Informática Aplicada a la Investigación Rotating Header Image

Zerbitzuak

Zerbitzuak

Zerbitzuk bere hardware propioa du, komunitate zientifikoak erabiltzeko eskura dagoena. Baliabide hauek baliagarriak izan daitezkeen alor eta aplikazio posibleak hauek dira:

  • Simulazioa.
    • Material eta molekulen simulazioa maila atomikoan dinamika molekular atomikoarekin.
    • Quantum montecarlo.
    • Egitura elektronikoko metodoak orokorrean.
    • Biopolimeroen modelizazioa (proteinak, DNA …) egitura mailan nahiz dinamika molekularrean.
    • Materialen simulazioa maila makroskopikoan, bero-difusioa, esfortzuari erresistentzia,…
    • Meteorologiako eta fluidoen simulazioak.
  • Bioinformatika aplikazioak.
  • Irudiak errendatu.
  • Datu-baseen tratamendua.
  • Beren ezaugarriak direla eta, potentzia handiagoko ordenagailu bat gomendatu edo eskatzen dituzten kalkuluak. Edo, behar hori gabe, zerbitzarietan egotea egokia denean.
  • Burtsa merkatu, enpresen kudeaketa eta abarren simulazioak
  • Kalkulu paraleloa.

Teknikariek ondoko mailetan eskaintzen dute laguntza:

Euskarri Estrategikoa

  • Konputazio zientifikoaren alorrean garapen aipagarrienen jarraipena, Zerbitzua hobetzeko asmoarekin.
  • Zerbitzu berarentzako edo eskatzen duen erakundeko ikertzaile edo ikertzaile taldeentzako Kalkulu zientifikorako ekipamendu berri bat eskuratzeari buruzko aholkularitza.
  • Ikerketa taldeek erabiltzeko softwarea eskuratzeko kudeaketa.
  • EHUn dagoen softwarearen arrazionalizazioa.
  • Kalkulu zientifikoko ekipamendua eskuratzeko deialdi publiko lehiakorrentzako eskaerak prestatzeari buruzko aholkularitza, bai eta deialdi horietan erakundearentzat eraginkorrenak diren ikertzaileen aliantzei buruzkoak.

Baliabideen administrazioa

Zerbitzuari esleitu zaizkion lanak, Lukuaren mantentze lanarekin eta funtzionamendu egokiarekin erlazia dutenak, hauek dira: (más…)

Aholkularitza eta heziketa



  • Ikertzaileen artean ikastaro, mintegi eta helburu honetarako egokiak diren bestelako makanismoen bitartez, konputazio zientifikoko praktika hoberenak bildu eta barreiatzea.
  • Kodeak diseinatu edo hobetzeko laguntza, erabiltzaileei liburutegien, konpiladoreen eta abarren erabilerei buruzko aholkuak emanez.
  • Aplikazioen erabilera eraginkorrean laguntza, beharrezko denean paralelizazioari eta datuak maneiatzeko estrategiei buruzko laguntzarekin.
  • Ikerketa taldeak dituen baliabide informatikoak optimizatzeari buruzko aholkularitza.
  • Software/Hardware beharrak identifikatzeko laguntza, arazo zientifiko zehatzak konpontzeko.