Hizkuntza aukera

dibujo

Gure hitzak

Jatorrizko testua

Gure hitzak
esan berriz esan
ez daitezela ahaztu
ez daitezela gal,
elur gainean
txori hanka arinek
utzitako arrasto sail
ederra bezalaxe

Txoritua norat hua
bi hegalez airian?

Zer dio isiltzen denak
isiltzen denean?

Gizon galduak, nork lagunduko?
miseria sufri ezin dutenak

Oi lur, oi lur, ene lur enea

Maitea nun zira
nik ez zaitut ikusten
ez berririk jakiten
nurat galdu zira

Testuaren egilea
Bernardo Atxaga
Musikaren egilea
Mikel Laboa
Oharrak

Bernardo Atxaga Adbelfattah Kilito, idazle arabiarraren ideia batean oinarritzen da poema hau sortzeko:
Hizkuntzaren bizitza errepikatzean garatzen da.
Hizkuntza (eta kultura) baten bihotza errepikapena da. Poeman esapide herrikoiak eta bestelakoak integratzen ditu…

Interpreteak: Mikel Laboa, ahotsa eta gitarra; Iñaki Salvador, pianoa.

Diskoak
Mikel Laboa Katedra Gipuzkoako Foru Aldundia Eresbil Elkar Fundazioa