Hizkuntza aukera

dibujo

Denak ala iñor ez

Jatorrizko testua

Alemana-gaztelania-euskara

Gatibua; nork libratuko?
Leitze zuloan daudenek ikusiko,
zure garraxiak adituko;
gatibuek zaituzte libratuko.

Denak ala inor ez, dena ala ezer ez.
Bakarka ezin da
fusilak ala kateak
denak ala inor ez, dena ala ezer ez.

Gose zaudena; nork asetuko?
ogia nahi duenari,
gose daudenek, ogia emango
bidea diote erakutsiko.

Denak ala inor ez, dena ala ezer ez
Bakarka ezin da
fusilak ala kateak
denak ala inor ez, dena ala ezer ez.

Galtzaile; nork mendekatuko?
zaurituekin alkartuz
guk zaurituek, zapalduek
zu zaitugu mendekatuko.

Denak ala inor ez, dena ala ezer ez.
Bakarka ezin da
fusilak ala kateak
denak ala inor ez, dena ala ezer ez.

Gizon galdua; nork lagunduko?
miseria sofri ezin dutenak,
gaur ez bihar izan dadin eguna
galduekin gara alkartuko.

Denak ala inor ez, dena ala ezer ez.
Bakarka ezin da
fusilak ala kateak
denak ala inor ez, dena ala ezer ez.

Testuaren egilea
Bertolt Brecht
Musikaren egilea
Mikel Laboa
Oharrak

"Denak ala inor ez" Brecht- en poema bortitz bat da, Mikel Laboak 1975az gero kantatzearei utzi ziona. Baina kanta horren jarraian grabatua zetorren “Liluraren kontra”, bizitzaren aldeko kanta, 1969ko grabazioaren ondoren beti interpretatu zuen.

Itzulpena, gaztelaniatik euskarara, Jose Angel Irigarai.

Diskoak
Mikel Laboa Katedra Gipuzkoako Foru Aldundia Eresbil Elkar Fundazioa