Esto es la dockbar

Camino de migas

Adituentzako ohiko galderak

Urtean zehar, informazioaren profesionalek 1.500 eskari inguru bidaltzen dizkigute, arlo zehatzen bateko aditu bat eskatzeko. Dei horien arrazoiak askotarikoak dira: egungo gai bati buruzko ikuspegi orokor baten beharra, irrati edo telebista saio batean parte hartzeko gonbitea, iritzi-artikulu bat idazteko proposamena.

1 Nork eman dezake izena?

UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile guztiek parte har dezakete proiektuan.

2 Zergatik izena eman ADITUAKen?

ADITUAKen asmoa da hedabideetako profesionalek Euskal Herriko Unibertsitateko adituak bilatzeko tresna bihurtzea, eta baita irakasleak eta ikertzaileak eta beren lanak sustatu eta unibertsitateak egin behar duen ezagutza eskualdatzetik gizarteak onura ateratzeko bidea izatea ere.

3 Nola eman dezaket izena?

Adituentzako menuan aurkitu duzun "Izena eman" ataleko fitxaren datuak bete behar dituzu. Prozesuan zehar dudarik baduzu, Komunikazio Bulegoarekin harremanetan jar zaitezke adituak@ehu.es helbidearen bidez edo ondoko telefono zenbakiaren bidez: 94 601 20 65.

4 Nire datuak alda ditzaket?

Noski baietz. Izan ere, zure fitxa eguneratzea gomendatzen dizugu, zure aditu profilarentzako erabilgarri izan daitezkeen informazio berriak sartuz (esperientzia arlo berriak, gako-hitzak, ikerketak, etab.) Edozein aldaketa egiteko, erabiltzaile izena eta pasahitza sar itzazu, eta zure fitxa profesionalera sartuko zara; bertan, zure informazioa eguneratu ahal izango duzu. Laguntzarik behar baduzu, Komunikazio Bulegoarekin harremanetan jar zaitezke adituak@ehu.es helbidearen bidez, edo ondoko telefono zenbakiaren bidez: 94 601 20 65.

5 Nire datu pertsonalak publikoak izango dira?

Ez baduzu nahi, ez. Aditu fitxako lauki baten bidez, zure telefonoak publikoak izatea edo ADITUAKeko administratzaileek bakarrik ikusi ahal izatea hauta dezakezu.

Honako gida honek bete egiten ditu datu pertsonalen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 lege organikoak eta, datu pertsonalik duten fitxategi automatizatuen segurtasun neurrien arautegia onetsi zuen ekainaren 11ko 994/1999 errege dekretuak ezarritako betebehar guztiak oro.

6 Nire aditu fitxa eguneratu dut, baina aldaketak ez dira web orrian ageri.

Datuak eguneratzeko prozesua ez da automatikoa. Aldaketak sartu ostean, ADITUAKeko administrazio taldeak onartu behar ditu, eta gako-hitzak bateratu, kazetariek egiten dituzten bilaketak errazteko. Zure fitxa bi laneguneko epean aldatuko da gehienez ere.

7 Aldi baterako baja eman nahi dut. Nola egin behar dut?

Aldi baterako baja emateko, zure aditu fitxan sartu eta horretarako prestatua dagoen laukitxoa sakatu behar duzu. Markatu ondoren, zerrenda publikotik desagertuko zara, nahi duzun arte.

8 Betirako baja eman nahi dut. Nola egin behar dut?

Betiko baja eman nahi baduzu, Komunikazio Bulegoarekin harremanetan jar zaitezke helbidearen bidez, edo ondoko telefono zenbakiaren bidez: 94 601 20 65 eta administratzaileek zure eskaera gauzatuko dute.

9 Ez dut gogoratzen nire pasahitza. Nola berreskura dezaket?

Erabiltzailea eta pasahitza zure LDAPekoak dira, Gogoratzen ez badituzu, jarri harremanetan Erabiltzaileentzako Zerbitzuarekin telefono hauetan: 945 44 00 edo (15) 44 00, UPV/EHUko telefono batetik deituz gero. Alta eman baduzu, pasahitza berreskura dezakezu gune honetan: http://www.ehu.es/bilatu/ . Informazio gehiagorako: http://www.ehu.es/ldap/

10 Fitxa eraginkor bat egiteko gomendioak

Kazetariek erabiliko dute ADITUAK gida, eta ez dute zertan gai guztiak sakonean ezagutu behar. Hortaz, komeni da bilaketa erraztuko duten aholku batzuk jarraitzea:

  • Zure ezagutza arloan sinonimoak diren edo antzeko ideia ematen duten terminoak sar itzazu, bilaketa errazagoa izan dadin. Esaterako:
    • Klima, eguraldia, metereologia, klimatologia, klima aldaketa, negutegi efektua, garta-denborak, el niño...
    • Kazetaritza, komunikazioa, komunikabideak, telebista, irratia...
  • Zure jakintza arloan esaldi osoak ere sar ditzakezu, adibidez:
    • Bankua
    • On line bankua
    • Nazioarteko enpresen zuzendaritza.
    • Estrategia korporatiboa.
    • Fusioak eta erosketak
    • Gobernu korporatiboa

  • Bilaketa gaietatik, markatu zure arloarekin harremanik duten azpiatal guztiak.
  • Hautatu ematen dituzun irakasgaiak, eta baita ondo ezagutzen dituzunak ere.
  • Adierazi harremanetan jartzeko modu batzuk.

11 Zerrenda honetan ez dagoen galdera bat daukat. Zer egin behar dut?

Maiz egiten diren galderen zerrenda honetan argitzen ez den zalantzaren bat baduzu, Komunikazio Bulegoarekin harremanetan jar zaitezke adituak@ehu.es helbide elektronikoaren bidez edo honako telefono honetara deituz:94 601 20 65, eta ADITUAKeko administratzaileek argituko dizute.