Hasiera || Etxart-Ros gutuneria || 10 / 21 [Ros, 1616-07-26] | 11 [Ros, 1616-08-19]
05
Etxart, 1616-08-01
Athardatzeco

‘Atharratzeko’.

hautsse

‘hautsi’.

cassa

‘ezeztatu’.

Miraculus nago

‘miraz nago, harrituta nago’.

hoietan

‘hauetan’.

puni guintesque

‘zigortuak izan gintezke’.

Othoitzen niçauçu

‘otoitzen natzaizu, otoi egiten dizut’.

ororequi

OEHn begiratu, s.v. oro II: Nabarra orotan, etab.

prezas

‘harrapaketaz’.

cabale

‘abere’.

Ioaincoa

Ioainco- ‘jainko’ forma hiru aldiz dago, beti esamolde berean: “Ioaincoa dela gourequy”.

<05.1r> Iauna:

 

Oray berian recebitu dicit çure guthuna / Athardatzeco mercatuan, çoineçaz advertitzen / bainuçu eztuciela deziratzen ukeitera cien / erregue iaunaganic commissioneric edo depputationeric /5 batere, bana solamente baque eguin cien herriac / goure herriarequy, eta heyen ororen vorondatiarequi / sentenciac eta condempnacioniac oro hautsse eta cassa. /

 

Nic ecin hori eguin dirot, ceren necessarioqui / behar baitut proceditu eta governatu goure erregue /10 iaunaren depputacioniaren araura, eta ez berzela. / Miraculus nago nola ouste duçun gauça handy / eta important hoietan deuz hunic eguin detequela / goure erregue iaunen vorondatia edo manuia / guaberic, eci bercela eguin bagueneça, puni /15 guintesque iustoqui, hala nola berce aldis goure / asquen bilkuian, bortuietan, oroc botz batez eta / arcordu batez erran uken baiqunien. Hoguey / eta hirour ourthe iraganic neure erregue iauna / cerbutzatu dut cargu huntan, haren procuradore /20 beçala, ahalic fidelquiena, eta oray eliçateque / arrazonic nic eguineçan hallaco faltaric.

 

<05.1v> Igorry derauciet neure hitzen eta promessen araura[1] / goure depputacionia herrico lengoadgiaz, cien / othoitzen araura, eta ouste nien[2] recebitu / hainberce cien erregue iaunaren depputacioniaren copia /5 ezpa doblia lengoadge beraz, cien[3] hitzen eta / promessen araura. Othoitzen niçauçu nahi duçun / consideratu çure ayço eta Vallea ororequi nic / neure hitzac complitu ditudala, obtenitu dudanian / bothere behar dena goure erregue iaunaganic, eta /10 ciec halaber behar duciela hainberce bothere obtenitu / cien erregue iaunaganic, cien promessen araura; / eta ordian deputatu içanen direnec alde orotaric / ikoussiren dugu gauça guçiez eta disputa oroçaz. / Eta heyetan orotan emanen dugu Iaincoaren vorondatiarequi /15 baque, unione eta expedient hun beçalacoric / ororen[4] contentamendura, goure botheren araura, eci / bercela ecin arcordu bidescoric eta eguiascoric eguin date / by rezumen artian. /

 

Informatu niz promptqui oray berian prezas eta cabale /20 hartzes, çoinçaz bainuçu advertitu çoure guthunian, / bana nehorc ecin deus descroubitu deraut. Halacoz[5] / othoitzen citut nahi nuçun particularquiago advertitu <05.2r> noiz eta norc eta non preza hura eguin den, eci nic / eztut permititzen goure hitzac eta promessac hautz ditien, / eta berrisqui hitz emayten derauçut razon[6] eta satisfactione / eraguitera alde huntacoez, bay eta heyer orori condempnacione /5 eta reparacione eguitera. Halaber guomendatzen derauçut / cien aldetic eztadin deus guasquiric edo prezaric eguin, / eta oroçaz othoytzen citut nahi nuçun advertitu. /

 

Hainbercerequi Ioaincoa dela gourequy, eta ni nuqueçu çure / cerbitzari. Atthardatzetic agorrillaco lehen eguna, milla sey ehun eta hamassey guerrenian. /10

 

G. d’Etchart

 

<05.2v> Al Seignor Miguel Ros, alcalde de la Vallée de Roncal y capitán de los poertos.[7] A Roncal.

 

Recibida en Pamplona[8] a 5 de agosto 1616.

 

1616. Del fiscal de Francia. Recibida en Pamplona[9] a 5 de agosto.

Ohar paleografikoak

[1] araura] azken bi letrak ez dira ongi irakurtzen.

[2] ouste nien] lerroartean idatzia; lerroan oustien tatxaturik.

[3] cien] lerroartean idatzia; lerroan goure tatxaturik.

[4] ororen] aurrean oren tatxaturik.

[5] halacoz] aurrean Halea (?) tatxaturik.

[6] razon] aurrean arrai tatxaturik.

[7] los poertos] lehenengo <o> biak zerbaiten gainean idatzi dira.

[8] en Pamplona] esk. enpamp, laburdura zeinuarekin.

[9] Pamplona] esk. pp, laburdura zeinuarekin.

Hasiera || Etxart-Ros gutuneria || 10 / 21 [Ros, 1616-07-26] | 11 [Ros, 1616-08-19]