XSLaren edukia

Oihal Gaineko Pinturen Zaharberritzea26922

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
26922

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Mintegia1522.5
Tailerra4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gaztelaniaz bakarrik ematen den “Oihal Gaineko Pinturen Zaharberritzea” irakasgaian mihise gaineko pinturak zaharberritzen dira eta funtsezko printzipiotzat jotzen da artelana esku-hartu aurretik egin beharreko azterketa. “Euskarri Desberdinen Gaineko Pinturen Kontserbazioaren Oinarriak II” eta “Euskarri Desberdinen Gaineko Pinturen Zaharberritzea” irakasgaietan jasotako ezagutzan sakontzea du helburu irakasgai honek.



Hautazko irakasgai honetan funtsezkoa da esku-hartze irizpideak balioestea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. GAITASUNAK



C4CC02. Kultura ondareen prebentzio, kontserbazio eta zaharberritze tratamenduak nork bere kabuz egitea.



C4CC05. Taldean lan egiteko gaitasuna izatea eta ezagutza arlo honen diziplinartekotasuna hautematea



G002. Iturri dokumental eta/edo historiografikoak menderatzen dituela eta kontserbazio- eta zaharberritze-prozesuak ezagutzen dituela abiapuntutzat hartuta, Kultura Ondasuna dokumentatzea eta horretarako beharrezkoak diren metodologia, terminologia, materialak eta tresnak erabiltzea.



G005. Kultura ondarearen narriadurak eta eragileak identifikatu haien kontserbazio egoera ebaluatu egokia den tratamendua zehazteko. Prebentziozko kontserbazio baldintza egokiak ezarri biltegiratze, garraio edo erakusketari begira



G007. Esku hartzeko irizpideak finkatzea, kasu bakoitzean egokiena den kontserbazio- edo zaharberritze-tratamendua erabakitzea, eta, horretarako, metodologia, tratamendu eta material egokiak aplikatzea.



2. IRAKASKUNTZA EMAITZAK



1. Mihise gaineko pintura balioestea, bere errealitate estetiko historikoa eta materikoa kontuan hartuta.



2. Mihisea zaharberritzeko erabiltzen diren material sintetikoak eta naturalak identifikatzea.



3. Artelana dokumentatzen jakitea, aurretiazko azterketa gisa eta esku-hartzearen lekukotasun gisa.



4. Ahozko zein idatzizko komunikazio-trebetasunak garatzea.



5. Banaka nahiz taldean lan egiten jakitea lankideekin lankidetzan jarduteko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GAI-ZERRENDA (GAZTELANIAZ)



1. Gaia. Esku-hartze irizpideak.

Artelana: alderdi materikoak, estetikoak eta historikoak. Txostenak eta dokumentazioa.

Kasuak aztertzea eta berrikustea: esku-hartze irizpideak.





2. Gaia. Euskarria. Mihisea kontsolidatzeko itsasgarri sintetikoak.

Kontsolidazio orokorra.

Unean uneko kontsolidazioa.





3. Gaia. Mihise gaineko pintura geruzaren finkapena.

Pintura geruza finkatzea.

Finkatzailea eta metodoa aukeratzea: finkatzaile naturalak; finkatzaile sintetikoak.



4. Gaia. Pintura geruzaren garbiketa. Hurbilketa historikoa; gaiaren egungo egoera.

Esku-hartze irizpideak.



5. Gaia. Bernizak.

Erabilera artistikoko berniz tradizionalak.

Erabilera artistikoko berniz sintetikoak.

MetodologiaToggle Navigation

IRAKASGAI HAU EZ DA EUSKARAZ ESKAINTZEN



Irakasgaiaren helburuak eta gaitasunak lantzeko hainbat metodologia erabiliko dira. Irakasgaian ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak saio teorikoak eta praktikoak uztartzen ditu. Ezagutza teorikoetatik abiatuz dagozkion praktikak egingo dira. Horretarako behar-beharrezkoa da teoria eta praktikoaren arteko lotura egokia ezartzea, praktikaren bitartez teorian aztertzen dena finkatuz eta sakonduz.



Idatzizko azken proba ere egongo da klasean landutako eta ikusitako gai guztien inguruan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 35
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 35

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia gainditzeko ezarritako ezinbesteko baldintzen artean, azterketa gainditzea eta mihise gaineko esku-hartzearen taldeko lana gainditzea izango dira.



Epez kanpo aurkeztutako ariketa eta jarduerak ez dira ebaluatuko.



Deialdiari uko egiteko:



Deialdiari uko egiteko, ikasleak idatzia aurkeztu beharko dio irakasgaiko ardura daukan irakasleari azterketa egiteko data ofiziala baino hilabete lehenago.



Ebaluazio sistemari uko egiteko:



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren irakaskuntza emaitzak ebaluatu ahal izateko, idatziko probaz gain (% 30), ikasleek lan praktikoen gainditzea egiaztatuko duten ebidentziak aurkeztuko beharko dituzte (% 70).



Idatziko proban irakasgaian landu diren alderdi guztiak ebaluatuko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasleek zenbait tresna eta material eraman beharko ditu eta irakasgaiaren aurkezpenean azalduko dira zeintzuk izango diren.

Ordenagailu eramangarria ere derrigorrezko materiala izango, osasun egoeraren arabera online saioak jarraitzeko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BRANDI, Cesare: Teoría de la restauración. Alianza Forma. Madrid, 1988



CALVO, Ana: Conservación y restauración de pintura sobre

lienzo. El Serbal. Barcelona, 2002



FUSTER LOPEZ, L.; CASTELL AGUSTÍ, M.; GUEROLA BLAY, V.: El estuco en la restauración de pintura sobre lienzo. Universidad Politécnica de Valencia. Valencia 2004.



GOMEZ GONZALEZ, Mª Luisa: Examen científico aplicado a la conservación de obras de arte. Ministerio de Cultura, Instituto de Conservación y Restauración de Bienes Culturales. Madrid, 1994



KNUT, Nicolaus: Manual de restauración de cuadros. Könemann. Loc Time. Barcelona, 1999



MASSCHELEIN-KLEINER, L.: Les Solvants. Institut Royal du Patrimoine Artistique. Bruselas, 1978.



VILLARQUIDE, ANA: La pintura sobre tela II. Alteraciones, materiales y tratamientos de restauración. Nerea. San Sebastian 2004

Gehiago sakontzeko bibliografia

BRUQUETAS, Rocío; Técnicas y materiales de la pintura española en los Siglos de Oro, Fundación de Apoyo a la Historia del Arte Hispanico, 2002.
CALVO, Ana: Conservación y Restauración: Materiales Técnicas y Procedimientos de la A a la Z. El Serbal. Barcelona 1997.
DOMASLOWSKI, Pierre: La Conservation Preventive de la Pierre.UNESCO. Paris, 1982.
FUSTER LOPEZ, L.; CASTELL AGUSTÍ, M.; GUEROLA BLAY, V.: El estuco en la restauración de pintura sobre lienzo. Universidad Politécnica de Valencia. Valencia 2004.
HORIE, C.V.: Materials for Conservation. Organic consolidants, adhesives and coatings. Butterworths. Londres,1987.
JANUSZCZAK, Waldemar: Técnicas de los grandes pintores. Blume. Madrid, 1981.
THOMSON, Garry: El museo y su entorno. Akal. Madrid, 1998.

Aldizkariak

-Boletín del Museo de Prado.
Museo del Prado. Madrid.

-Boletín del Instituto Andaluz del Patrimonio Histórico.
Conserjería de Cultura. Junta de Andalucía

-Bulletin de L'Institut Royal du Patrimoine Artistique.
Institut Royal du Patrimoine Artistque. Bruselas.

-Museum
UNESCO.

-National Gallery. Technical Bulletin.
National Gallery Publications. London.

-Studies in Conservation
The Journal of the International Institut for Conservation. London.

Web helbideak

www.icom.org
www.museodelprado.es
www.museoreinasofia.mcu.es
http://www.kikirpa.be/www2/Site_irpa/En/indexen.htm
http://cameo.mfa.org/
http://www.mcu.es/patrimonio/MC/IPHE/
http://www.ge-iic.org/
www.googleartproject.com/
http://www.iaph.es/
http://www.museothyssen.org/thyssen/home

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARTETXE SANCHEZ, ENARA
  • BARANDIARAN LANDIN, MARTA CRISTINA
  • GONZALEZ MENDIA, OSKAR

TaldeakToggle Navigation

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-20 09:00
  • Ekain : 2024-06-10 09:00

Ikasgela(k)

  • 0AB5 Taller de Restauración Lienzo - . (1)

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-20 09:00
  • Ekain : 2024-06-10 09:00

Ikasgela(k)

  • 0AB5 Taller de Restauración Lienzo - . (1)

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

09:00-11:00 (1)

11:00-12:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-20 09:00
  • Ekain : 2024-06-10 09:00

Ikasgela(k)

  • 0AA11 - . (1)
  • 0AB5 Taller de Restauración Lienzo - . (2)