XSLaren edukia

Irakasleak

IDOIA IMAZ ARAMBURU

Ezagutza arloa
Erizaintza
Saila
Erizaintza I
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
idoia.imaz@ehu.eus

Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan Erizaintzan diplomatua (2001), Bsc (Hons) Europear Erizaintzan Brighton-eko Unibertsitatean eta Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan (2003), Irakaskuntza eta Erizaintzako Kudeaketa Masterra Madrilgo Europear Unibertsitatean (2010), Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean (2019).

2001etik 2017ra ospitale eremuan jardun du praktika asistentzialean lanean, Osakidetza sareko ospitale desberdinetan, medikuntza zein kirurgia unitateetan. 2017. urte amaieran Leioako Erizaintza I sailean lanean hasten da. Erizaintzako Oinarri Teorikoak eta Kudeaketa eta Zerbitzuen Kalitatea irakasgaiak irakasten ditu. Azken honetako koordinatzailea da gaur egun.

Ikerketa Biomedikoa Doktoretza Programako ikaslea da. Bere ikerketak zahartzaroa eta zainketak ditu oinarri.