XSLaren edukia

Enpresarako Orientazioa I28157

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Gipuzkoako Atala
Titulazioa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
5
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
28157

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Mintegia2030
Ordenagailuko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren "Prestakuntza Duala: unibertsitatea-enpresa" ibilbidearen hautazko irakasgai honen bidez, ikasleari hainbat ezagutza aplikatu –baina oinarri akademikoa eta, beraz, kritikoa edukita– eman nahi zaizkio, enpresan egindako egonaldirako baliagarriak izango direnak. Proiektuari modu proaktiboan eta ekintzailean ekin beharko zaio, eta unibertsitate prestakuntza integral bat garatzeari orientatuta. Zentzu horretan, garapen pertsonalari eta profesionalari bideratutako prestakuntza bat ere planteatzen da, funtsezkoak diren hainbat jarrera eta balio lantzeko. Zehazki, irakasgaien helburu espezifikoak dira ikasleei honako hauek ematea:



• Euskadiko enpresa testuinguruari buruzko ezagutzak.

• Balio korporatiboak garatzea (gizarte eta etika erantzukizuna).

• Ekintzaile jarrerak garatzea.

• Motibazio, ekimen eta proaktibitate jarrerak garatzea.

• Ikaskuntza gaitasunak garatzea.

• Informazio gaitasunak eta gaitasun digitalak garatzea.

• Ekintzara orientatuta egon, eta enpresan aplikatu ahal izango diren tresnen multzo bat garatzea. Tresna horiek ahalbidetuko dute, esate baterako, oinarrizko kudeaketa sistematika bat hobetzea eta/edo ezartzea, marketin eta/edo merkataritza planak zehaztea, kostuen sisteman bat finkatzea, eta ekintzari begirako nazioartekotze proiektuak lantzea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

- Euskadiko eta haren sektoreetako enpresa egoera ezagutzea.

- Enpresaren kode etikoak eta erantzukizun zibileko kodeak identifikatzea.

- Negozio aukerak identifikatzea, eta ekimen ekintzaileak martxan jartzeko beharrezkoak diren tresnak erabiltzea.

- Motibazio, ekimen eta proaktibitate jarrerak eskuratzea, eta ekimen ekintzaileen arrakastarako haien ekarpena ulertzea.

- Ikasten ikastea: norberaren ikaskuntza prozesuak ezagutzea eta kontrolatzea, ikaskuntzara daramaten jarduera eta zereginen eskaeretara eta denboretara egokitzeko.

- Informazio iturriak identifikatzea eta hautatzea, analisiak egiteko eta erabakiak hartzeko prozesuetan sartzeko.

- Enpresa kudeaketari aplikatutako IKTen erabilera ezagutzea.

Moduluaren gaitasunei lotuta daude honako gaitasun espezifiko hauek: CM01, CM02, CM03, CM04, CM05, CM06, CM09, CM010, CM011, CM012, CM013.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. ZATIA: EUSKADIKO ENPRESA EHUNA: ERAGILE ETA EKINTZA LERRO NAGUSIAK

1. Gaia: Euskal enpresa ehunaren errealitaterako sarrera

2. gaia: Eragile eta ekintza lerro nagusiak, euskal industria eta teknologia politikan



2. ZATIA: EKINTZARA BIDERATUTAKO ENPRESA ZUZENDARITZA ETA ADMINISTRAZIOA

3. gaia: Ekintzara bideratutako ezagutza enpresa zuzendaritzan eta administrazioan: joera eta eredu nagusiak (I)

4. gaia: Proiektuen araberako kudeaketa parte hartzailea eta emaitzari begirakoa



3. ZATIA: BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZA ERAKUNDEETAN

5. gaia: Ikasten duen erakundea, berrikuntzaren demokratizazioa eta gaikuntza premia berriak

6. gaia: Jarrera ekintzailea eta ekintzailea erakundeetan



4. ZATIA: KUDEAKETA HOBETZEARI BIDERATUTAKO IKT TRESNAK

7. gaia: Enpresetan IKT tresnak hartzearen arazoa

8. gaia: IKT tresna zehatzak eta jardunbide egokiak horiek aplikazioan



5. ZATIA: ENPRESAKO GIZARTE ERANTZUKIZUNA, ETIKA ETA DEONTOLOGIA JARDUNEAN

9. gaia: EGE, etika eta deontologiarako sarrera

10. gaia: Etikari eta deontologiari lotutako tresnak eta jardunbide egokiak

MetodologiaToggle Navigation

Eskuratu eta garatu nahi diren ezagutza eta gaitasunekin bat etorrita, irakaskuntza metodologiak ikaslearen parte hartze aktiboa bultzatuko du. Horregatik, garrantzi berezia emango zaie irakurketa parte hartzaileei, kasuen ebazpenari eta galdera kritikoen, dilemen, jardunbide egokien eta eztabaida akademikoen planteamenduri. Eztabaidek, ostera, bokazio praktiko nabarmena izango dute, eta horiek prestatzeko ahalegin berezia egin beharko dute irakasleek nahiz ikasleek. Ikuspegi metodologikoa, beraz, erabat praktikoa izango da, ikasturtean garatutako gaitasunak eta kontzeptuak aplikatzeko ahalmena erakusteari begira. Ibilbidearen ezaugarri espezifikoak direla-eta, zeregin horretan tutoretza lana egingo dute bai irakasgaiko irakasleek bai enpresako egonaldirako ikasleari esleitutako tutoreak.



Ebaluazio sistema

Irakasgaia etengabeko ebaluazio prozesu baten bidez ebaluatuko da, non informazio eta orientazio egokia emango zaion ikasleari eskuratutako gaitasun mailari buruz eta haren ikaskuntza prozesuan iradokitako hobekuntzei buruz.



AMAIERAKO EBALUAZIO SISTEMA

Ibilbidearen ezaugarri espezifikoak kontuan hartuta, amaierako ebaluazio sistema ez-jarraitu bat planifikatzen da, salbuespen batzuetarako. Kasu horietan amaierako ebaluazioa idatzizko azterketa bat izango da, eta haren kalifikazioak % 100eko haztapena edukiko du irakasgaiaren azken notarako.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20
    • Etengabeko ebaluazioko proba idatziak (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etengabeko ebaluazioari uko egin nahi dion ikasleak mezu elektroniko bat bidali beharko dio irakasgaiaren koordinatzaileari, etengabeko ebaluazio hori ez egiteko erabakiaren berri emateko, irakasgaiari dagokion seihileko akademikoaren 9. astea baino lehen.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Aparteko deialdian, ikasle guztiek idatzizko azterketa bat egin beharko dute, eta haren kalifikazioak % 100eko haztapena izango du irakasgaiaren azken notarako.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

UPV/EHUko erreprografia zerbitzuan eta eGELA webgunean irakasgaiari buruz dauden materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. ZATIA: EUSKADIKO ENPRESA EHUNA: ERAGILE ETA EKINTZA LERRO NAGUSIAK

Aranguren, M.J., Navarro, M. & Peña, I. (2013). ¿Una crisis y una salida diferentes? El caso de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Papeles de economía española, (138), 160-177.

Ferreiro, J. & Gómez, M.C. (2016). El País Vasco ante la salida de la crisis: retos para un crecimiento duradero. Papeles de economía española, (148), 175-188.

Zurbano, M. eta Larrea, M. (2015): Desarrollo local vasco: Territorio, Innovación y Clústers, Programa Garaituz – Donostia, 2015eko urtarrila, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, Donostia-San Sebastián.

Navarro, M. (2015): Principales agentes en la política industrial y tecnológica vasca, Programa Garaituz – Donostia, 2015eko urtarrilaren 26a.

Navarro, M., Valdaliso, J. M., Aranguren, M. J., & Magro, E. (2014). A holistic approach to regional strategies: The case of the Basque Country. Science & Public Policy (SPP), 41(4).

Navarro, M., Sabalza, X. (2016). Reflexiones sobre la Industria 4.0 desde el caso vasco. EKONOMIAZ, 89(01), 142-173.



2. ZATIA: EKINTZARA ORIENTATUTAKO ENPRESA ZUZENDARITZA ETA ADMINISTRAZIOA

Casadesús, M.; Heras, I. eta Merino, J. (2005): Calidad práctica, Editorial Prentice Hall-Financial Times, Madril.

Hindle, T. (2008): The Economist Guide to Management Ideas and Gurus, The Economist, Londres.

Mintzberg, H. (2004). Managers, not MBAs: A hard look at the soft practice of managing and management development. Berrett-Koehler Publishers.

Mintzberg, H. (2013). Simply managing: What managers do—and can do better. Berrett-Koehler Publishers.

Planellas, M., & Muni, A. (2015). Las decisiones estratégicas: Los 30 modelos más útiles. Madril: Paraninfo.



3. ZATIA: BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZA ERAKUNDEETAN

Catmull, E. (2014). Creatividad, S.A.: Como llevar la inspiración hasta el infinito y más allá. Madril. Conecta.

Drucker, P. (2015). Innovation and Entrepreneurship. Abingdon, Oxon: Routledge.

Helms, R.; Cranefield, J eta van Reijsen, j. (arg.) (2017). Social Knowledge Management in Action: Applications and Challenges. Berlin: Springer.

Nonaka, I. eta Takeuchi, H. (1999). La organización creadora de conocimiento: cómo las compañías japonesas crean la dinámica de la innovación. Mexiko D.F.: Oxford University Press.

Shapiro, R. (2012). The Real Problem Solvers: Social Entrepreneurs in America. Stanford, CA: Stanford Business Books.

Von Hippel, E. (2005). Democratizing Innovation. Boston, MA.: MIT Press.



4. ZATIA: KUDEAKETA HOBETZEARI BIDERATUTAKO IKT TRESNAK

Joyanes, L. (2016). Sistemas de Información en la Empresa. Editorial Marcombo, S.A

Mochón, F. eta González, J. C. (2016). Big Data: Una gestión inteligente de los datos. Serie Big Data y los negocios. García-Maroto editores. ISBN: 978-84-16806-11-9

Muñiz, L. (2017). Diseñar cuadros de mando con Excel. Editorial Profit.

ISBN: 978-84-16583-61-4

Schwab, K. (2017). La cuarta revolución industrial. Serie Debate economía.

ISBN: 978-84-9992-694-0



5. ZATIA: ENPRESAKO GIZARTE ERANTZUKIZUNA, ETIKA ETA DEONTOLOGIA JARDUNEAN

Crane, A., McWilliams, A., Matten, D., Moon, J. and Siegel, D.S. (2009): The Oxford Handbook of Corporate Social Responsibility (Oxford Handbooks) 1st Edition. ISBN-10: 0199573948; ISBN-13: 978-0199573943.

Leipziger, D. (2015): The Corporate Responsibility Code Book. Greenleaf; 3 edition (November 18, 2015) ISBN-10: 190764394X; ISBN-13: 978-1907643941.

Navarro, F. (2012): Responsabilidad Social Corporativa, ESIC 2. argitalpena.

Rivera Lirio, J., Rivera Lirio, J.M., Muñoz Torres, M.J. eta de la Cuesta González, M. (2010): Gestión de la RSC. Colección Sostenibilidad Y Responsabilidad Social Corporativa, ISBN-10: 849745510X; ISBN-13: 978-8497455107.

Vinsennau, D.J.; Simonetta, C.D. (2016): Responsabilidad Social Empresaria (RSE) en debate: Investigación, docencia y prácticas en conflicto. Institut de Socio-Économie des Entreprises et des Organisations (Écully, Rhône). Recherches en Sciences de Gestion; Écully 114: 101-119.

Vives, A. (2014): Guías para la Responsabilidad Social en las PyMEs: Efectividad de herramientas de autoevaluación. Revista de Globalización, Competitividad y Gobernabilidad, 8(2), 29.



Aldizkariak

1. ZATIA: EUSKADIKO ENPRESA EHUNA: ERAGILE ETA EKINTZA LERRO NAGUSIAK
Ekonomiaz, Revista Vasca de Economía
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Papeles de Economía Española
Revista Economía Industrial

2. ZATIA: EKINTZARA ORIENTATUTAKO ENPRESA ZUZENDARITZA ETA ADMINISTRAZIOA
Revista de Dirección y Administración de Empresas
Harvard Business Review
Universia Business Review

3. ZATIA: EKINTZAILETZA ETA BERRIKUNTZA ERAKUNDEETAN
Stanford Social Innovation Review
International entrepreneurship and management journal
Arbor: Ciencia, Pensamiento, Cultura
Technovation

4. ZATIA: KUDEAKETA HOBETZEARI BIDERATUTAKO IKT TRESNAK
HARVARD BUSINESS REVIEW. The Magazine: https://hbr.org/magazine
- Argitalpena ingelesez: https://www.hbr.es/edici%C3%B3n-en-ingl%C3%A9s
- Argitalpena gaztelaniaz: https://www.hbr.es/
Harvard Deusto Business Review:
https://www.harvard-deusto.com/business-review


5. ZATIA: ENPRESAKO GIZARTE ERANTZUKIZUNA, ETIKA ETA DEONTOLOGIA JARDUNEAN
Ekonomiaz, Revista Vasca de Economía
Revista de Contabilidad - Spanish Accounting Review
Revista Española de Financiación y Contabilidad (REFC)

Web helbideak

1. ZATIA: EUSKADIKO ENPRESA EHUNA: ERAGILE ETA EKINTZA LERRO NAGUSIAK
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saila: www.euskadi.eus/gobierno-vasco/economia
Laboral Kutxako ikasketen saila: www.laboralkutxa.com/tag/departamento-estudios
Orkestra. Lehiakortasunerako Euskal Institutua: www.orkestra.deusto.es
Berrikuntzaren euskal agentzia. Innobasque: www.innobasque.eus

2. ZATIA: EKINTZARA ORIENTATUTAKO ENPRESA ZUZENDARITZA ETA ADMINISTRAZIOA
K2K Emocionando: www.k2kemocionando.com/es/
Henry Mintzberg: www.mintzberg.org/

3. ZATIA: EKINTZAILETZA ETA BERRIKUNTZA ERAKUNDEETAN
https://www.media.mit.edu/
https://www.ted.com/
https://evhippel.mit.edu/
http://www.innobasque.eus/

4. ZATIA: KUDEAKETA HOBETZEARI BIDERATUTAKO IKT TRESNAK
CIO From IDG: http://www.cio.com/
Digital McKinsey: http://www.mckinsey.com/
Urcola, L., Eguía, B. eta Aldaz, L. (2012): Informazioaren kudeaketa eta antolaketarako tresnak. OCW ikastaroa, UPV/EHU.
http://ocw.ehu.es/course/view.php?id=2
Urcola, L., Eguía, B. eta Aldaz, L. (2009): Herramientas de gestión y organización de la información. OCW ikastaroa, UPV/EHU.
https://ocw.ehu.eus/course/view.php?id=129

5. ZATIA: ENPRESAKO GIZARTE ERANTZUKIZUNA, ETIKA ETA DEONTOLOGIA JARDUNEAN
Ekonomisten Euskal Elkargoa: www.ekonomistak.eus/
Gizarte erantzukizun korporatiboko AECA batzordea http://aeca.es/old/comisiones/rsc/rsc.htm
Ecologia y Desarrollo Fundazioa: www.ecodes.org
The European Business Network for Corporate Social Responsibility CSR Europe: http://www.csreurope.org/


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALLUR ARANBURU, ERLANTZ
  • CABEZUDO MAESO, SARA
  • INTXAURBURU CLEMENTE, MIREN GURUTZE

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

09:00-14:00 (1)

20-21

09:00-13:00 (2)

22-22

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.1A - . (1)
  • AULA 0.1A - . (2)
  • AULA 0.1A - . (3)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

11:30-13:00 (1)

23-24

09:00-13:00 (2)

26-26

09:00-13:00 (3)

27-27

09:00-13:00 (4)

28-28

09:00-11:00 (5)

30-30

13:00-13:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.1A - . (1)
  • AULA 0.1A - . (2)
  • Aula 1.4 - . (3)
  • Aula 2.4 - . (4)
  • Aula 1.4 - . (5)
  • Aula 1.4 - . (6)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-28

11:00-14:00 (1)

09:00-13:00 (2)

29-29

09:00-13:00 (3)

30-30

09:00-13:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.4 - . (1)
  • Aula 2.4 - . (2)
  • Aula 2.4 - . (3)
  • Aula 1.4 - . (4)