaitasunak eta trebeziak. Beraz, tituluaren gaitasun orokor guztiak dira GrALren garapen helburu.

Bere gaitasun espezifiko bakarra ikasleak lan akadimiko bat egitea, aurkeztea eta Unibertsitateko Epaimahia baten aurrean defendatzea da.



Ikaskuntza emaitzak

GrALeko ikasleak (berariazko eta zeharkako) gaitasun-garapenean akreditazio nahiko eta egokia azaldu beharko du ondorengo ikaste-emaitzetan:

1. Alde praktiko baten burutzea. PROIEKTUA emaitza esperimentalen oinarri bezala garatuz, helburu pertsonalak gauzatzen dituztenak eta lan-metodologia zehatzak mugatzen dituztenak, bakarkako ekoizpen esperimental batentzako autonomia tekniko baten adierazle bezala.

2. Epaimahai baten aurrean egindako lanaren erakusketa eta defentsa. EKOIZPEN ESPERIMENTALAK garatuz, aurkikuntza pertsonalak azaltzen dituzten beharrezko baliabideak erabiliz, emaitza material objektiboak, garapen metodologikoan egiteko era ezberdinak.

3. Jarraitutako prozesuaren inguruan adierazpena eta hausnarketa egiten duen dokumentazio bat. ARKITEKTURA-PROIEKTUAK garatuz, arkitektura-sormenaren pentsamenduak eta metodologiak aztertu, identifikatu, ulertu eta ezagutzen dutenak.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Proiektuan ondorengo puntuak garatuko dira:

- Proiektua kokatzen den orubea. Testuinguru urbanoa, ondoko eraikinak eta (egon ezkero) orubeko eraikinak.

- Proiektuaren programa.

- Proposatutako bolumetria.

- Orubearen egokitze orokorra.

- Eraikuntza sistema.

- Erabilitako materialak.

- Eraikuntza xehetasunak.



MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza metodologia aurkeztutako helburuekin bat etorriko da gaitasun egiaztagiri egoki bat lortzeko (berariazko gaitasunak eta tituluari lotutako gaitasunak), ikaslearen aldetik hausnarketa bakarkako prozesuak, produkzio eta erabakiak hartze prozesuak indartuz.

Proiektu honek ikasleak berak aukeratutako zuzendari baten aholku eta zuzendaritza izango ditu, jarraipen akademikoa bermatuko duena, eta zehaztutako ikasketa helburuekin bat datorren erantzuna.

Tutoratze prozesuan zehar egingo diren ekintzen koordinatzeak GrALaren berariazko gaitasunetan adierazitako Graduko gaitasun-garapenarekin eta ikaskuntza emaitzekin bat datorren ikaslearen erantzun egokia eta pertsonala bermatu behar du.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasturte bakoitzean GRALa aurkezteko ohiko deialdi bi egongo dira.

Lehenengoa maiatza eta ekaina bitartean izango da eta bigarrena, ekaina eta uztaila bitartean.



Inskribatzea

GrALa egiten hasteko, ikasleek inskribatu egin beharko duten lehenik, aukeratutako Zuzendaria, egingo den hizkuntza, gaia eta epaimahaia zehaztuz.



Matrikula

GrALaren matrikula defentsa eskaera egin baino lehen egin beharko da.

Matrikula egiteko honako baldintza hauek bete beharko ditu ikasleak:

− Lanerako izena emanda edukitzea.

− Gradua bukatzeko geratzen zaizkion kreditu guztiak matrikulatuta izatea.

− Ikasturte bakoitzean UPV/EHUko arauetan matrikularako eta unibertsitatean jarraitzeko ezarritako baldintza orokorrak betetzea.

− Arkitekturaren Oinarrietako Graduko laugarren mailara arteko Proiektuak irakasgai multzoko irakasgaiak gaindituta izatea, Proiektuak VII eta Proiektuak VIII irakasgaiak barne.

Matrikulak ikasturtean bi deialdi izateko eskubidea emango dio ikasleari. GrALa unean uneko ikasturtean ezarritako deialdietan defendatzen edo gainditzen ez duten ikasleek matrikula egin beharko dute berriro hurrengo ikasturtean.



Defentsa eskaera

GrALa defendatzeko eskaera egin ahal izateko, ikasleek matrikula eginda eduki beharko dute eta horretarako, arautegi honetako 7. atalean jasotako baldintzak bete beharko dituzte.

Defentsa eskaera egiterakoan, ikasleek GrALa aurkeztu eta defendatzeko dituzten bi deialdiak aukeratu beharko dituzte, ikastegiak unean uneko ikasturterako ezarritakoen artetik.

Ikasleek GrALa matrikulan aukeratu duten hizkuntzan aurkeztu ahal izatea bermatuko da.



Zuzendariaren txostena

GrALaren zuzendariak txosten bat aurkeztu beharko dio kasuan kasuko epaimahaiari ikasleak defentsa egin baino lehen. Txosten hori GAUR aplikazioa erabiliz aurkeztuko da.



Defentsa

Lanen egileek euren lanak epaimahai baten aurrean defendatu beharko dituzte, epaimahaiak ezarritako egunean, lekuan eta baldintzetan.

Lanaren edukia honako dokumentu honetan zehaztuta dago: “Gradu amaierako lanak: edukia eta aurkezteko arauak".

GRALaren defentsa egiteko bete beharreko baldintzak matrikula egiteko bete behar diren berberak izango dira, hau da, arautegi honetako 7. atalean jasotakoak.

Ikasturte bakoitzean defentsa gainditzen duten GRALak UPV/EHUn artxibatuko dira. Bost puntuko edo hortik gorako kalifikazioa lortzen duten lanak UPV/EHUren gordailuan sartuko dira edonork kontsultatu ahal izateko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Aparteko deialdiaren nondik norakoak araututa daude, gainerako irakasgaietan bezala. Otsaila eta martxoa bitartean izango da.

Aparteko deialdia eskatu ahal izango dute gradua amaitzeko gehienez ere 30 kreditu falta dituztenek, betiere, indarrean dagoen UPV/EHUko arautegian GRALerako aparteko deialdia eskatu ahal izateko ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Ikastegiak GRALerako aparteko deialdirako matrikula eta defentsa eskaera noiz egin behar den jakiteko egutegi espezifiko bat ezarri eta argitaratuko du ikasturte bakoitzean. Ohiko deialdiekin gertatzen den moduan, GRALa aparteko deialdian matrikulatu eta defendatzeko, arautegi honetako 7. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

Aparteko deialdian aurkezten den GRALaren gaia indarrean dagoenetako bat izango da, edo bestela, aurreko ikasturtean GRALeko epaimahaiak ontzat emandakoetako bat.

Salbuespenez, ikasketak 2003ko planaren arabera egin dituzten ikasleek, 30 kreditutik behera badituzte gainditzeke, GRALa aparteko deialdian aurkeztu ahal izango dute, nahiz eta matrikula lehenengo aldiz egin.



Uko egitea

Azken ematea denez, dokumentazioa ez aurkeztea ikaslearen aldetik uko egitea bezala ulertuko da.

Gainera, ikasle batek deialdiari uko egin diezaioke Zuzendariari zuzendutako idatzi bat matrikulatze data baino hamar egun lehenago aurkeztuz.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

.