Beste TORQUE Agindu Interesgarriak

Informazio eta agindu gehiago nahi badituzu, jo ezazu TORQUE eta MAUI eskuliburuetara.

Torqueren online eskuliburua.

Mauiren online eskuliburua

TORQUEk posta-helbide jakin batera mezua bidal diezagun agindu dezakegu, jakiteko lana noiz hazten den ibiltzen (b); lana bukatutakoan ere (e) mezua bidal diezaguke ; horretarako, scriptari hau gehitu behar diogu:

#PBS -M nirekontua@ehu.es
#PBS -m be

Nodo mota edo arkitektura aukeratzko etiketa bat gehitu behar zaio nodes lerrora. Balio diren etiketak opteron, itanium, itanium4, itanium8 eta itaniumb. Nodoak dituzten etiketak itanium eta opteron ezaugarrietan ikusi daitezke. Jarri adibidez:

#PBS -l nodes=1:ppn=8:itanium

Lana bidaltzeko nodoak aukera daitezke. Adibidez, scriptaren lerro honekin:

#PBS -l nodes=cn13:ppn=4+cn14:ppn=2

lana 4 prozesadore dituzten cn13 nodoetara eta 2 prozesadore dituen cn14 nodora bidaltzen du.

Lana kide garen beste talde batera bidali nahi badugu eta talde hori lehenetsita ez badago, erantsi sasiagindu hau:

#PBS -W group_list=grupo

grupo taldearen izena da. Lan horren fakturazioa adierazitako taldeari egokitzen zaio.