Esto es la dockbar

Camino de migas

ADITUAK

ADITUAK tresna erabilerraza da, UPV/EHUren giza kapital eta kapital intelektual eskergaren berri emateko helburua duena. Izan ere, hainbat eta hainbat arlotako adituen iturri agortezina da gure unibertsitatea.

Gizartean gero eta behar handiagoa dago era guztietako gaien gaineko informazio fidagarria eskuratzeko. Horrek unibertsitatearen eginkizun hau indartu du: zientzia jendearengana hurbiltzea. Dibulgazioa, dena den, laster batean egin beharreko lan bihurtzen da egunean gertatutako zerbait interpretatzeko, adituen laguntza behar denean.

Azken batean unibertsitatearen zeregin erabakigarri batez ari gara: bere kapital intelektuala gizartearen esku jartzeaz, errealitatearen katramila askatzeko, interpretatzen laguntzeko eta gizarte eragileei eta, oro har, pertsona guztiei ondo oinarritutako iritzia eratzeko baliabideak emateko.

Beraz, ADITUAKen helburua da hedabideei bidea ematea unibertsitateko adituak aurkitzeko, jakintza den balio erantsi hori gizartearengana heltzen laguntzeko asmoz