XSLaren edukia

Irakasleak

SAMARA VELTE MORAN

Ezagutza arloa
Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Saila
Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
samara.velte@ehu.eus

Irakasle laguntzaile doktorea UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea sailean eta NOR ikerketa taldeko kidea. Doktorea (2023) 'Gizartea, Politika eta Kultura' programan, 'Euskal gatazkaren memoria mediatuak: gazteek iragan kolektiboarekiko dituzten pertzepzio eta posizionamendu estrategien analisi diskurtsiboa' izenburudun tesiarekin (2023ko ekainean defendatua).

Aurretiko prestakuntza: Ikus-Entzunezko Komunikazioan gradua (EHU, 2015) eta Diskurtso Ikasketetan masterra (Universitat Pompeu Fabra eta Universitat Autònoma de Barcelona, 2016). Horren aurretik, kazetari gisara formatu zen eta jardun zuen zortzi urtez Berria egunkarian, 2010. urtetik 2018ra.

Intereseko gaiak: gatazka politiko eta sozialak, gazteak, diskurtsoaren analisia, narratibak, identiateen eraikuntza, memoriaren transmisioa.