XSLaren edukia

Programazio Logikoa

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Laborategiko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai hau ikasten duten ikasleek ezagutza eta trebetasuna lortzen dute askotariko arazoak irudikatu eta konpontzeko orduan programazio agintatzailearen paradigmatik kanpo.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Programazioa Prolog-en. Programazio logikorako sarrera: sintaxia eta semantika operazionala.

2. Programen definizio errekurtsiboa. Programa errekurtsiboak, probak eta bukaera.

3. Programazio logikoaren kontrola. Ebaki operadorea eta haren erabilerak. Prolog-en ezeztapena.

4. Prolog-en beste alderdi batzuk. Aritmetika Prolog-en, meta-predikatuak, sarrera-irteera.

5. Programen adibideak. Askotariko problemak irudikatzea eta ebaztea Prolog-en bidez.

6. Beste gai batzuk. Aplikazio-eremuak. Datu-baseekin, sistema adituekin, hizkuntza naturalarekin eta formalarekin eta abarrekin lotutako aplikazio-adibideak.

MetodologiaToggle Navigation

Deskribatutako helburuak eta gaitasunak lortzeko, metodologia hau jarraituko da:

* Eskola teorikoak eta eskola praktikoak ematea.

* Ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko lanak etengabe egitea.

* Zeregin guztien etengabeko aholkularitza eta jarraipena.

* Laborategiak/proiektua praktikoki egitea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Indarrean dagoen arautegiaren irizpideak kontuan hartuko dira ebaluazio mota aukeratzerakoan (jarraitua edo finala) eta, baita ere, ebaluazio mota aldatzerakoan (ebaluazio jarraituatik finalera edo aldrebes). Beraz, ebaluazio jarraituko sistema erabiliko da lehentasunez. Izan ere, irakasgaia ebaluazio jarraiturako bideratuta dago.



=== Etengabeko ebaluazioa ===



Irakasgaiaren ebaluazioa honela egiten da:

* %55 idatzizko proben bidez (hiru idatzizko probak %15, %20 eta %20 pisuarekin hurrenez hurren).

* %45 laborategiko lana eta proiektuen bidez.

Irakasgaia gainditzeko, atal bakoitzean kalifikazio maximoaren %50 lortu beharko da gutxienez eta, horrez gain, laborategiko lana eta proiektu bakoitzean kalifikazio maximoaren %30 lortu beharko da gutxienez.



=== Ebaluazio globala ===



Ebaluazioa mota honetara aldatu ahal izango da baldin eta irakasgaiaren kalifikazio osoaren %80 edo gehiago ebaluatu ez bada.



Irakasgaiaren ebaluazio finala honela egiten da:

* %75 azken azterketa baten bidez, azterketen egutegi ofizialaren arabera egin beharrekoa.

* %25 proiektuen bidez, azterketa-eguna baino lehen entregatu beharko dira, azterketen egutegi ofizialaren arabera.

Irakasgaia gainditzeko, atal bakoitzean kalifikazio maximoaren %50 lortu beharko da gutxienez.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren ikasgela birtualean (eGela) eskura dagoen materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

* Leon S. Sterling and Ehud Y. Shapiro "The Art of Prolog - Advanced Programming Techniques"

ISBN: 9780262691055. The MIT Press, 1986. (https://mitpress.mit.edu/9780262691055/)

* Richard O'Keefe "The Craft of Prolog" ISBN: 9780262150392. The MIT Press, 1990.

(https://mitpress.mit.edu/9780262150392/)

* William F. Clocksin and Christopher S. Mellish "Programming in Prolog" ISBN: 9783540175391 (fifth edition). Springer-Verlag, 2003.

* Pascual Julián and María Alpuente "Programación Lógica. Teoría y Práctica". ISBN: 9788483223680. Prentice Hall, 2007.

Gehiago sakontzeko bibliografia

* Ulf Nilsson and Jan Maluszynski"Logic, Programming and Prolog". ISBN: 9780471959960 (second edition). John Wiley & Sons Ltd, 2000. (https://www.ida.liu.se/~ulfni53/lpp/)
* Kim Marriott and Peter Stuckey "Programming with Constraints - An Introduction" ISBN: 9780262539081. The MIT Press, 1998. (https://mitpress.mit.edu/9780262539081/programming-with-constraints/)

Aldizkariak

* Theory and Practice of Logic Programming (https://www.cambridge.org/core/journals/theory-and-practice-of-logic-programming)
* Journal of Logical and Algebraic Methods in Programming (https://www.sciencedirect.com/journal/journal-of-logical-and-algebraic-methods-in-programming)

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:30

10:30-12:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:30

Irakasleak