XSLaren edukia

Datu-baseen Kudeaketa

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4040
Laborategiko p.2050

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgaiaren helburu orokorra datu-baseak administratzeko lanarekin lotutako alderdiak aurkeztea da. Helburua da ikasleak gaitzea merkatuan eskuragarri dagoen edozein Datu-Baseak Kudeatzeko Sistemaren (DBKS) administrazioko eta kudeaketako ezagutzetan eta tekniketan, dauden gai orokorrak, arazoak eta konponbideak sartuz. Horretarako, Oracle DBKS eta beste bat (MySQL, PostgreSQL, MariaDB, ...) erabiliko da ikasgaietan eta laborategitan.

Behin ikasgaia eginda, ikaskuntzaren emaitza hauek eskuratuko dira besteak beste:

* Erabiltzaileen kontuak definitzea, lotutako baliabide eta baimenekin batera.

* Auditoretza-kontrolak ezartzea eta kudeatzea.

* Testuinguru bakoitzean egokiak diren konkurrentzia- eta isolamendu-kontrolerako mekanismoak hautatzea.

* Datu-Baseak Kudeatzeko Sistemek segurtasun-kopiak egiteko eta datu horiek berreskuratzeko eskaintzen dituzten aukera batzuk ezagutzea.

* Datu-Baseak Kudeatzeko Sistemaren monitorizazioko, errendimenduko, doikuntzako eta mantentze-lanetako tresnak ezagutzea eta kudeatzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Segurtasuna eta auditoretza: Erabiltzaileen kudeaketa, profilak, baimenak eta rolak.

2. Konkurrentzia: konkurrentzia kontrolatzeko protokoloak (erreserbak, denbora-markak eta baliozkotzea).

3. Datu-basea berreskuratzea.

4. Datu-basea mantentzea.

5. Datu-baseak administratzeko beste alderdi batzuk.

MetodologiaToggle Navigation

Ikastaroko gaiak laborategian azaldu eta landuko dira. Eskolen %75ek (gutxigorabehera) ikuspegi erabat praktikoa izango dute.

Irakaskuntza aktiboko metodologia erabiliko da, eta talde-lana egingo da (laborategiak eta lanak), bai eta ikasitako ikasgaiei buruzko banakako probak ere.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Indarrean dagoen arautegiaren irizpideak kontuan hartuko dira ebaluazio mota aukeratzerakoan (jarraitua edo finala) eta, baita ere, ebaluazio mota aldatzerakoan (ebaluazio jarraituatik finalera edo aldrebes). Beraz, ebaluazio jarraituko sistema erabiliko da lehentasunez. Izan ere, irakasgaia ebaluazio jarraiturako bideratuta dago.



=== Etengabeko ebaluazioa ===



Irakasgaiaren ebaluazioa honela egiten da:

* %40 idatzizko proben bidez (4 proba, bakoitzak %10eko pisua duela).

* %30 laborategiko lanen bidez.

* %30 lan ez-presentzialaren bidez.

Irakasgaia gainditzeko, atal bakoitzean kalifikazio maximoaren %50 lortu beharko da gutxienez.



=== Ebaluazio globala ===



Ebaluazioa mota honetara aldatu ahal izango da baldin eta irakasgaiaren kalifikazio osoaren %80 edo gehiago ebaluatu ez bada.



Irakasgaiaren ebaluazio finala honela egiten da:

* %20 laborategiko lanen bidez; azterketa-eguna baino lehen entregatu beharko dira, azterketen egutegi ofizialaren arabera.

* %80 azken azterketa baten bidez, azterketen egutegi ofizialaren arabera egin beharrekoa

Irakasgaia gainditzeko, atal bakoitzean kalifikazio maximoaren %50 lortu beharko da gutxienez.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren ikasgela birtualean (eGela) eskura dagoen materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

* Fundamentos de Sistemas de Bases de Datos (5a edición). R.A. Elmasri y S.B. Navathe. Addison-Wesley, 2007.

(Ingelesez) Fundamentals of Database Systems (7th edition). R.A. Elmasri and S.B. Navathe. Addison-Wesley, 2015.

* Fundamentos de Bases de Datos. A. Silberschatz, H.F. Korth, S. Sudarshan. McGraw-Hill, 2006.

(Ingelesez) Database system concepts (6th edition). A. Silberschatz, H.F. Korth and S. Sudarshan. McGraw-Hill, 2011.

* Sistemas de Bases de Datos. Un enfoque práctico para diseño, implementación y gestión (4a edición). T. Connolly y C. Begg. Addison-Wesley, 2005.

(Ingelesez) Database Systems: A Practical Approach to Design, Implementation, and Management (5th edition). T. Connolly and C. Begg. Addison-Wesley, 2009.

* Sistemas de Bases de Datos (9a edición). Diseño, implementación y administración. P. Rob y C. Coronel. Cengage Learning, 2014.

(Ingelesez) Database Systems: Design Implementation and Management (9th edition). P. Rob and C. Coronel. Cengage Learning, 2009.

Gehiago sakontzeko bibliografia

* Database Systems The Complete Book. H. García-Molina, J.D. Ullman, J. Widom. Pearson 2009.
* Oracle 12c Administración. Olivier Heurtel. ediciones Eni. 2015
* Database: Principles, Programming, and Performance (2nd edition). P. O'Neil and E. O'Neil. Elsevier Science, 2001.
* Principles of Distributed Database Systems (3rd edition). M.T. Ozsu and P Valduriez. Springer, 2011.
* Distributed Database Systems. D. Bell and J. Grimson. Addison-Wesley, 1992.
* Managing Distributed Databases. Building bridges between database islands. D.K. Burleson. J. Wiley & sons, 199.
* Database Administration. The Complete Guide to Practices and Procedures. C.S. Mullins. Addison-Wesley, 2002

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30

15:30-17:00

Irakasleak

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:30

Irakasleak