Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Aingerukeria

 

Zeruko Argia, 25 zk., 1963-08-18

 

      «Jauna, gorde zuretzako zure aingeru oyek. Garbiegiak zaizkit-eta oyen bildurrez nauzu josia».

      Onelako dio bere «Bildur» izenburuko poesian Ángela Figuera andre olerkari sakon ta zorrotzak. Ángela, Bilbo'n jaio zan 1902'gn. Liburu ta olerki baditu gogorrenetakoak eta bi urte dirala «Egan» agerkarian aienetako bertso batzuek azaldu ziran, Aresti jaunak ederki euskeratuak. Orain ere «Esprit» deritzan errebistak gazteleratik prantzesera itzulitako poetisa onen iru olerki galanta eskeñi dizkigu.

      «Zure aingeruengatik goresten zaitut Jauna. Betiko txoriak antzo zure tronuaren aurrean etengabe hosana kantatzen dizutelako. Zoragarriak badira bañan... gorde itzazu, otoi, zure ondoan. Beren begi ikaragarriak negar-malkoen berririk eztakite. Beren oiñak oñatzik ez. Beren ezpaiñak egarririk ez. Bildurra eman oi didate zure aingeru eder-ankerrak!»... Eta abar.

      Zer esan nai dun andre-olerkari onek badakigu guziok. Iñolaz ere ezta egiazko aingeruen kontra. Ez baizik giza-sasi-aingeruen aurka.

      «Angelismo» besterik ez salatu nai du beintzat emakume gogor onek. Arrazoia dauka, zergatik zenbat kalte ekarri dio gure erriari baita gure erlijioari ere garbikeri onek!

      Aingerukeriak badauzka milla misa ta molde. Beren segizaille sail ta mail guzitan arkituko dituzute, garbi-garbiak, arro-arroak, errugabeko soñeko zuriekin apainduak.

      Sasi aingeru oyek odeien gañetik betirauteko prozesioan ibiltzea merezi luteke, mundu onetakoak ezpaitira, ez ta bestearenekoak ere. Ori izango litzake bere inpernua «sekula sekulorum».

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es