Esto es la dockbar

Camino de migas

Kazetarientzako ohiko galderak

Urtean zehar, informazioaren profesionalek 1.500 eskari inguru egiten dizkigute, arlo zehatzen bateko aditu bat eskatzeko. Dei horien arrazoiak askotarikoak dira: gaurkotasunezko gai bati buruzko ikuspegi orokor baten beharra, irrati edo telebista saio bateko elkarrizketa batean parte hartzeko gonbitea... edo iritzi-artikulu bat idazteko proposamena.

1 Nork erabil dezake ADITUAK?

Zerbitzu hau aditu baten bila dabilen edozein kazetarik erabili dezake, eskuartean duen gaiari buruzko informazioa eman diezaion edo bere hedabidean parte hartzera gonbidatu dezan.

2 Zenbat balio du zerbitzu honek?

Doan da. ADITUAK UPV/EHUren helburuaren zati da, hain zuzen ere unibertsitateak komunitate unibertsitarioak gizarteari ezagutza transferitzea helburuaren zati.

3 Nola eman dezaket izena?

Zerbitzua jasotzeko, kazetarientzako menuan dagoen "Izena eman" atalean harpidetu behar duzu.

4 Nire datuak alda ditzaket?

Edozein aldaketa egiteko, sartu erabiltzailea eta pasahitza, eta zure fitxa profesionalera sartuko zara; bertan, zure informazioa eguneratu ahal izango duzu. Horretarako laguntzarik behar baduzu, jarri harremanetan Komunikazio Bulegoarekin: adituak@ehu.es edo 94 601 20 65.

5 Nire datu pertsonalak publikoak izango dira?

Ez. Zure fitxa profesionala eta harremanetan jartzeko era (telefonoa, etab.) ADITUAKeko administrazio taldeak bakarrik ikusi ahal izango ditu. Honako gida honek bete egiten ditu datu pertsonalen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 lege organikoak eta, datu pertsonalik duten fitxategi automatizatuen segurtasun neurrien arautegia onetsi zuen ekainaren 11ko 994/1999 errege dekretuak ezarritako betebehar guztiak oro.

6 Nire fitxa eguneratu dut, baina aldaketak ez dira web orrian ageri

Datuak eguneratzeko prozesua ez da automatikoa. Aldaketak sartu ondoren, ADITUAKeko administrazio taldeak onartu behar ditu; horrela, zerbitzua erabiltzen duenak beharrezko baldintzak betetzen dituela bermatzen da. Zure fitxa eguneratuta egongo da bi lan eguneko epean gehienez ere.

7 Baja eman nahi dut. Nola egin behar dut?

Baja emateko, zure fitxara sartu eta horretarako dagoen laukitxoa sakatu behar duzu. Markatu duzunean, zure datuak desagertuko dira ADITUAKeko kazetarien zerrendatik.

8 Ez dut gogoratzen nire pasahitza. Nola berreskura dezaket?

Menu nagusian Pasahitza berreskuratu izeneko esteka bat aurkituko duzu. Sakatu hor, eta pasahitza berrituko da. Harpidetzeko erabili zenuen helbide elektronikora bidaliko zaizu.

9 Zenbat aditurekin jar naiteke harremanetan?

Zure informazio lana egiteko behar dituzun aditu guztiekin jar zaitezke harremanetan. Hala ere, ADITUAKek ez du onartzen hainbat adituri gai bati buruzko mezu elektroniko mordoa aldi berean bidaltzea. Mesedez, ez iezaiezu datu-baseko aditu askori mezu bera kopiatu eta itsatsi, kontsulta berdina egiteko. Adituaren erantzuna itxaron ezazu arrazoizko tarte batez, beste aditu batek arazo bera konpon diezazun eskatu baino lehen.

10 Aditu bat bere izenez bilatu dut, eta ez da agertzen.

ADITUAK gidan irakasle eta ikertzaileak borondatez parte hartzen dute. Horregatik, litekeena da bilatzen ari zaren pertsona datu basean ez egotea, izenik eman ez duelako, edo behin-behineko edo behin-betiko baja eskatu duelako. Laguntzarik behar baduzu, Komunikazio Bulegoarekin harremanetan jar zaitezke: adituak@ehu.es edo 94 601 20 65. Bulegoan, bilatzen ari zaren pertsona aurkitzen lagunduko dizugu.

11 ADITUAKen bilaketa bat egin dut, eta ez dut nahi nuen erantzunik jaso.

ADITUAK adituen gida dinamikoa da, etengabe eguneratzen ari dena; hortaz, baliteke bilatzen duzun arlo horretako irakasle edo ikertzaileren bat aurrerago aurkitzea. Bien bitartean, laguntzarik behar baduzu, Komunikazio Bulegoarekin harremanetan jar zaitezke: adituak@ehu.es edo 94 601 20 65. Bertan, bilatzen ari zaren pertsona aurkitzen lagunduko dizugu.

12 Zeintzuk dira adituei gehien galdetzen zaizkien gaiak?

Zure bilaketa errazteko asmoz, ADITUAKen web orri nagusian azkenaldian egindako eskarietan gehien kontsultatu diren gaiei buruzko informazioa ematen da. Hortaz, horietako bat sakatu besterik ez duzu egin behar, gai horietako adituen berri izateko.

13 Bilaketa eraginkor bat egiteko aholkuak

ADITUAKek hainbat bilaketa sistema prestatu ditu, kazetariaren lana errazte aldera:

  • Gaiak. Gai orokor batzuk finkatu ditugu, arlo espezifikoagoetan zatituta. Horietan, hainbat aditu izango dituzu bilatzen ari zaren gaian.
  • Gako-hitzak. Bilaketa egiteko sinonimo edo antzeko esanahia duten hitzak erabiltzea gomendatzen dizugu, emaitza hobeak lor ditzazun.

    Esaterako:

    • Klima, eguraldia, metereologia, klimatologia, klima aldaketa, negutegi efektua, tenporak, el niño...
    • Kazetaritza, komunikazioa, hedabideak, telebista, irratia...
  • Fakultate, institutu edo eskola bakoitzeko irakasgaiak.
  • Adituka. Adituren bat ezagutzen baduzu eta ADITUAKen zerrendan badago, bere izena edo abizenak idatziz aurki dezakezu.

14 Zerrenda honetan ez dagoen galdera bat daukat. Zer egin behar dut?

Ohikogaldera hauetan argitzen ez den zalantzaren bat baduzu, Komunikazio Bulegoarekin harremanetan jar zaitezke: adituak@ehu.es edo 94 601 20 65, eta ADITUAKeko administratzaileek argituko dizute.