XSLaren edukia

C Hizkuntzako Itzulpen Praktikak II: Alemana-Gaztelania II25464

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
25464
Murrizketak
C Hizkuntzako Itzulpen Praktikak II: Alemana-Gaztelania II irakasgaian matrikula egiteko, C Hizkuntza IV: Alemana irakasgai gaindituta izan behar da.

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

C hizkuntza gisa alemana aukeratu duten Itzulpengintza eta Interpretazioa Graduko ikasleen kasuan, 4. mailako derrigorrezko irakasgaia da "C Hizkuntzako Itzulpen Praktikak II: Alemana-Gaztelania II". 3. mailako ikasgaiaren jarraipena da ("C Hizkuntzako Itzulpen Praktikak I: Alemana-Euskara/Gaztelania I"), eta 4. mailako beste ikasgai honen aurrekari: "C Hizkuntzako Itzulpen Praktikak III: Alemana-Gaztelania III". Testu espezializatuei helduko diegu 4. mailako irakasgai honetan.

Alemanaren ezagutza (C1) ezinbestekoa da irakasgai hau burutu ahal izateko. Era berean, baldintza hori betetzea beharrezkoa da jarraian aipatuko diren gaitasunak lantzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak

-Itzulpeneko bi hizkuntzen eta haien kulturen eta konbentzio testual eta komunikatiboen ezagutza kontrastiboa (G001, G002, G006, G009).

-Sorburu-hizkuntzako (SH) testuak aztertzeko eta egoki interpretatzeko gaitasuna (G002, G004, G006, G008).

-Xede-hizkuntzan (XH) komunikatzeko eta testuak ekoizteko gaitasuna (G001, G002, G003, G004, G009). -Itzulpenerako laguntzak, baliabideak eta teknikak ongi erabiltzeko gaitasuna (G005, G007, G008).

-Informazioa bilatu, eskuratu eta prozesatzeko gaitasuna (G004, G005, G008, G010).

-Itzulpengintzari eta dokumentazioari loturiko tresna informatikoak erabiltzeko gai izatea, bai eta ordenagailuz lagunduriko tresnak ere (G005).

-Norberaren itzulpen-lana kritikatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna (G001, G003, G008, G009).



Ikaskuntza emaitzak (IE)

Gaitasun horiek kontuan hartuta, ikasgai honen amaieran, ikasleak gai izango dira

1IE: sorburu hizkuntzak testu ez espezializatuetan agertzen dituen berezitasunak egoki ezagutzeko, Christiane Nord-en eskema oinarri hartuta;

2IE: hainbat motatako testu espezializatuak itzultzean sortzen diren arazoak atzeman ondoren, horiek konpontzeko estrategiak zuzen aplikatzeko;

3IE: testu mota bakoitza itzultzeko terminologia- eta dokumentazio-tresnak modu autonomo eta kritikoan kudeatzeko;

4IE: itzulpengintzari eta dokumentazioari loturiko tresna informatikoak egoki erabiltzeko;

5IE: xede hizkuntzak sorburu hizkuntzarekiko dauzkan desberdintasunak sistematikoki identifikatzeko, hala elementu linguistikoei nola estilozkoei dagokienez, sorburu eta xede testuak alderatuz;

6IE: xede hizkuntzan testu egoki, ulergarri eta beregainak sortzeko;

7IE: eta itzulpen-prozesu osoaren gaineko gogoeta kritikoa egiteko, itzulpen-prozesuaren parte diren elementu guztiak kontuan hartuz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasgaiaren edukia honako bi bloke nagusi hauetan banatu dugu:

1. gaia: itzulpen editoriala

2. gaia: itzulpen juridikoa



MetodologiaToggle Navigation

Metodologia aktiboetan oinarritutako irakaskuntza sustatu nahi da ikasgai honetan. Horregatik, ikaslea izango da irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ardatz, talde-lana sustatuko da, ikasleek hartzen dituzten erabakien inguruko eztabaida eta gogoetak ezinbestekoak izango dira, eta itzulpen-enkargutan oinarrituta, mundu profesionalean aurki daitezkeen egoeretara gerturatuko gara. UPV/EHUko IKD eredu pedagogikoari jarraiki, ikasgaiaren ardatz izango dira honako bi metodologia hauek:



-Arazoetan oinarritutako ikaskuntza (AOI): Ikasleek hainbat itzulpen-enkarguri egin beharko diete aurre lauhilekoan zehar, mundu profesionalean gertatzen den legez, eta, beraz, ikaskuntza hau gailenduko da ikasgai honetan.

-Ikaskuntza kooperatiboa (IK): Hainbat ariketa egiteko, talde-lan kooperatiboa sustatuko da. Talde txikitan lan egingo dute, eta talde-lanaren eta lankidetzaren fruitu diren emaitzak lortuko dituzte (eta ez indibidualki egindako lanen batura soila).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
    • Portfolio (%): 70

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa jarraia izango da.



1. Alde batetik, talde-lana egingo dute ikasleek, eta horrek notaren % 30 balioko du.



2. Bestalde, lauhilekoan zehar, portfolio digital bat sortuko dute ikasleek, eta, bertan, eskoletan landutako testuak, eginiko ariketak eta abar bilduko dituzte.







Ebaluazio bide horien bitartez landuko ditugu aurreko puntuan aipatutako gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak.



Aipatutako ebaluazio jarraitua ez egitea erabaki duen ikasleak idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, gutxienez bederatzi asteko epearen barruan, lauhilekoa hasten denetik. Aurrez aipatutako gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak ebaluatu ahal izateko, ikasle horiek portfolio digital batean hainbat ariketa (% 60) entregatu beharko dituzte hilabete bateko epean, eta ohiko deialdiaren azterketa egunean entregatuko dute. Gainera, azterketa-egun ofizialean, itzulpen-proba bat egingo dute (% 40).



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua egin ez duten ikasleekin erabiliko diren irizpide berberei jarraituko zaie.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

UPV/EHUko plataforma birtuala (Egela).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Castell, Andreu (1997): Gramática de la lengua alemana. Madrid: Editorial Idiomas.



Holl, Iris (2011): Textología contrastiva, derecho comparado y traducción jurídica: las sentencias de divorcio alemanas y españolas. Berlín: Frank & Timme.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Elena García, Pilar (1990): Aspectos teóricos y prácticos de la traducción: alemán-español. Publicaciones Universida de Salamanca.
Gamero, Silvia (2005): Traducción alemán-español. Aprendizaje activo de destrezas básicas. Castelló: Universitat Jaume I.
Nord, Christiane (2003): Textanalyse und Übersetzen. Theoretische Grundlagen, Methode und didaktische Anwendung einer übersetzungsrelevanten Textanalyse. Tübingen: Julius Gross Verlag.
Sanz Villar, Zuriñe (2015): Unitate fraseologikoen itzulpena: alemana-euskara. Literatur testuen corpusean oinarritutako analisia. Bilbo: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua. ISBN: 978-84-9082-172-5 < https://addi.ehu.es/handle/10810/15128>
Zubillaga Gómez, Naroa (2013). Alemanetik euskaratutako haur- eta gazte-literatura: zuzeneko nahiz zeharkako itzulpenen alderaketa corpus baten bidez. Bilbo: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua. ISBN: 978-84-9860-867-0 < https://addi.ehu.es/handle/10810/12431 >
Zubillaga Gómez, Naroa (2014). "Alemanetik euskaratutako HGL. Tesiaren laburpena" in SENEZ 45.

Aldizkariak

http://www.uebersetzerportal.de/karriere/zeitschriften.htm

Web helbideak

AntConc: https://www.laurenceanthony.net/software/antconc/
Corpes XXI: https://www.rae.es/banco-de-datos/corpes-xxi
Corpus del Español: https://www.corpusdelespanol.org/
Diccionario panhispánico de dudas: https://www.rae.es/dpd/
Duden: http://www.duden.de
DWDS: http://www.dwds.de/?kompakt=1&sh=1&qu=t%C3%BCrstange
Fundéu: https://www.fundeu.es/
Institut für deutsche Sprache (IDS): http://www.owid.de/elexiko_/index.html
PaGeS: https://www.corpuspages.eu/corpus/search/search
Phraseologisches Lexikon: http://hispanoteca.eu/lexikonphraseologie.asp
RAE: https://dle.rae.es/diccionario
Redensarten Index: http://www.redensarten-index.de/suche.php

TaldeakToggle Navigation

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-15:00 (1)

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.45 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • LAB. 1.42 - LETREN FAKULTATEA (2)