Eduki publikatzailea

Ikerketa Proiektuak (EHUn Ikerketarako Laguntzak Emateko Deialdiaren II. Modalitatea) 2016

Ikerketa proiektua

Aurkezteko epea itxita: 2016/05/10 - 2016/06/10

Erakunde deitzaileak

• Ikerketaren arloko errektoreordetza, - UPV/EHU

Onartutako eta ukatutako proiektuen behin-betiko zerrenda (2017/01/17)
Auzi errekurtsoa jartzeko epea: 2017/02/17 (barne)

Helburua

Modalitate honek UPV/EHUko ikertaldeen ikerlana finantzatzen du. Gainera, ingurune zientifiko, teknologiko eta humanistikoko arlo berritzaileetan proiektuak martxan jartzea errazten du eta kanpo finantzazioa lortzea zaila duten jakintza ildo edo arloetan gutxieneko proiektu kopuru bat sustatzen du.
Proiektuen ezaugarriak:

Proiektuek 1 edo 2 urte iraungo dute.

Eska daitekeen gehienezko diru laguntza 2.000 eurokoa izango da pertsonako eta urteko. Proiekturako gehienez 20.000 euro eskatu ahal izango da urteko.

Eskaerak bide telematikoz aurkeztuko dira, IKERTU aplikazioaren bitartez.

Proiektu motak:

A Proiektuak: Ikertzaile nagusiak 2016eko abenduaren 31n 41 urte baino gutxiago izatea. Kasu honetan, "PROYECTOS DE INVESTIGACIÓN UPV/EHU TIPO A" hautatu behakor da.

B Proiektuak: 2016eko abenduaren 31n 41 urte edo nagusiagoak direnentzat. Kasu honetan, "PROYECTOS DE INVESTIGACIÓN UPV/EHU" hautatu beharko da.

Aurreko deialdia

Harremanetarako

Deialdi hau era deszentralizatuan kudeatzen da; hortaz, argibideren bat behar izanez gero, behean agertzen diren pertsonengana zuzendu beharko zara, zeure Campus eta ikastegiaren arabera: