Irakasleentzako informazioa
Tutorea
1. Nire GrAL eskaintza
Graduko irakaskuntza duen sail bateko kide diren irakasleek edo gradua ematen duen ikastetxeari atxikitako irakasleek GrAL-ak tutorizatzeko ardura dute, graduko beste irakasgai bat baita. GrALa pertsona batek baino gehiagok zuzendu dezakete. Unibertsitateari lotutako doktoreek ere zuzendu ahal izango dituzte GrALak, bai eta doktoratu aurreko kontratua duten langileek ere, kontratuak horretarako aukera ematen badu.
Ikasturte batean tutorizatu beharreko GrAL-en kopurua sailean adostuko da, eta sailak bermatu beharko du GrAL-en eskaintza bat datorrela gradu amaierako lana egin dezaketen ikasleen kopuruarekin.
Sailak 2024-25 eskaintza Dekanotzari bidaltzeko epea: 2024ko ekainaren 5a. Sailaren ardura da, ikasturte osoan, hasieran eskainitako plaza-kopurua bermatzea (GrAL–eko irakasle tutoreen bajak, erretiroak... gertatzen diren alde batera utzita).
2. GRAL esleipena
Ikasleak GrAL gidan zehaztutako baldintzak bete behar ditu eta GrAL irakasgaiaren aurrematrikula egina izan behar du. Ikasleak tutorea eta gaia aukeratu ahal izango ditu, zuzeneko esleipenaren bidez edo Fakultateak GAUR webgunean argitaratzen duen eskaintzaren bidez, aurrematrikularako jarraibideetan zehaztutako prozedurari jarraituz eta GAURri buruzko informazioa kontuan hartuta.
Ondoren, ikasleak epe bat izango du bere GrAL-arako tutore berri bat proposatzeko. Irakasleek tutoretza hori onartuko dute, eta aldez aurretik esleitutakoei gehituko zaie, «Helbidea/gaia aldatzeko inprimakia» dokumentua sinatuz. Ikaslearen ardura izango da dokumentu hori idazkaritzan sinatuta aurkeztea, eta han egingo da behin-betiko esleipena.
3. GRAL defentsaren onarpena GAUR-en
Ikasleak GAUR-en egindako GRAL defentsa-eskaera onartzeko, irakasleak GAUR-en sartu eta ebaluazio-txostena (pdf, 2,1 Mb) erantsi beharko du.
4. Tutoreen eginkizunak
- Ikasleari aholkuak ematea lanaren egitura definitzeko, helburu errealistak ezartzeko, iturri egokiak hautatzeko eta horiek behar bezala erreferentziatzeko.
- Ikasleari laguntzea lan egutegia eta erritmoa finkatzen.
- Ikaslea gainbegiratzea ezarritako helburuak lortzeko.
- Ikasleari laguntzea GRALaren gaitasunak garatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskura ditzan.
- Etengabe eskaintzea lanarekiko atzeraelikadura.
- Errubriken bidez, ikaslearen GRALari lotutako gaitasunen eskurapena ebaluatzea.
- Inplikazio etikoak identifikatzea, lanak ikerketa jardueraren bat balekar. Aholkuak ematea jarraibide etikoak betetzeko orientabidean.
- Aholkularitza eskaintzea lana idazteko prozesuan eta epaimahaiaren aurreko aurkezpenaren prestaketan.
- Defentsaren aurretik idatzizko txosten bat egitea eta horri oniritzia ematea GAURen.
5. Tutorearen ebaluazioa
- Ebaluazio-txostena (pdf, 2,1 Mb)
Epaimahaia
6. Epaimahaiaren ebaluazioa
-
Dagokion gelako atean ikasleen zerrenda aurkituko duzue.
-
Posterra epaimahaiak proiektatuko du defentsa egingo den ikasgelako ordenagailua erabiliz, bertan dagoen pantailan. Beraz, ez duzu posterra paperean inprimatua ekarriko.
-
Aurkezpenen ordena epaimahai bakoitzak erabakiko du eta ikasleei jakinaraziko die hasieran.
-
Ikasle bakoitzak gutxi gorabehera 5 minutu izango ditu defentsarako eta 5 minutu epaimahaiak planteatutako galderei erantzuteko.
-
Defentsaren ondoren ebaluazio-orria bete behar da (kopiak paperean izango dituzue defentsa egunean); epaimahaikideek sinatu ondoren, zuen saileko idazkaritzan jasoko duzue.
-
Epaimahaiburuak defentsen behin-betiko kalifikazioak argitaratu beharko ditu GAURen, ekainaren 28an baino lehen (ostirala, egun hori barne).