XSLaren edukia

Euskarri Desberdinen Gaineko Eskultura Lanen Zaharberritzea26923

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26923

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Mintegia1522.5
Tailerra4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Euskarri Desberdinen Gaineko Eskultura Lanen Zaharberritze irakasgaia, laugarren mailako derrigorrezko irakasgaia, harrizko materialen kontserbazio eta zaharberritzeari bideratuta dago. Irakasgai hau, hirugarren mailako Euskarri Desberdinen Gaineko Eskultura Lanen Kontserbazioaren Oinarriak irakasgaiaren jarraipena da, kasu horretan egurrezko materialen kontserbazio eta zaharberritzeari bideratuta.



Irakasgaia harrizko materialen ezagutzan oinarritzen da haien ezaugarriak identifikatuz eta aztertuz beren propietateak eta kontserbazio-beharrak ezagutzeko ondoren tratamendu egokiak aukeratzeko. Horretarako, harrizko materialen barne eta kanpo narrieragileak eta hauek sortzen dituzten narriadurak aztertuko dira beren narriadura prozesuak ulertuz azterketa eta diagnostiko faseak landuz esku-hartze proposamen arrazoituak ezartzeko.



Harrizko materialaren propietateen ezagutzan oinarritutako metodologia espezifikoa erabiltzea helburu bezala izanik, material mota horiei aplikatutako kontserbazio eta zaharberritze tratamenduak aztertzen dira, tradizionalki erabiltzen diren produktuetatik, teknika eta produktu berrienetara laserra, nanopartikulak edo bakterioak bezala.



Azkenik, harrizko materialen ikerketan erabiltzen diren analisi-teknikak eta saiakerak ikasiko dira eta baita, ikerketa aproposak burutzeko lotutako diziplinekin batera lan egiteak duen garrantzia.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

2.1. Gaitasunak

- Harri motak eta bere ezaugarriak ezberdindu eta bere narriadurak eta narrieragileak identifikatu kontserbazio eta zaharberritzerako tratamendu eta produktu aproposenak aukeratzek. (CB2, G002, G006, C4CC01, C4CC05)

- Harrizko materialen inguruan ikerketa egiteko dauden teknika analitiko eta metodologia zientifikoak erabili, kontserbazio egoera zehaztu ahal izateko eta argudiatuz, kontserbazio eta zaharberritze tratamendu egokienak aukeratzeko (CB2, CB4, G004, G005, G007, G009, C4CC01, C4CC02, C4CC05)

- Lortutako emaitzetatik datu aipagarriak bildu eta hauek interpretatzeko ahalmena izan, informazio gehigarriarekin batera, kritikoki arrazoitutako iritziak, argudioak eta irtenbideak proposatzeko

(CB2, CB3, CB4, G006, C4CC05)



2.2. Ikasketa emaitzak

- Ondarean erabilitako harrizko materialak identifikatu eta bere ezaugarriak era kritikoan balioetsi

- Harrizko materialetan dauden narriadurak zehaztu eta barne- eta kanpo-eragileekin lotu

- Esku-hartze proposamen argudiatuak egin, harrizko materialen ezaugarrietan eta bere beharretan oinarrituta. Aukeratutako tratamenduak ezagutu kasu bakoitzaren arabera.

- Berariazko terminología erabili zorroztasun akademikoarekin

- Harrizko materialen ezaugarriak ezagutzeko, teknika analitiko eta entsegurako metodologiak aukeratu, kontserbazio egoera zehaztu eta kontserbazio eta zaharberritze tratamenduak balioztatu

- Ezarritako araudiak jarraiturik lan akademiko egituratuak idatzi, informazioa zuzenki erreferentziatuz

- Norberaren emaitzak informazio gehigarriarekin erlazionatu eta integratu (iturri bibliografikoekin)

- Egindako lana era profesionalean eta argudiatuz adierazi, lortutako emaitzak, arazoak eta planteatutako konponbideak kritikoki azalduz

- Norberaren ahuleziei aurre egiteko gaitasun autokritikoa izan eta hobetzeko estrategia aktiboak garatu

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

SARRERA: Harrizko materialak kontserbatzeko/zaharberritzeko proiektuak



1. GAIA: Harrizko materialen propietateak eta harri motak

1.1. Harrizko materialen propietate adierazgarrienak

1.1.1. Porotasuna

1.1.2. Urarekiko portaera

1.1.3. Propietate mekanikoak



1.2. Harri motak

1.2.1. Harrizko material naturalak

1.2.2. Harrizko material eraldatuak



2. GAIA: Narrieraragileak

2.1. Sarrera

2.2. Iraunkortasuna

2.3. Barne narrieragileak

2.4. Kanpo narrieragileak

2.5. Harriaren narriadurak



3. GAIA: Analisi-teknikak

3.1. Zientzia eta kontserbazioa

3.2. Analisi-teknikak



4. GAIA: Zaharberritze esku-hartzeak

4.1. Hezetasunaren kontrola

4.2. Garbiketak

4.3. Gatzen eliminazioa

4.4. Kontsolidazioa

4.5. Babes produktuak

4.6. Biozidak

4.7. Berreintegrazio bolumetrikoak

4.8. Kontserbazio prebentiboa

4.9. Difusioa

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaian alde teoriko eta praktikoak landuko dira tailerrean praktika desberdinak garatuz.

Astean behin baino ez denez izango, orokorrean egun berean bi saio ezberdin izango ditugu. Lehenengo saioa (9:00-10:30), saio teoriko izango da 0AC20 gelan eta irakasgaiaren oinarrizko teoria landuko da. Bigarren saioa (10:30-13:00), 0AB1 tailerrean izango da eta ariketa teoriko-praktikoak aurrera eramango dira.

Irakasgai honetan landuko diren testu, dokumentu, bideoak, noten argitaratzea, e.a. eGela plataforma birtualaren bidez izango da.

Klase orduan landutako praktikak burutzea eta puntualtasuna nahitaezkoak izango dira, baita klaseko ordutegia osorik betetzea ere (justifikaziorik ez badago). Klasera beharrezko materiala ekarri beharko da eta entregaiak ezarritako egunean eta osorik aurkeztu beharko dira irakasgaia gainditzeko.

Tutoretzak sortu izan daitezkeen zalantzak edo arazoak argitzeko osagarriak dira eta ariketa ez-presentzialen emaitzak zuzendu eta egiaztatzeko aukera eskaintzen dute

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio-sistema jarraitua izango da, eta ariketa eta jarduera desberdinetan lortutako puntuazioen batez bestekoa egingo da. Hala ere, irakasgaia gainditzeko, gutxienez 10etik 4 puntu lortu beharko dira idatzizko azterketan. Azterketan 4 puntu lortzen ez badira, ikasgaiaren azken nota jardueren ehunekoak batuz lortuko da, edo, batura 5etik gorakoa bada, 4ko azken notarekin kalifikatuko da irakasgaia.

Gainera, ikasleak aukera izango du puntu gehigarri bat lortzeko klasean egindako beste jardueren bitartez. Puntu gehigarria batzeko irakasgaiean gutxieneko gainditze nota (hau da, 5 bat) izan beharko da.

Ariketa praktikoak klaseko orduetan egitea NAHITAEZKOA izango da irakasgaia gainditu ahal izateko.

Epez kanpo edo osatu gabe entregatutako lanak ez dira ez onartuko ez ebaluatuko, eta zuzenean 0 puntu emango zaizkie.

Guztiz debekatuta dago lan idatzietan liburu, artikulu, tesi, web edo bestelako iturrietatik ateratako informazioa (bai idatzia, bai grafikoa) era literalean, parafrasian edo itzulpenak egitea iturria behar bezala aipatuta ez badago. Erreferentziak zorroztasunez ez egitea eta plagioak, lanak ez gainditzea du berekin.

Gainditutako ariketen kalifikazioa ezohiko deialdirako gordeko da, beraz ikasleak ezohiko deialdian ez gainditutako zatietara aurkeztu beharko da.



Deialdiari uko egitea:

Deialdiari uko egiteko, ikasleak idatzia aurkeztu beharko dio irakasgaiko ardura daukan irakasleari azterketa egiteko data ofiziala baino hilabete lehenago.



Ebaluazio sistemari uko egitea:

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Sistema honen bidez irakasgaia gainditzeko, ikasleak irakasgaiaren konpetentziak bereganatu dituela frogatu beharko du azterketa teoriko-praktiko baten bitartez (%60)eta ikasgaian egindako eta eskatutako lanen entregaren bidez %40eko balioarekin: Harrien identifikazioaren fitxak (%10)eta kanpoan dagoen eskultura edo eraikin baten kontserbazio egoeraren memoria (%30). Gainera, ikasleak ezin izango du puntu gehigarria izan ariketetan ez parte-hartzeagatik. Ariketa eta jarduera desberdinetan lortutako puntuazioen batez bestekoa egingo da. Hala ere, irakasgaia gainditzeko, gutxienez 10etik 4 puntu lortu beharko dira idatzizko azterketan. Azterketan 4 puntu lortzen ez badira, ikasgaiaren azken nota jardueren ehunekoak batuz lortuko da, edo, batura 5etik gorakoa bada, 4ko azken notarekin kalifikatuko da irakasgaia.





(*) Ebaluazio ez-presentziala (COVID-19): COVID-19k eragindako alerta sanitarioaren egoera dela eta ebaluazioa modu ez-presentzialean egin behar bada, UPV/EHUk ezarritako orientabideen eta ikasleen ebaluazioa urrutiko ingurune batera egokitzeko prozedura jarraituz, ebaluazio sistema jarraia izaten mantenduko da eta eskola-aldian zehar emandako jardueren etapak, ariketak eta entregak mantenduko dira. Azken notan, jardueren ebaluazio portzentaiak mantenduko dira, jardueren ebaluazio sekuentziala ahalbidetuz. Azterketaren kasuan (azken notaren % 20a), ebaluazio ez-presentzialera egokitzeko, idatzizko azterketa bat egingo da eGela plataformaren bidez, test-galderez, galdera laburrez eta hausnarketa-galderez osatua.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian, ikasleak ohiko deialdian ez gainditutako zatietara aurkeztu beharko da.

Talde-lanari dagokion entregaren kasuan (%30), lanaren emaitza indibidualki entregatu eta presentatu beharko da.

Ariketa eta jarduera desberdinetan lortutako puntuazioen batez bestekoa egingo da. Hala ere, irakasgaia gainditzeko, gutxienez 10etik 4 puntu lortu beharko dira idatzizko azterketan. Azterketan 4 puntu lortzen ez badira, ikasgaiaren azken nota jardueren ehunekoak batuz lortuko da, edo, batura 5etik gorakoa bada, 4ko azken notarekin kalifikatuko da irakasgaia.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ordenagailua, argazki kamera eta zaharberritzean erabiltzen den oinarrizko materiala

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Alonso-Zarza, A. M. (1996). Tipos y causas de la degradación. In F. Mingarro (Ed.), Degradación y conservación del patrimonio arquitectónico (pp. 413-418). Madrid: Editorial Complutense, S.A.

Ashurst, J. (2007). Conservation of Ruins: Butterworth-Heinemann.

Assembly, E. G. U. G., Přikryl, R., Smith, B. J., & London, G. S. o. (2007). Building Stone Decay: From Diagnosis to Conservation: Geological Society.

Baglioni, P., Chelazzi, D., & Giorgi, R. (2015). Nanotechnologies in the Conservation of Cultural Heritage: A compendium of materials and techniques: Springer Netherlands.

Carbonell de Masy, M. (1993). Conservación y restauración de monumentos: piedra, cal, arcilla

Charola, A. E., McNamara, C., & Koestler, R. J. (2011). Biocolonization of Stone: Control and Preventive Methods: Proceedings from the MCI Workshop Series. Washington D.C.: Smithsonian Institution Scholarly Press.

Doehne, E., & Price, C. (2010). Stone Conservation. An Overview of Current Research. Los Angeles: The Getty Conservation Institute.

Esbert, R. M., Alonso, F. J., & Ordaz, J. (2008). La petrofísica en la interprestación del deterioro y la conservación del apiedra de edificación. Trabajos de Geología, 28, 87-95.

Fort, R. (1996). La conservación de la piedra monumental. In F. Mingarro (Ed.), Degradación y conservación del patrimonio arquitectónico (pp. 481-492). Madrid: Editorial Complutense, S.A.

Gómez de Terreros, M. G. (2000). Metodología de estudio de la alteración y conservación de la piedra monumental: Universidad de Sevilla.

Henry, A., & Henry, P. C. A. (2015). Stone Conservation: Principles and Practice: Taylor & Francis.

Mas i Barberà, X. (2010). Conservación y restauración de materiales pétreos : diagnóstico y tratamientos. Valencia: Universidad Politécnica de Valencia.

Morales, A. F. (2007). La cerámica arquitectónica: su conservación y restauración: Universidad de Sevilla.

Odgers, D., Henry, A., & England, H. (2012). Practical Building Conservation: Stone: Ashgate.

Smith, B. J., & Turkington, A. V. (2004). Stone Decay: Its Causes and Controls: Donhead.

Tortajada, S. (2011). La conservación preventiva durante la exposición de esculturas en piedra. Trea

V.V.A.A. (2002). Natural Stone, Weathering Phenomena, Conservation Strategies and Case Studies.

V.V.A.A. (2013). Proyecto COREMANS: «Criterios de intervención en materiales pétreos». Madrid, España: Ministerio de Educación, Cultura y Deporte de España.

Verges-Belmin, V. (2011). Glosario ilustrado de formas de deterioro de la piedra: ICOMOS – ISCS.

Weiss, N. R., Normandin, K. C., & Slaton, D. (2015). Cleaning Techniques in Conservation Practice: A Special Issue of the Journal of Architectural Conservation: Taylor & Francis.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aenor. (1999). UNE-EN 12370: 1999. Métodos de ensayo para piedra natural. Determinación de la resistencia a la cristalización de sales. Madrid, España. Madrid, España.
Aenor. (2002). UNE-EN 13755: 2002. Métodos de ensayo para piedra natural. Determinación de la absorción de agua a presión atmosférica. Madrid, España.
Aenor. (2003). UNE-EN 12670:2003 Piedra natural. Terminología. Madrid, Spain: Aenor.
Aenor. (2010). UNE-EN 15801:2010. Conservación del patrimonio cultural. Métodos de ensayo. Determinació nde la abosrción de agua por capilaridad. Madrid, Spain: Aenor.
Aenor. (2010). UNE-EN 15801:2010. Conservación del patrimonio cultural. Métodos de ensayo. Determinación de la absorción de agua por capilaridad. Madrid, España.
Ashurst, J., & Dimes, F. G. (1990). Conservation of building and decorative stone: Butterworth-Heinemann.
Doménech, M. T. (2013). Principios físico-químicos de los materiales integrantes de los bienes culturales. Valencia: Universitat Politècnica de València.
Gisbert, J. (2010). La tecnología láser y otros métodos de limpieza y restauración de materiales pétreos: Libros Pórtico.
Miller, A. Z., Sanmartín, P., Pereira-Pardo, L., Dionísio, A., Saiz-Jimenez, C., Macedo, M. F., & Prieto, B. (2012). Bioreceptivity of building stones: A review. Science of The Total Environment, 426, 1-12.
Rilem. (1980). Recommandations provisoires de la commission 25-PEM Protection et érosion des monuments. Essais recommandes pour mesurer l’alteration des pierres et evaluer l’efficacite des methodes de traitement. RILEM,Matériaux de Constructions, 13(75).
V.V.A.A. (1997). Manual de diagnosis y tratamiento de materiales pétreos y cerámicos: Collegi d'Aparellador i Arquitectes Tècnics de Barcelona.
Wheeler, G., & Institute, G. C. (2005). Alkoxysilanes and the Consolidation of Stone: Getty Publications.

Aldizkariak

GE-CONSERVACIÓN.Grupo Español IIC (International Institute for Conservation)
AKOBE Restauración y Conservación de Bienes Culturales Ed. Zutabe Vitoria-Gasteiz

Web helbideak

http://www.getty.edu/conservation/search/publications
http://ipce.mcu.es/difusion/publicaciones.html
http://ge-iic.com/
http://www.iaph.es/web/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BACETA GOBANTES, FERNANDO
  • MADARIAGA ESCUDERO, IDOIA
  • PORCEL ZIARSOLO, ALAZNE

TaldeakToggle Navigation

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 08:30
  • Ekain : 2024-06-10 08:30

Ikasgela(k)

  • 0AB1 - Taller Restauración Madera - . (1)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 08:30
  • Ekain : 2024-06-10 08:30

Ikasgela(k)

  • 0AB1 - Taller Restauración Madera - . (1)

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-11:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 08:30
  • Ekain : 2024-06-10 08:30

Ikasgela(k)

  • 0AA8 - . (1)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-12 09:00
  • Ekain : 2024-06-14 09:00

Ikasgela(k)

  • 0AB1 - Taller Restauración Madera - . (1)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

11:00-12:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-12 09:00
  • Ekain : 2024-06-14 09:00

Ikasgela(k)

  • 0AA8 - . (1)
  • 0AB1 - Taller Restauración Madera - . (2)