XSLaren edukia

Ikus-Entzunezko Narratiba27169

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
27169

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honen xedea ikusentzunezko diskurtsoen funtzionamenduaren azalpena da.

Ikusentzunezko Hizkuntzaren jarraipena izanik, Graduan zehar sormenarekin zer ikusirik duten irakasgaien oinarri egokia izan daiteke ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Oinarrizko gaitasunak eta gaitasun orokorrak:



C1CC03 - Sorkuntzarekin, informazioarekin eta idatzizko eta ikus-entzunezko komunikazioarekin lotutako testuak, generoak, formatuak eta fenomenoak modu kritikoan aztertzea, interpretatzea eta baloratzea.

C1CC04 - Informazioaren eta komunikazioaren arloko proiektuak diseinatzearekin eta gauzatzearekin lotutako teknologiak eta baliabideak ezagutzea eta aplikatzea.

C1CC05 - Talde-lanean parte-hartze aktiborako, lankidetzarako eta erantzunkidetasunerako trebetasunak garatzea.

C1CC06 - Informazioa eta dokumentazioa hainbat iturritan bilatu, hautatu, hierarkizatu eta aztertzea, edukia narrazio-modu eta estrategia desberdinetara egokituz.

C2CC01 - Informazio eta komunikazio-sistemak eta prozedurak ezagutzea, identifikatzea eta aztertzea, beren testuinguru historiko eta sozialean.

C2CC02 - Dokumentu-iturriekin lan egiteko teknikak eta metodologiak garatzea, informazioaren eta ikus-entzunezko komunikazioaren arloko problemak ikertu eta ebazteko.

C2CC03 - Informazio eta komunikazio-proiektuen produkzioa aztertzea, diseinatzea eta planifikatzea, teknikak eta teknologiak aplikatuta, eta horiek garatzeko eta talde-lana optimizatzeko estrategiak hartuta.

C2CC04 - Komunikazio-lanaren eta ikerketaren helburuak, prozedurak eta lorpenak komunikatzea, argudiatzea eta azaltzea, komunikabideen konbentzio formal bereizgarriak aplikatuta.

C2CC05 - Komunikazio-fenomenoa modu kritikoan interpretatzea eta baloratzea, teoria desberdinen argitan.

C3CC01 - Ikus-entzunezko proiektuak koordinatzea, zuzentzea eta gauzatzea, adierazpen-teknologiak eta baliabideak erabiliz.

C3CC02 - Fikziozko nahiz ez-fikziozko ikus-entzunezko testuen teoria, praktika eta diskurtso-estrategia desberdinak bereiztea, ulertzea eta aztertzea.

C3CC03 - Analisi-ereduak eta horien oinarri metodologikoak identifikatzea eta ikus-entzunezko testuen azterketan aplikatzea.

C3CC04 - Gidoiak idazteko oinarriak, teknikak eta prozesuak bereiztea eta ulertzea.

C3CC05 - Ikus-entzunezko eta multimediako lan bat antzeztea, sorkuntza-teknikak eta prozesuak behar bezala aplikatuta.

C3CC06 - Talde-lana planifikatzeko, kudeatzeko eta behar bezala garatzeko trebetasunak garatzea.

C4CC01 - Ikus-entzunezko eta multimediako produktuen ekoizpena, hedapena eta banaketa kudeatzea.

C4CC02 - Ikus-entzunezko eta multimediako proiektuak egiteko beharrezkoak diren produkzioko teknikak, baliabide teknologikoak eta errutinak atzematea eta maneiatzea.

C4CC03 - Ikus-entzunezko eta multimediako proiektuak diseinatzea, zuzentzea eta ebaluatzea.

C4CC04 - Ikus-entzunezko komunikazioaren arloko diskurtsoak eta fenomenoak aztertzea eta interpretatzea, ikuspegi teoriko eta metodologiko desberdinetatik.

C4CC05 - Komunikazio-gaiak garatzeko eta sakontzeko dokumentu-iturriak eta ikerketa-tresnak erabiltzea.

C4CC06 - Edozein film edo ikus-entzunezko produktu testuinguruan jartzea, aztertzea eta baloratzea, zorroztasun metodologikoarekin.

C4CC07 - Ahozko zein idatzizko adierazpen-baliabideak erabiltzea, komunikazio-aukerak zabaltzeko eta komunikazio-estilo propioa ezagutzeko.



Zeharkako gaitasunak

CT3 - Komunikazioa eta plurilinguismoa

CT7 - Pentsamendu kritikoa







Gaitasun espezifikoak



C2CC01 - Informazio eta komunikazio-sistemak eta-prozedurak ezagutzea, identifikatzea eta aztertzea, beren testuinguru historiko eta sozialean.

C2CC02 - Dokumentu-iturriekin lan egiteko teknikak eta metodologiak garatzea, informazioaren eta ikus-entzunezko komunikazioaren arloko problemak ikertu eta ebazteko.

C2CC04 - Komunikazio-lanaren eta ikerketaren helburuak, prozedurak eta lorpenak komunikatzea, argudiatzea eta azaltzea, komunikabideen konbentzio formal bereizgarriak aplikatuta.

C2CC05 - Komunikazio-fenomenoa modu kritikoan interpretatzea eta baloratzea, teoria desberdinen argitan.





Ikaskuntzaren emaitzak



- Ikus-entzunezko testu orok oinarri gisa dituen funtsezko printzipio narratiboak identifikatzen ditu: egitura narratibo kanonikoa, kontakizunaren teoriek aurkezten dituzten eredu eta eskema narratiboak, testuaren egitura sakona, modu narratiboa eta denbora eta espazioaren artikulazioa.

- Ikus-entzunezko edozein testuren analisiari oinarrizko narrazio-printzipioak aplikatzen dizkio, eta testu bakoitzari datxezkion gailu narratiboak definitzeko gai da.

- Edozein testutako gailu narratiboen artikulazioa modu kritikoan balioesten du, eta horrek ikus-entzunezko narrazio baten oinarriak eraikitzeko elementu narratibo egokiak hautatzeko gaitasuna ematen dio.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Gaizerrenda teorikoa:



1-Kontaketaren oinarrizko kontzeptu eta ezaugarriak

2-Kontatze-teoriak: Propp eta Campbell

3-Egitura-analisia: Greimas

4-Ikuspuntua

5-Espazioa eta denbora



Praktikoa:



1- Ikasleak bere kasa ikusentzunezko kontaketa bat ikusi beharko du gai bakoitzeko

2- Bost gelako praktika azaldutako teoriaren arabera

3- Ikasgelaz kanpoko talde-lan bi

MetodologiaToggle Navigation

Gai-zerrendaren edukiak hiru ardatzen arabera garatuko dira: eskola magistralak, aginduko diren pelikulen ikusketa eta aztertuko diren adibide zehatzak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIOA



1) Etengabeko ebaluazioa:



Azken nota ondorengo bi irizpideen ondorioa izango da:



* Gelako praktikak (%50a)

* Talde-lanak (%50a)



Ikusi beharreko kontaketen zerrenda zein praktiken edukia, talde-lanak burutzerakoan bete beharreko irizpideak eta jasotzeko data ikasturtearen hasieran edota eGelan zehaztuko dira.







2)Bukaerako probari dagokiodanez:



* Indarreko arautegiaren arabera eskatu beharko da

* Dekanotzak finkatutako egun eta orduan izango da

* Irakasgaiaren programan finkatutako edukien inguruko azterketa idatzia izango da

* Azken notaren %100a balioko du



Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez ohiko deialdietan azken ebaluazioan erabilitako sistema berbera erabiliko da.



Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Irakaskuntzari laguntzeko plataforma informatikoan argitaratutako materialak (eGela)

- Irakasleak derrigorrez ikusi behar dituen filmak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Canet, Fernando eta Prósper, Josep: "Narrativa audiovisual. Estrategias y recursos", Madrid, Ed. Síntesis, 2009



Gaudreault, André eta Jost, François: "El relato cinematográfico", Barcelona, Paidós, 1995



Gómez Tarín, Francisco Javier: “Elementos de narrativa audiovisual. Expresión y narración”, Santander, Shangrila Ediciones, 2011.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Bordwell, David: "La narración en el cine de ficción", Barcelona, Paidós, 1996

Campbell, Joseph: "El héroe de las mil caras. Psicoanálisis del mito", México, Fondo de Cultura Económica, 2010

Chatman, Seymour: "Historia y discurso. La estructura narrativa en la novela y en el cine", Madrid, Taurus, 1990

Courtés, Joseph: "Análisis semiótico del discurso. Del enunciado a la enunciación", Madrid, Gredos, 1997

Web helbideak

www.atlantisjournal.org/
www.cadrage.net/films/analyses.html
www.ucm.es/info/especulo/
shangrilaedicionesblog.blogspot.com/
www.imageandnarrative.be
www.ocula.it

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • JIMENEZ IGLESIAS, ESTEFANIA
  • MARTINEZ MARTINEZ, JOSU
  • NERECAN UMARAN, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

11:00-13:00 (3)

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

09:00-11:00 (3)

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

16:00-18:00 (2)

2-15

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

66 Gelako p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

16:00-18:00 (1)

Irakasleak