Carlos Santamaría y su obra escrita

 

ONU'ren norakoa... zein?

 

Zeruko Argia, 159 zk., 1966-03-13

 

      Nazio-batuen organizazioa ateka txar batean arkitzen da une ontan.

      Alde batetik, erriak eskatzen diote, nazio-arteko auzi ta zalapartada guziak baketu ta antolatzea. Bestaldetik, ordea, Estadu geienak, handiak naiz txikiak, beren soberania gerizatu nairik, dagokion lana egiteko bideak ukatzen dizkiote ONU'ri.

      Olako egoeran, ONU'ren erabakiek indar gutxi euki dezakete. Armada baten jabe ez izanik, Nazio-batuak ez daukate benetako ahalmena, batez ere, ortzetaraño armaturik dauden nazioen aurrean.

      Ondorena da, ONU'ren omen ta entzutea gero ta geiago beratzen dala errietan.

      Nazio-batuak, nai ta naiez, atzera ala aurrera jo bear dute, zalantza hortatik ateratzeko.

      «To be or not to be» esan bearko orain ere.

      ONU'k bere eraikidura berritzea du bear-bearra, berandu izan baiño lenago.

      Batasun aundiago batera joango al da urrengo urtetan?

      Amets hau antziñakoa da. Jakintsu askok zin-ziñez pentsatu dute ontaz, alegia, mundu guziko antolamendu egoki bat eratzeko bide ta modutzaz.

      Oien artean, Dante dugu lenengoa, bere ikusbidea txikia ta eskasa bazan ere oraindik. Saint-Pierre apaizak, Suárez jesu-lagunak, Bentham ta Kant filosofoak eta beste horrelako gizon famatuak, nork bere erara, gai horri jo zioten mendeen zear.

      Bañan hoiek guztiak esandakoa, teoriak, utopiak, ametsak, besterik ez ziran. Gaur egun, berriz, bearrezkoa da koesistenzia deritzan bideari jarraitzea. Gaurko munduak nai ta naiezkoa du lan hau.

      Eliza'k ere pentsaera bera darabilki.

      1944'urtean Pio XII'k, gaurko egunean gerrate zillegirik ez dala esan zuen, arma berriak ikaragarri ta neurri-gabezko indarra dutela-ta. Beraz gerrateri buruzko antziñako dotriña ezin ezarri diteke, aurrerantzean. Gauza bera tinkatu ta erakutsi du Konzilioak.

[!] (gerrate defensiva ez izanik), nazio arteko estabaida, auzi, despita, eskatima ta zalapartadetan, nor izango dugu konpontzaille?

      Gaur, iñoiz baño geiago nazio-arteko organizazio indartsu bat eraikitzea ezin-bestezkoa da.

      Ez da arritzekoa, beraz, Joan XXIII izan zanak, bere «Pacem in Terris» Enziklikan, argi ta garbi esandakoa: «Gure egunetan nazio-arteko guzien gaiñeko agintarintza bat bearrezkoa da, baita morala berak auxe eskatzen du ere sail ontan».

      Dana dala, kontseillu abek betetzea ez da erreza.

      Mundu guziko agintarintza hori, Estadu izugarrizkoa, Estadu zigante bat legez, ez degu iduritu bear, jakiña.

      Iñork ez daki, benetan, zer itxura izango luken agintarintza horrek.

      Baliteke ONU elburu horri urbiltzea. Bañan ONU'k poto egin ezkero, baliteke ere bai, totalitarismoak berriro mundua menperatzea.

      Zoritxarrez, erriak eta gizonak, aldaketak burrukaz egiten dute geienetan. Miñ ta odolik gabe gauza gutxi egin da Edestian.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es