Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

IGOR AURREKOETXEA GALINDO

Ezagutza arloa
Fisiologia
Saila
Fisiologia
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
igor.aurrecoechea@ehu.eus

Biokimikan Lizentziatua eta Doktore Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

2007an Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) doktore gradua lortu nuen Polimorfismos de los genes cyp, comt y gst y estrés oxidativo: implicaciones en los programas de fertilización in vitro tesiarekin. 2007 eta 2009 urteen bitartean nire doktoratu ondoko ikerketa Centro de Investigación Médica Aplicada CIMA de la Universidad de Navarra zentroan garatu nuen, ikerketa arloa Terapia Genikoa eta Hepatitis Birikoak izanik, eta ondoren, 2009 eta 2011 urteen bitartean, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Gantzadun Gibel Ez Alkoholiko Gaixotasuneko (EHGNA) arloan. 2009 urtean UPV/EHUra itzuli nintzenetik Aspichueta doktorearen taldean egiten dut lan, EHGNAren agerpenean eta gibeleko kantzerrerainoko eboluzioan parte hartzen duten aldaketa metabolikoen ikerkuntzan lan egiten. Gure ikerketen diseinu esperimentalek animalien zein zelulen ereduak erabiltzen dituzte.

Medikuntza eta Odontologiako Fakultatean irakasle moduan nago Medikuntza Graduko “Fisiología General” eta “Ikerketa Proiektua” irakasgaietan, eta Odontologia Graduko “Fisiología y Nutrición”, Bioquímica eta “Biokimika” irakasgaietan. Zientzia eta Teknologia Fakultatean irakasle moduan ere Biokimika eta Biologia Molekularreko Graduko “Fisiología Humana” irakasgaian.