Publizitate eta Harreman Publikoetako Sistemak eta Prozesuak27160
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Titulazioa
- Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua (Plan berria)
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 27160
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Irakasgai honen bidez publizitate sektore profesionalaren erakundeak, profil profesionalak eta prozesuak ezagutuko dira. Eta hau ondo ulertuz gero, gradu osoan ikasiko dena askoz hobeto uler daiteke bigarren zikloan ikas daitekeenaren aplikazio profesionala ezagutzeko. Beraz, irakasgai honi esker publizitate sisteman baloratzen diren ezagutzak eta gaitasunak ezagutuko dira, unibertsitateko ikasketak egoki bideratzeko baliagarriak izan daitezkeenak. Lehenengo kurtsoan ikasitako "Komunikazio Komertziala, Korporatiboa eta Instituzionala" izeneko irakasgaiaren sakontzeko ezagutza ikusiko da.
Irakasgai hau ezagututa, ikasleek irizpideak lor ditzakete beren gustuaren lanbide profilaren arabera zehazteko graduko bigarren zikloko prestakuntza ahalegina. Horrek enplegagarritasun handiagoa lortzera bideratuko du ahalegin hori.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Gaitasun generikoak:
1. Merkatuak eskatzen duen publizitate eta harreman publikoen alorrean, profil profesional desberdinen lanaren errealitatera hurbiltzeko asmoz, inguru eta ohitura profesionalen ezaguera eta esperientzia lortzea.
2. Publizitate eta harreman publikoetako eta oro har informazioko komunikazioaren eduki eta prozesuen garapenean trebetasunak aplikatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak erabiltzea.
3. Informazioa eta dokumentazioa iturri desberdinetan bilatu, aukeratu, hierarkizatu eta analizatzea, bere edukia forma eta estrategia narratibo desberdinetara egokituz.
4. Parte-hartzearekin, kudeaketarekin eta talde-lanaren optimizazioarekin erlazionaturiko trebetasunak garatzea, erabaki-hartzera eta emaitzen ebaluaziora zuzenduriko irizpideak jarraituz.
Zeharkako gaitasunak:
1. Komunikazioaren eta bereziki publizitate eta harreman publikoen alor (inter)diziplinarreko testuinguruan teoria, kontzeptu eta metodologien ezaguera lortzea eta ulertzea
2. Modu kritikoan gertaerak, prozesu sozialak, testuak eta proiektu komunikatiboak aztertzea, interpretatzea, azaltzea eta balioestea.
Asignaturaren helburu espezifikoak:
1. Lan-taldetan ikasteko eta harremanak izateko gaitasuna.
2. Proiektu bat burutzeko behar den dokumentazioa emandako denboran eta baldintzatan bilatzeko eta garatzeko gaitasuna izatea.
3. Ororen proiektua den helburua baten arabera baliabide eskuragarriak eta dokumentazioa integratzeko eta erabiltzeko gaitasuna izatea.
4. Publizitate eta harreman publikoen sistemaren instituzio eta profesional nagusiak ezagutzea.
5. Helburupeko komunikazio prozesuak identifikatzeko gaitasuna izatea.
6. Proiektu bat komunikatzeko gaitasuna garatzea.
7. Publizitate sistemak dituen erronka berriak ulertzea, baita bere garapenean teknologia berriek duten eragina ere.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
PROGRAMA TEORIKOA
1. Publizitate sistema. Sistemak, prozesuak eta kalitatea.
1.1 Publizitate sistemaren enpresak eta instituzioak.
1.2 Publizitate sistemaren profil profesionalak. Ezagutzak eta abilidade profesionalak.
1.3 Publizitate enpresaren kalitaterako sistemak eta prozesuak. EFQM eredua.
2. Komunikazio sistema eta prozesuak iragarlean.
2.1 Komunikazio-sistema iragarlean.
2.2 Komunikazioa merkaturatze-prozesuetan.
2.3 Publizitate-saila
2.4 Harreman publikoak enpresan.
2.5 Iragarleen inbertsioak komunikazioan.
3. Publizitate enpresaren sistema eta prozesuak.
3.1 Publizitate-agentziaren definizioa eta tipologia.
3.2 Agentziaren egitura.
3.3 Agentziaren profesionalak publizitate prozesuan.
3.4 Enpresa laguntzaileak.
3.5 Agentzia espezializatuak.
3.6 Enpresa hornitzaileak.
3.7 Kalitatea publizitate-agentzian.
3.8 Publizitate-agentzia eta teknologia berriak.
4. Teknologia berriak publizitatean eta harreman publikoetan.
4.1 Publizitate sistemaren erronka berriak.
4.2 Interneteko komunikazioaren azterketa.
4.2.1 Interneteko komunikazioaren ezaugarriak.
4.2.2 Interneteko komunikazioaren prozesua.
4.2.3 Interneteko komunikazioaren kudeaketa: ekosistema digitalaren ezarpena (webgunea) eta trafikoa lortzea.
4.3 Publizitatearen eta harreman publikoen aldaketa.
PROGRAMA PRAKTIKOA:
Eduki teorikoekin eta ikasleek eskuratu beharreko gaitasunekin lotutako zenbait lan praktiko egingo dira. Ikasgelako praktika-orduetan ikasleen presentzia derrigorrezkoa da. Justifikatu gabeko huts egiteak abian dagoen praktikan zero puntuazioa izatea ekarriko du. Lan praktiko hauetan irakasgaiaren ezagutzak eta gaitasunak aplikatu behar dira, beraz, lan praktikoek irakasgaiaren ezagutza erakutsi behar dute.
MetodologiaToggle Navigation
Erabiltzen diren formakuntza-prozesuak:
-Eskola magistrala ikasleen parte-hartze aktiboarekin
-Ikasgelako praktikak
-Kasu praktikoen bilaketa eta azterketa
-Ikaslearen aurkezpenak
-Lan-taldeko lana
-Auto-formakuntza
Denon artean (ikasleak eta irakaslea) ezarritako helburuak lortzeko hezkuntza-metodologia berriak aplikatzen dira. Eskola magistralak lan praktikoak egiteko funtsezkoak dira. Irakasleak zuzendu eta ikuskatuko dituen ikasgelako praktika presentzialen bidez ikasleriak irakasgai honetako gaitasunak eta helburuak erdiesteko aukera izango du. Ikasgelako praktiketan egotea derrigorrezkoa da. Formakuntza-prozesuari gehienezko probetxua ateratzeko ikasleriaren laguntza eta ikasteko esfortzua ezinbestekoak dira, bai eskola magistralen garapenean bai ikasgelako praktikak burutzeko unean.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Test motatako proba (%): 60
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Atal teorikoa: ezagutza teorikoa neurtzeko azterketaren emaitza nota finalaren %60a da. Atal teorikoa ebaluatzeko froga test modukoa izango da. Honen bidez banakako emaitzen ebaluazioa izango da.
Atal praktikoa: nota finalaren %40a talde-lan praktikoetako jarraipenean eta ebaluazioan oinarrituko da. Atal praktikoa ebaluazio jarraituaren bidez baloratuko da. Honen bidez taldekako emaitzen ebaluazioa izango da.
Ebaluazio jarraitua egiteko eragozpenak dituen ikasleak ebaluazio jarraituari uko egin ahal dio eta “azken proba berezia” irakasleari eskatu behar dio. Eskaera lauhilekoaren lehenengo bederatzi astetan egin behar da. "Azken proba berezia"-k bi atal izango ditu: alde teorikoa eta praktikoa. Biak gainditu behar dira. Atal teorikoa gainditzen ez duenak ez du atal praktikoa egingo eta azterketan izandako nota irakasgaiarena izango da. Era bereran atal praktikoa gainditzen ez bada atal praktiko honetan izandako nota irakasgaiaren nota izango da. Bi atalak gainditu ondoren nota finala ateratzeko ebaluazio mistoan ezarri diren atalen portzentajeak aplikatuko dira. Azken ebaluazio honetako atal praktikoaren iraupena zortzi ordukoa izan daiteke. Atal praktikoa ebaluatzeko ariketak ezartzen direnean probaren iraupenaz informatuko da.
Ikasleriak ebaluazio deialdiari uko egiteko eskaera irakasleari egin ahal dio. Edozein kasutan ebaluazio deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azterketan ez egotearekin. Kasu hauetan irakasgaiaren ebaluazioan “ez aurkeztua” agertuko da.
Irakasgaiari dagozkion ebaluazio probak egiteko unean irakasleak emandako materialaz gain, debekaturik dago edozein material, tresna edo baliabide teknologikoak edo bestelakoak erabiltzea.
Ikasleek konpromisoa hartzen dute ebaluazio jardueretan portaera etikoa izateko.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ebaluazio mistoa (jarraitua gehi azterketa): eduki teorikoaren azterketa nota finalaren %60a da (banakako ebaluazioa) eta atal praktikoaren emaitza nota finalaren %40a da (taldekako ebaluazioa).
Ebaluazio mistoan alde praktikoaren ebaluazioa jarraitua dago. Alde praktikoa lauhilekoan zehar irakasleak egiten duen jarraipenarekin bakarrik egin daiteke, beraz, ohiko deialdiko atal praktiko osoaren nota positiboak (aprobatuak) ezohiko deialdian mantenduko dira eta honekin batera ebaluazio mistoko metodoa ere mantenduko da. Edozein ikaslek ohiko deialdiaren atal praktiko osoan izandako nota negatiboa (5 baino gutxiagoko emaitza duena) mantendu nahi badu, eta honekin batera ebaluazio mistoa ere ezohiko deialdian mantentzea, irakasleari idatziz eskatu behar dio ohiko deialdiko azterketaren berrikusketa izan ondoren eta hurrengo hamar egun naturaletako epean.
Azken ebaluazioa egiteko metodoan ohiko deialdian atal praktikoa gainditu ez duen ikasleari eta ebaluazio jarraitua egiten ez duen ikasleari “azken proba berezia” izeneko ebaluazio metodoa aplikatuko zaie. "Azken proba berezia"-k bi atal izango ditu: alde teorikoa eta praktikoa. Biak gainditu behar dira. Atal teorikoa gainditzen ez duenak ez du atal praktikoa egingo eta azterketan izandako nota irakasgaiarena izango da. Era bereran atal praktikoa gainditzen ez bada atal praktiko honetan izandako nota irakasgaiaren nota izango da. Bi atalak gainditu ondoren nota finala ateratzeko ebaluazio mistoan ezarri diren atalen portzentajeak aplikatuko dira. Azken ebaluazio honetako atal praktikoaren iraupena zortzi ordukoa izan daiteke. Atal praktikoa ebaluatzeko ariketak ezartzen direnean probaren iraupenaz informatuko da.
Ikasleriak ebaluazio deialdiari uko egiteko eskaera irakasleari egin ahal dio. Edozein kasutan ebaluazio deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azterketan ez egotearekin. Kasu hauetan ebaluazioan “ez aurkeztua” agertuko da.
Irakasgaiari dagozkion ebaluazio probak egiteko unean irakasleak emandako materialaz gain, debekaturik dago edozein material, tresna edo baliabide teknologikoak edo bestelakoak erabiltzea.
Ikasleek konpromisoa hartzen dute ebaluazio jardueretan portaera etikoa izateko.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Ikasliburuak, ikasgelan interneta erabiltzeko aukera, Moodle-ko plataforma edota onlineko beste erramintak egokiak badira. Asignaturak blog propioa dauka: http://publizitario.blogspot.com.es/
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
1. Reestructuras del sistema publicitario. J.S. Victoria (ed.) Editorial Ariel 2005
2. La publicidad. Estructura de la industria en España. Del cliente a la agencia (y viceversa). Gloria Jiménez-Marín, Esther Simancas-González eta Cristina González-Oñate koordinatzaileak. Pirámide Arg.
3. Relaciones Públicas. H. Lloyd, P. Lloyd. Editorial Pirámide
4. El modelo de la nueva agencia. (2. bertsioa). Profesional batzuek idatzita. Dohainiko liburua interneten.
5. La fuerza de la publicidad. Marçal Moliné. Disponible on line.
Gehiago sakontzeko bibliografia
1. Postpublicidad. Daniel Solana. 2010. On line eskuragarria: https://postpublicidad.es/
2. Las claves de la publicidad. Mariola García Uceda. Esic Arg. 2008
Aldizkariak
Estrategias
Anuncios
Control
Interactiva
Web helbideak
www.publizitario.blogspot.com
www.moline-consulting.com
www.aeap.es
www.iab-spain.net
www.infoadex.es
https://www.cyberclick.es/
https://www.inboundcycle.com/
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- JIMENEZ IGLESIAS, ESTEFANIA
- MARTINEZ MARTINEZ, JOSU
- NERECAN UMARAN, AMAIA
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 14:00-18:00 (1) | ||||
2-15 | 14:00-16:30 (2) |
Irakasleak
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 16:30-19:30 (1) |
Irakasleak
16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 16:30-19:30 (1) |
Irakasleak
17 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 14:00-18:00 (1) | ||||
2-15 | 14:00-16:30 (2) |
Irakasleak
17 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 16:30-19:30 (1) |
Irakasleak
17 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 16:30-19:30 (1) |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 11:00-13:00 (1) | 09:00-11:00 (2) | |||
2-15 | 10:30-13:00 (3) |
Irakasleak
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 13:00-14:30 (1) |
Irakasleak
31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 11:00-12:30 (1) |
Irakasleak
32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 11:00-13:00 (1) | 09:00-11:00 (2) | |||
2-15 | 10:30-13:00 (3) |
Irakasleak
32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 13:00-14:30 (1) |
Irakasleak
32 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 11:00-12:30 (1) |