XSLaren edukia

Irakasleak

LEIRE URCOLA CARRERA

Ezagutza arloa
Ekonomia Aplikatua
Saila
Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
leire.urcola@ehu.eus

Leire Urcola Carrera Enpresa eta Ekonomia Fakultateko irakaslea (UPV/EHU) da, Ekonomia Aplikatua V sailean. Bere prestakuntza akademikoa, Informatikan Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea, 1991), Konputagailuen Zientzia eta Teknologian Masterra UPV/EHUko Informatikako Fakultatean (1992). Halaber, Konputagailuen Zientzia eta Sistema Konplexuen ikasketa aurreratuak burutu ditu (1998). Ekonomian Doktorea (Euskal Herriko Unibertsitea, 2006).

Bere ibilbide akademikoan zehar, informatika arloko irakasgaiak irakatsi ditu. Kudea arloan, Zuzendaritza taldeko kidea izan da 2013-2017 bitartean; zehazki, Kalitate eta Irakaskuntza Berrikuntzaren zuzendariordea izanik. Ikerketa arloan, Informazio eta Komunikazio Teknologiei lotutako ikerketa-proiektuetan parte hartu du eta artikuluak argitaratu ere.

Ikerketa-lerro nagusiak eraldaketa digitaleko proiektuekin, negozio-adimen sistemekin (Business Intelligence), Big Data, online irakaskuntza eta ikasketarako plataforma birtualen aplikazioekin eta Mobile Learningari lotuta daude.