XSLaren edukia

Itzulpen Praktikak: Euskara-Gaztelania25428

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25428

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau graduko azken ikasturtean kokatzen da eta hautazko ikasgaia da. Ikasleek itzulpen praktiketan prestakuntza zabala jaso dute orain arte eta hori lagungarria izango da ikasgai honetarako, baina orain arte landu gabeko hizkuntza norabide batean arituko gara oraingoan.

Honakoak izango dira ikasgai honetan landuko diren helburu orokorrak:

- Euskaratik gaztelaniarako itzulpen norabideak bereizgarri dituen arazo eta zailtasunak lantzea.

- Itzulpen-arazoak konpontzen ikastea askotariko testu espezializatu zein ez espezializatuekin lan egitean.

- Itzulpen-tekniketan eta testu ez espezializatuen itzulpen-prozesuan sakontzea.

- Eginiko itzulpenak berrikusi eta zuzentzea, eta horien kalitatea neurtzea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

Honakoak izango dira Itzulpen praktikak: euskara-gaztelania ikasgaian landuko ditugun gaitasunak, zeharkakoak zein espezifikoak:

M04CM01: Itzulpeneko bi hizkuntzen eta haien kulturen eta konbentzio testual eta komunikatiboen ezagutza kontrastiboa.

M04CM02: Sorburu-hizkuntzako (SH) testuak aztertzeko eta egoki interpretatzeko gaitasuna.

M04CM03: Nola sorburu-hizkuntzan (SH) hala xede-hizkuntzan (XH) komunikatzeko eta testuak ekoizteko gaitasuna.

M04CM04: Itzulpenerako laguntzak, baliabideak eta teknikak ongi erabiltzeko gaitasuna.

M04CM05: Informazioa bilatu, eskuratu eta prozesatzeko gaitasuna.

M04CM07: Norberaren itzulpen-lana kritikatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna.

G007: Bakarka zein taldean lan egiteko gaitasuna (espezifikoa zein diziplinartekoa), erabakiak hartzekoa eta proiektuak kudeatzekoa, eta baita ogibidearen alderdi ekonomiko eta praktikoak kudeatzeko gaitasuna ere.

G008: Ikaskuntza autonomoa, aztertu eta laburtzeko zein ezagutzak praktikan jartzeko gaitasuna.

G010: Graduko ezagutza espezifikoa hurbileko beste alor eta diziplina batzuekin erlazionatu eta aplikatzeko gaitasuna.



IKASKUNTZA EMAITZAK

1. IE: Hainbat motatako testuak itzultzean sortzen diren arazoak antzeman eta konpontzen ikastea. (M04CM03, M04CM04, M04CM05, G010, G007, G010)

2. IE: Sorburu-hizkuntzak testu espezializatu zein ez espezializatuetan agertzen dituen berezitasunak aztertzea. (M04M02, G008)

3. IE: Xede-hizkuntzak sorburu-hizkuntzarekiko dauzkan desberdintasunak identifikatu eta analizatzea, hala elementu linguistikoei nola estilozkoei dagokienez. (M04CM01, G008)

4. IE: Xede-hizkuntzan testu egoki, ulergarri eta beregainak sortzea. (M04CM03, G007)

5. IE: Testu mota bakoitza itzultzeko estrategiak aztertu, landu eta garatzea. (M04M02, M04CM04, M04CM05, G007, G010)

6. IE: Testu mota bakoitza itzultzeko baliabideak (terminologia- eta dokumentazio-tresnak, memoriak, itzultzaile automatikoak) kontsultatzen, hautatzen eta kudeatzen ikastea. (M04CM04, M04CM05, G007)

7. IE: Norberak zein bestek eginiko itzulpenak ikuspegi kritikoz ebaluatzen ikastea. (M04CM01, M04CM02, M04CM04, M04CM07)

8. IE: Testu bat zuzentzeko behar diren berrikuspen eta zuzenketa irizpideak markatu eta aplikatzen ikastea, egileari (dela norbera, dela ikaskidea edo dela beste edozein profesional) testua orraztu eta hobetzen laguntzeko. (M04CM01, M04CM02, M04CM04, M04CM07, G007)

9. IE: Itzulpen prozesu osoaren gaineko gogoeta egitea, itzulpen prozesuaren parte diren elementu guztiak identifikatu eta kontuan hartuz, hala nola bezeroa, hartzailea, itzulpen tarifak, baliabideak, entrega-epeak zein bestelako baldintzak. (M04CM04, M04CM05, G007, G010)

10. IE: Taldean egindako itzulpen proiektu bat kudeatzen ikastea (lehen zirriborroa, itzulpen zuzendua, testu-zati guztien bateratzea, azken berrikusketa). (M04CM04, M04CM05, M04CM07, G007, G010)

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

- Ukipen hizkuntzak eta interferentzia linguistikoa: hizkuntza gutxituetatik hizkuntza nagusiagoetara itzultzearen berezitasunak.

- Itzulpen-praktika euskara-gaztelania hizkuntza-bikotean.

- Itzulpen tekniketan sakontzea.

- Testuinguru jakinetan erabili beharreko estrategia eta teknikak praktikan jartzea.

- Eginiko itzulpenak aztertzea: arazoak identifikatzea eta konponbideak proposatzea.

- Testuen zuzenketa eta autozuzenketa.

- Eskura ditugun baliabide teknologiko eta dokumentalak aztertu eta erabiltzea.

- Itzulpenerako tresnak gertutik ezagutzea eta horiek ongi menderatzea.

MetodologiaToggle Navigation

Klaseak praktikoak izango dira, eta ikasleek aktiboki hartuko dute parte eguneroko lanean, erabakiak hartzen eta iritzia emanez. Klasean zein klasez kanpo egingo diren jarduerak bakarka zein taldeka gauzatuko dira, eta, modu horretan, euskaratik gaztelaniarako itzulpenean egon daitezkeen zailtasun espezifikoak landuko dira. Helburu horiek lortzeko, beharrezkoa izango da gaztelaniazko estilo egokia lantzea.

Ikasgaian markaturiko helburuak lortzeko beharrezkoa izango da ikasleek aurrez etxean ariketak eta itzulpenak lantzea, gero klasean eginiko lana elkarbanatzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistemak goian aipatutako ikaskuntza emaitzak eta gaitasunak ebaluatzen ditu. Ebaluazio-sistema jarraia izango da eta ikasleek ikasgai osoan zehar banatutako zereginak osatu beharko dituzte.

Ikasleren batek ebaluazio jarraiaren sistemari ez atxikitzea erabakiko balu, ikastaroa hasi eta beranduenez ere 9 aste igarota jakinarazi beharko dio irakasleari idatziz. Ebaluazio jarraiari uko egiten dion ikasleak amaierako proba bat egiteko eskubidea izango du, eta proba horrek azken notaren %80 balioko du. Proba horrek hainbat atal izango ditu eta bakoitza egiteko baldintzak eta epeak egela bitartez jakinaraziko dira. Proban zehar ikasleek eskura izan dezakete kurtsoan zehar ikasgaian landutako materiala (ikasgaian zehar eginiko ariketak, apunteak edo baliabide elektronikoak). Amaierako ebaluazio sistemari dagokion notaren gainerako %20a banakako lan baten bitartez osatu beharko da. Lan hori gainditzea ezinbestekoa izango da ikasgaia gainditzeko. Lan hori ohiko deialdiko ebaluazio jarraian markatutako epean entregatu beharko da. Lanari buruzko azalpenak eta epeak egela bitartez zehaztuko dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdian ikasgaiaren %100a kalifikatuko zaio ikasleari.

Proba horrek hainbat atal izango ditu eta bakoitza egiteko baldintzak eta epeak egela bitartez jakinaraziko dira. Ezohiko deialdiko proban zehar ikasleek eskura izan dezakete kurtsoan zehar landutako materiala (ikasgaian zehar eginiko ariketak, apunteak edo baliabide elektronikoak).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Hiztegi elebakarrak gaztelaniaz

Casares, Julio, Diccionario ideológico de la lengua española, Barcelona, Gustavo Gili, 1999.

Moliner, María, Diccionario de uso del español, 2 vols., Madrid, Gredos 2007, 3ª ed.

Real Academia Española, Diccionario de la lengua española, Madrid, Espasa-Calpe, 1992, 21ª ed.

Seco, Manuel, Olimpia Andrés y Gabino Ramos, Diccionario del español actual, 2 vols., Madrid, Aguilar, 1999.



2. Hiztegi elebakarrak euskaraz:

Egungo euskararen hiztegia: http://www.ehu.es/eeh/

Hauta lanerako euskal hiztegia: http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/sarasola/sarasola.apl

Harluxet hiztegi entziklopedikoa: http://www1.euskadi.net/harluxet/

Orotariko euskal hiztegia: http://www.euskaltzaindia.net/oeh

Hiztegi batua: http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua

Ereduzko prosa gaur: http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/

Egungo testuen corpusa: http://www.ehu.es/etc/

Sinonimoak Adorez: http://www.euskadi.net/util/errorexplo_e.htm?http://&http://www1.euskadi.net/hizt_sinon/indice_e.htm

Sinonimoak Uzei: http://www.uzei.com/estatico/sinonimos.asp?sesion=14



3. Hiztegi elebidunak:

Elhuyar hiztegia: Euskara-Gaztelania / Gaztelania-Euskara: http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.asp

Zehazki: Gaztelania-Euskara: http://ehu.es/ehg/zehazki/ Euskalterm: http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm



Herramienta Euskalbar/Hiztegibar:

http://euskalbar.eu/

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/hiztegi_bar.html



4. Gaztelaniazko gramatikak, estilo liburuak eta beste

Agencia Efe, Manual del español urgente, Madrid, Cátedra, 1998, 12ª ed. Versión en línea: http://www.fundeu.es/manual-espanolurgente.html

Cassany, Daniel, La cocina de la escritura, Barcelona, Anagrama, col. Argumentos,1995, 19ª ed.

Gili Gaya, Samuel, Curso superior de sintaxis española, Barcelona, Vox, 1993, 15ª ed.

Gómez Torrego, Leonardo, Gramática didáctica del español, Madrid, Ediciones SM., 2002.

Las normas académicas: últimos cambios, Madrid, Ediciones SM, 2011.

Lázaro Carreter, Fernando, El dardo en la palabra, Barcelona, Círculo de lectores, 1997.

El nuevo dardo en la palabra, Madrid, Aguilar, 2003.

Lorenzo, Emilio, El español de hoy, lengua en ebullición, Madrid, Gredos, 1994, 4ª ed.

Anglicismos hispánicos, Madrid, Gredos, 1996.

El español en la encrucijada, Madrid, Espasa Calpe, 1999.

Martínez de Sousa, José, Diccionario de usos y dudas del español actual, Barcelona, Biblograf, 1998, 2ª ed.

Manual de estilo de la lengua española 3 (MELE 3), Gijón, Trea, 2007, 3ª ed. rev. y amp.

Ortografía y ortotipografía del español actual, Gijón, Trea, 2004.

Diccionario de uso de las mayúsculas y minúsculas, Gijón, Trea, 2007.

El País, Libro de estilo, Madrid, Ediciones El País, 1994.

Real Academia Española, Nueva gramática de la lengua española, Madrid, Espasa Calpe, 2009.

Ortografía de la lengua española, Madrid, Espasa Calpe, 1999.

Diccionario Panhispánico de dudas, Madrid, Ediciones Santillana, 2005.

Seco, Manuel, Diccionario de dudas y dificultades de la lengua española, Madrid, Espasa-Calpe, 2000, 10ª ed. 2ª reimpr.



5. Itzulpen teoriari eta praktikari buruzko eskuliburuak

Baker, M., In Other Words: a Cousebook on Translation, Londres y Nueva York, Routledge, 1992.

Calzada Pérez, M., El espejo traductológico. Teorías y didácticas para la formación del traductor, Barcelona, Octaedro, 1997.

García Yebra, V., Teoría y práctica de la traducción, Madrid, Gredos.

Hatim, B. y Mason, I., Discourse and the Translator, Londres, Longman, 1990.

Hurtado Albir, A., Traducción y Traductología. Introducción a la traductología, Madrid, Cátedra, 2001.

Munday, Jeremy. Introducing Translation Studies, Theories and Applications, Londres, Routledge, 2001.

Newmark, P., A textbook of translation, Londres, Longman, 2003.

Rabadán, R. & Fernández Nistal, P., La traducción inglés-español: fundamentos, herramientas, aplicaciones, León, Universidad de León, 2002.

Venuti, L., The Translator’s Invisibility. Londres, Nueva York, Routledge, 1995.

Zaro, J.J. & Truman., Manual de traducción: textos traducidos y comentados, Madrid, Sociedad General Española de Librería, 1999.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Gramatikak, estilo liburuak eta abar euskaraz:
Sareko euskal gramatika: http://www.ehu.es/seg/
Alberdi, X. eta Sarasola, I. (2001). Euskal Estilo Libururantz. Bilbo: EHU.
Askoren artean (2006). Berria. Estilo liburua. Andoain: Berria.
Garzia, J. (1997). Joskera lantegi. IVAP.
Garzia, J. (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
Garzia, J. (2017). Esaldiak josten. Bilbo: UPV/EHU.
HAEE-IVAP (2005). IVAPeko estilo-liburua. Gasteiz: IVAP.
Petrirena, P. (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
Zubimendi, J. R. (2004). Ortotipografia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Beste baliabide batzuk gaztelaniaz
Diccionario Clave de uso del español actual:
http://clave.smdiccionarios.com/app.php
Diccionario de la Real Academia Española:
http://www.rae.es/rae.html
Diccionario Panhispánico de dudas: http://www.rae.es/dpd/
Fundación del Español Urgente (Fundéu): http://www.fundeu.es/
CREA (Corpus de Referencia del Español Actual):
http://corpus.rae.es/creanet.html


Itzulpengintzari buruzko esku-liburuak:
Garcia Yebra, V. Teoría y práctica de la traducción. Gredos.
Paz, O. Traducción: literatura y literalidad. Tusquets
Ecco, U. Decir casi lo mismo. Lumen

Aldizkariak

Senez
Uztaro
Meta
Babel
Perspectives
Quaderns de Traducció
Trans
MonTI
Viceversa
Sendebar
Hermeneus
La literna del Traductor
Translation Journal
etab.

Web helbideak

- erabili.com
- ehu.es/euskara-orria
- rae.es
- efe.es
- itzuL: http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul

TaldeakToggle Navigation

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LABORATORIO 1.43 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • LAB 1.48 - LETREN FAKULTATEA (2)