IKASTORRATZA. Didaktikarako e-aldizkaria

English | Spanish


ISSN: 1988-5911    
Lege gordailua: BI-3615-07

     

Autoreentzako arauak

Ikastorratzak, Didaktikarako e-aldizkariak, didaktika eta hezkuntza arloko artikuluak  argitaratzen ditu, bai euskara, bai gazteleraz. Soil-soilik Internet bidez banaturiko aldizkari elektronikoa izanik ez du artikuluen luzapenari buruzko mugarik jartzen. Alabaina, erredakzio batzordak 2.000 eta 10.000 bitarteko hitzeko artikuluak gomendatzen ditu.

Tematikari dagokionez, Ikastorratza, Didaktikarako e-aldizkaria, diziplina anitzeko seihilabetekaria da eta, ondorioz, edozein hezkuntza ziklotan ala zernahi jakintza arlotan inplikaturiko iritzi artikuluak, irakaslanen deskribapenak, diseinu didaktiko nabarmengarriak ala ikerkuntzen emaitzen argibideak ongi hartuak izango dira.

Artikuluen erreferentziak, aipamen eta bibliografiaren inguruan, Ikastorratzak, Didaktikarako e-aldizkariak, American Psychological Association-en gomendioen arabera egiteko eskatzen du. Ondoko esteka hauetan artikuluak osatzeko APA-ren gomendioei buruzko informazioa aurki daiteke: gida laburra, beste gida bat y APA style.

Lanak bidaltzeko

Kolaborazio proposamenak bidaltzeko, artikuluen egileei honako arau hauek aintzat hartzeko eskatzen zaie:

  1. Lana argitaragabekoa eta beste aldizkari batera bidali gabekoa izango da.
  2. Bidali beharreko fitxategia OpenOffice Writter (hau lehenetsiko da) ala Microsoft Word formatuduna bidaliko da jarraian agertzen den helbidera: No spam
  3. Testuan ager daitezkeen URLs helbide oro aktiboak izango dira.
  4. Testua 1,5 lerroarteko espazio eta 12 puntuko Times moduko letra motarekin bidaliko da.
  5. Testuaren hasiera idazlearen izen, abizen, ikastegiko erreferentzia eta mail korreoa agertuko dira.
  6. Testuaren hasieran ere, gehienez 10na lerroko bi laburpena azalduko dira, bata euskaraz eta bestea gazteleraz.
  7. Ilustrazio, irudi eta taulak testuaren baitan eta dagozkien lekuan bidaliko dira.
  8. Testuak bete beharko ditu arestian aipaturiko erreferentzietarako arauak.
  9. Ondoko txantiloi HAU eskuratzekoa da proposamenak prestatzeko.


Jasotako proposamenaren aztertze prozesua

Ikastorratzak, Didaktikarako e-aldizkarira bidalitako proposamen azterketa Batzorde Editorialak hasiko du. Hartara, Autoreentzako arauak atalean zehazten diren baldintza formalak bete eta publikazioaren helburu eta xedeekin bat datozen proposamenak hautatuko ditu.

Honen ostean gutxienez bi kanpoko aztertzailek publikaziorako proposamenak arakatuko dituzte; betiere, proposamenaren egileen identitatea jakin barik.

Batzorde Editorialak ebaluaziorako irizpide gisa zera ezarri du: balioztatzea ea publikaziorako proposamena hezkuntza arlorako ekarpen esanguratsua ote den; ikerketaren interesgarria izateagatik, bere emaitza eta ondorioak aintzat hartuz, zein parte-hartze hezigarri baliotsua planteatzeagatik. Honez gainera, bestelako irizpideak ere kontuan has daitezke; hala nola aurkezpenaren kalitatea eta bibliografia garrantzikoa erabiltzea.

Amaitzeko Batzorde Editorialak aztertzaileen iritzian oinarrituta, ondoko erabakiotako bat hartuko du:

        Artikulu publikatzea proposatutako moduan.
        Artikuluaren hobetze puntuak iradokiz, autorengana bueltatzea.
        Artikuluaren publikazioa errefusatzea.

Ikastorratzak, Didaktikarako e-aldizkariaren
Zuzendariak autoreei Batzorde Editorialaren erabakia jakinaraziko die.

Didaktikarako e-aldizkariak ez du artikuluak proposatzearen truke zordunketarik eskatzen.
Didaktikarako e-aldizkariak ez du orrialdeko zordunketarik egiten.

Etika adierazpenak eta praxi okerrak

Ikastorratza Didaktikarako e-aldizkariaren etika adierazpena eta praxi okerren gaineko informazioa eskuratzeko, erabil ezazu honako esteka hau: JAITSI.