XSLaren edukia

Proiektuen Kudeaketa25987

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala
Titulazioa
Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25987

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1530
Gelako p.1530
Ordenagailuko p.3030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Proiektuen Kudeaketa irakasgaia Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko industria adarreko moduluko irakasgai bat da. 4. ikasturteko 1. lauhilekoan ematen da.



Irakasgaian energia berriztagarrien arloko proiektuak garatuko direnez, irakasgaiaren garapen egokirako 3. mailako formazio espezifiko moduluko irakasgaiak egin izana gomendatzen da.



Irakasgaia amaitzean, ikaslegoak energia berriztagarrien arloko proiektuak idatzi, exekutatu, legeztatu, martxan jartzeko frogak egin eta proiektuaren itxiera gauzatzeko gaitasunak bereganatuak izango ditu. Era berean, ikaslegoak proiektu baten bizitza zikloko fase espezifiko bakoitzari dagozkion kudeaketa prozesuak aplikatzeko gaitasuna bereganatuko du.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasun Espezifikoak



G001. Ingeniaritzako metodo, teoria eta tresna moderno berriak ikasteko aukera emango duten oinarrizko ikasgaietan eta gai espezifikoetan ezagutzak eskuratzea, graduatuak beren lanbidean egoera berrietara egokitzeko behar besteko moldakortasuna emanez

G002. Energia berriztagarrien arloan proiektuak idazten, garatzen eta zuzentzen jakitea, aurreko epigrafean deskribatutako funtzioak betetzeko

G004. Iritziak emateko datu garrantzitsuak bilatzea eta interpretatzea, gai sozial, zientifiko edo etikoei buruzko hausnarketa barne hartzen dutenak, eta datu horiek neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterlanak, txostenak, lan-planak eta antzeko beste lan batzuk egiteko aplikatzea.

G008. Energia Berriztagarrietako ingeniariaren lanbidean esku hartzen duten eta nahitaez bete behar diren zehaztapen, erregelamendu eta arauak ezagutu, ulertu eta aplikatzea



Zeharkako Gaitasunak



G007 Ingurune eleanitz eta diziplina anitzekoan lan egitea.

G013 Taldean eraginkortasunez lan egitea, energia berriztagarrien ingeniaritzaren arloan erabakiak hartzeko gaitasunak eta ezagutzak integratuz.



Ikaskuntza Emaitzak



RA1 Ingeniaritzaren jardun profesionalaren lege- eta etika-betekizunak eta inplikazioak biltzen ditu, bereziki energia berriztagarrien proiektuak garatzean.

RA2 Proiektuen ezaugarriak ezagutzen ditu, bai eta haien bizi-zikloa eta horietan kontuan hartu beharreko baldintzatzaile teknikoak, ekonomikoak, segurtasunekoak, ingurumenekoak, legezkoak eta etikoak ere.

RA3 Proiektu baten irismena definitzen du, eta proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren zeregin guztien epeak eta kostuak planifikatzen ditu.

RA4 Proiektu batean hartutako konponbideak argi eta behar bezala azaltzen eta justifikatzen ditu, eta horiek kontratatzeko eta gauzatzeko aukera emango duten dokumentuak egiten ditu.

RA5 Proiektu baten dokumentazio tekniko espezifikoa interpretatzen eta prestatzen du.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Gaia. CPM eta PERT metodoak.

2. Gaia. Proiektuen programazioa, jarraipena eta kontrola, software espezifikoarekin.

3. Gaia. Txosten teknikoak.

4. Gaia. Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako proiektuak.

5. Gaia. Energia berriztagarriei buruzko legeria eta izapidetzea.

6. Gaia. Energia berriztagarrien instalazioen bideragarritasun ekonomikoa

MetodologiaToggle Navigation

Proiektuetan Oinarrituriko Ikaskuntza (POI) deiturikoa ezartzen da. Izendapenak iradokitzen duen moduan, metodologia honetan ikaskuntzak proiektuen garapena bidez eskuratzen dira. Irakasgaiaren eduki teoriko-praktikoekin erlazionaturiko arazo edo behar bat aurkezten da eta ikasleak mailakako ikerketa-ikaskuntza prozesu baten bidez erantzuna eman behar dio. Beraz, ikaslea da irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren subjektu aktiboa.



Kasu honetan proiektu tekniko baten berezko lan-prozesua da, irakasgaiaren baitako eduki teoriko-praktikoekin bat datozen ikaskuntza-beharren eragile naturala.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera, ebaluazio sistema etengabeko ebaluazioa izango da.



8. Artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.



Deialdiari uko egiteko prozedura, 12. artikuluaren arabera, ondorengoa izango da:



1.- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 9. artikuluaren arabera, prozedura ondorengoa izango da:



1.- Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

2.- Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

3.- Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren %100 eskuratu ahal izango dute.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Guía de los Fundamentos para la Dirección de Proyectos (Guía del PMBOK) 4ª edición,

Global Standard, Project Management Institute, Inc. (PMI)







Gehiago sakontzeko bibliografia

50 Claves para la Dirección de Proyectos
T.Peters, Deusto S.A. Ed., 2000

La guía definitiva de la gestión de proyectos
S.Nokes, Prentice Hall, 2006

Guía metodología y práctica de la realización de proyectos
I.Moralla, S.P. CICC y Puertos, Madrid, 1996

Metodología. Organización y Gestión de Proyectos
J.M. Alonso, V.Aperribay, I.Martin
www.sc.ehu.es/sbweb/ep/descargar.htm

Web helbideak

https://www.pmi.org/
https://www.aeipro.com/es/
www.liderdeproyecto.com


SOFTWARE LIBREA
Gantter. Software de Gestión de Proyectos: http://gantter.com (aplicación en web)
Basecamp. Software de Gestión de la información: http://basecamphq.com/ (aplicación en web)
Wiggio. Software de Gestión de la información: http://wiggio.com/ (aplicación en web)
Visual Mind. Elaboración de Mapas Conceptuales: http://www.visual-mind.com
Cmap Tools. Elaboración de Mapas Conceptuales: http://cmap.ihmc.us/
Diagramly. Creación de Diagramas http://www.diagram.ly/

ORDAINDURIKO SOFTWAREA
Microsoft Office Project 2007.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GARMENDIA MUJIKA, MIKEL
  • MARTIN AMUNDARAIN, IÑAKI
  • UGARTE SORALUCE, LORENA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • GELA 2.4 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • GELA 2.4 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

11:30-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIO DE INFORMATICA 3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.5 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.5 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

11:30-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIO DE INFORMATICA 3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIO DE INFORMATICA 3 - INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKORAKO U.E. - EIBAR (1)