XSLaren edukia

Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea26179

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea. Bizkaiko Atala
Titulazioa
Zuzenbideko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26179

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Gelako p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Zuzenbideko Graduan, 4. Moduloak aukera eskaintzen dio ikasleari hainbat materia juridiko zehatzetan sakontzeko. Hautazko irakasgaien artean, Kontzientzia-askatasunari buruzko zuzenbidea deritzon irakasgaia kokatzen da.



Irakasgai honen helburu da pentsamendu-, kontzientzia- eta erlijio-askatasunaren azterketa kritikoari ekitea, hala nola oinarrizko eskubide honen harira, egungo gizarte multikulturaletan sortzen diren gatazkak aztertu eta ebazpenak proposatzea.



Aztergai izango dira, esaterako, kontzientzia-eragozpenak, eutanasia, abortua, erlijio-zeinuak eta laikotasuna, herritarren eskubideak -gehinego eta gutxiengoenak- konbikzioekiko lotura estua duten hainbat eremutan, direla hezkuntza, komunikabideak, osasun eremua, familia etab.



Klasean, gatazka hauek aztertzeko oinarri teorikoak landuko dira, eta helburu izango da horiek aplikatzea kasu zehatzen ebazpenean. Horretarako kasu pratikoak erabiliko ditugu, zeregin teoriko eta praktikoak uztartzeko.



Aurreikusitako gaitasunak garatzeko, ikasleak, bakarka nahiz taldean arituko dira proposatu eta adostutako gaiak garatzen. Ondoren beraien ekarpenak klasean aurkeztuko dituzte, jarreren arteko debatea eta arrazonamendu kritikoa bilatuz. Aurretiaz, gaiarekiko lotura duten argudio nahiz kategoria juridikoak landuko dira.



Graduko azken urtean, jada, ikasleak irakasgai gehientsuenak landuak izango ditu. Guretzat garrantzia berezia izango dute aztergai izan dituztenak oinarrizko eskubideak, estatu-ereduak, arauen arteko gatazkak eta antzerakoak. Baliagarriak ere, bestelako ezagutzak, hala nola, prozesu legegileak (bere gain eragina duten faktoreak direla eta), zerbitzu publikoen erregimen juridikoa hala nola harreman juridiko pribatuak nahiz lan eremukoak, non gatazkak sortu daitezkeen konbikzioak eta kultura aniztasuna dela eta.



Gure erronka da, aztertuko ditugun gatazkei erantzun berriak, sortzaileak ematea. Interesgarria da, egungo gazteak ikustea, proposatutako gatazkei, batzuk berriak, egungo irtenbideak bilatzen.

Helburu izango da, zuzenbideko Gradurako aurreikusia dagoen moduan, ikasleek gatazken ebazpenei aurre egitea, formazio integrala erakutsiz, oinarrizko eskubideak errespetatuz, berdintasuna eta diskriminazioa eza kontuan hartuta, elkarbizitza baketsua eta kohesio sozialaren alde eginez.



Aldi berean, ezinbesteko izango da, prozesu horretan dauden zailtasunez jabetzea, hala nola egungo gizartean dauden kontraesanak identifikatu eta kontuan hartzea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK



G1 kontzientzia-askatasunaren edukia eta erabilera ezagutzeko, oinarrizko jakintzak, kategoriak eta erakunde juridikoak eskuratu.



G2 Gai izatea kontzientzia-askatasunaren eremuan, aipagarri eta garrantzitsuak diren zuzenbidezko iturriak bilatu eta erabiltzeko.



G3 Kontzientzia-askatasunari buruzko zuzenbidearen eremuan, analisia, sintesia eta arrazonamendu kritikorako gaitasuna garatzea.



G4 Kontzientzia-askatasunaren inguruko gatazkak ebazteko, ezagutza teoriko eta praktikoak aplikatzea, kontutan izanda inguruabar sozial, historiko eta ekonomikoak.



G5 Arrazoitutako ebazpenak ematea, dibertsitatearen aurrean tolerantziazko jarrera eta formazio integrala erakutsiz, diskriminazio gabeko oinarrizko eskubideak errespetatuz eta bakerako kultura sustatuz.



G6 Idatziz nahiz ahoz komunikatzeko gaitasuna menperatzea, argumentazio eta arrazonamendu kritikoa erabiliz, aditu nahiz aditugabe den eltzulengoari modu eraginkorrean helarazteko, jarrerak, hausnarketak eta ondorio juridikoak.



G7 Pertsona-taldeen zeregina bideratu eta lan berriak ekiteko gaitasuna izatea, antolatzeko gaitasuna garatuz bakarka nahiz talde txikietan.



G8 Norberaren ikasketa prozesua modu jarrai eta autonomoan kudeatzeko gai izatea, ikasturteko jarduera teoriko-praktikoak egokitasunez gauzatzeko, hala nola etorkizuneko espezializazio nahiz bestelako ikasketei aurre egiteko.



IRAKASKUNTZA EMAITZAK



Irakasgia gainditu ondoren, ikasleak:



IE 1 Kontzientzia-askatasunaren zuzenbidearen eremura aplikagarri diren kontzeptu, kategoria eta erakunde juridikoak identifikatu eta azaltzen ditu.



IE 2 Kontzientzia-askatasunari lotuta dauden gatazketan, aplikagarri den araudia eta bere interpretazioa identifikatu eta aztertzen badaki.



IE 3 Kontzientzia-askatasunari lotuta dauden gatazketan, aplikagarri zaion jurisprudentzia eta honen interpretazioa identifikatu eta aztertzen badaki.



IE 4 Ezagutza teoriko-praktikoak aplikatzen ditu kontzientziazko gatazketan eta arrazoitutako irtenbideak proposatzen ditu bateragarriak direnak diskriminazio gabeko oinarrizko eskubideekin eta elkarbizitza baketsuarekin.



IE 5 Idatziz nahiz ahoz komunikatzeko gaitasuna erakusten du, argumentazio eta arrazonamendu kritikoaren teknikak erabiliz, aurkezpen, debate eta idatzizko dokumentuetan.



IE 6 Ikasketa prozesua etenik gabe eta modu autonomoan kudeatzen du, proposatutako jarduerak, bakarka nahiz taldean, gauzatuz.



IE 7 Presentzialak diren jardueretan, direla kontraste, análisi edo debateetan, modu aktibo eta egokian parte hartzen du.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

ATAL OROKORRA



1. Ikasgaia: Kontzientzia-askatasunaren zuzenbidea: 1. Kontzientzia-askatasunaren zuzenbidearen kontzeptua. 2. Kontzientzia-askatasunaren babes juridikoaren eraketa historian.



2. Ikasgaia: Kontzientzia-askatasunaren zuzenbidearen iturriak: 1.- Konstituzioa. 2. Lege Organikoak. 3. Europar Batasuneko zuzenbidea. 4. Giza Eskubideei buruzko Nazioarteko Tratatuak. 5. Erlijio-konfesioekin sinatutako lankidetza-akordioak: a) Egoitza Santua eta Estatu espainiarraren artean b) Gainerako erlijio-konfesioekin. 5. Jurisprudentzia.



3. Ikasgaia: Kontzientzia-askatasunaren zuzenbidearen Printzipio informatzaileak. 1. Estatu eta erljiio-konfesio arteko harreman-eredua: 1.1. Aurrekariak historian. 1.2. Indarrean dagoen estatu-eredua. 2. Printzipio informatzaileak 1978ko Espainiar Konstituzioan. 2.1. Pertsonalismoa. 2.2. Kontzientzia-askatasuna. 2.3. Berdintasuna. 2.4. Laikotasun positiboa.



ATAL BEREZIA



4.- Ikasgaia: Kontzientzia-askatasuna: 1. Subjektuak. 1.1 Pertsona fisikoak 1.2 Pertsona juridikoak: nortasun juridikoa, barne-autonomia eta identitatearen babes-klausulak. Mantentze ekonomikoa 2. Edukia. Bereziki erlijio-asistentzia zentro publikoetan 3. Mugak. Ordena publikoa. Kontzientzia-askatasuna, erlijio-sentimenduak eta hildakoei zor zaien errespetuaren kontrako delituak



5. Ikasgaia: Kontzientzia-askatasuna eta hezkuntza-sistema: 1. Aurrekariak historian eta indarreko eredua Konstituzioan. 2. Hezkuntza-eskubidea. 3. Irakaskuntza-askatasuna. 3.1. Ikastetxeak eratzeko askatasuna. 3.2. Katedra-askatasuna. 3.3. Ideario eta katedra-askatasunaren arteko gatazkak. 3.4. Gurasoen eskubidea seme-alabek jaso dezaten haien sinesmenen araberako erlijio- eta moral-heziketa. 4. Erlijioaren irakaskuntza. 5. Herritartasunerako hezkuntza.



6. Ikasgaia: Kontzientzia-askatasuna eta komunikabideak: 1. Aurrekariak historian. 2. Adierazpen-askatasuna eta informazio-eskubidea: subjektuak, edukia eta mugak. 3. Informazio-enpresak eratzeko askatasuna: a) publikoak, b) pribatuak. 4. Kontzientzia-klausula. 5. Komunikabideetara irispidea izateko eskubidea. 6. Komunikabideen kontrola.



7. Ikasgaia: Kontzientzia-askatasuna eta osasunaren eremua: 1. Aurrekariak historian. 2. osasun-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak. 2.1. Araudia. 2.2. Intimitaterako eskubidea. 2.3. Informazio-eskubidea osasunaren eremuan 2.4. Norberaren osasunaren gainean erabakitzeko eskubidea 3. Eskubide hauen mugak. 4. Erlijio- edo kultura-adierazpenak eta osasun-sistema.



8. Ikasgaia: Kontzientzia-askatasuna eta kontzientzia-eragozpena: 1. Kontzientzia-askatasuna, kontzientzia-eragozpena eta kontzientzia-eragozpenaren eskubidea 2. Kontzientzia-eragozpenaren eskubidea 3. Kontzientzia-eragozpeneko hainbat kasu.



9. Ikasgaia: Kontzientzia-askatasuna eta familia: Ezkontzeko eskubidea edo familia eratzeko eskubidea. 2. Legezko ezkontza: Ezkontza-sistema Espainian. 3. Europar Batasuneko araudia. 4. Izatezko bikoteak.



MetodologiaToggle Navigation

Aurreikusitako gaitasunak lantzeko, asteroko klaseetan, ondorengo jarduerak garatuko dira:

- Irakaskuntza magistrala

- Programako irakasgaiekin lotutako Kasu praktikoen ebazpena eta defentsa

- Irakasgairekin lotura zuzena duen gaiei buruzko lanak, aurkezpena eta debateak



Klaseak banatuta daude teoriko magistraletan, eta gelako praktiketan.

Klase teorikoak, irakasleak bideratuko ditu aurkezpenekin eta ikasleei eskatuko zaizkien ekarpenekin, proposatutako irakurketa eta analisiekin, besterik beste.



Klase praktikoetan, proposatu eta adostutako kasuen bitartez, ikasleek eduki teorikoak aplikatu, bilaketak egin eta gaiaren inguruan agertutako arazoen azterketa kritikoa egitea eskatuko zaie. Ebazpena ahoz nahiz idatziz egin beharko da.



Jarduerak bakarkakoak edo taldean egingo dira.

Metodologiaren inguruko zehaztapenak irakaskuntza laguntzeko plataforman, egelan, jasoko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Portzentaiak zehaztuko dira: Proba idatzia %40-50 artean ; Praktikak, lanak eta aurkezpenak %60-50 artean. (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai honetan, jarraituko den ebaluazio sistema nagusiki, etengabeko ebaluazioa edo ebaluazio jarraia izango da.



Notaren % 60-50a lortuko da, lauhilabetekoan zehar egindako jardueren bitartez, klasean zehaztuko den moduan. Esaterako:

- Proposatutako gaiak sakonduz lanak eginez eta klasean aurkeztuz

- Kasu praktikoen ebazpenen bitartez, ahoz aurkeztuz

- Klaseko partehartze aktiboa proposatutako jardueren harira



Ezinbesteko izango da klasera etortzea; hutsegiteak gehienez % 20koak izango dira.



Notaren gainerako % 40-50-a lortuko da eduki teoriko edo/eta praktikoak izango dituen froga bat edo batzuen bitartez, klasean zehaztuko den moduan.



EHUko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute etengabeko ebaluazioan parte ez hartzeko eta azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko.

Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.



Azken ebaluazioa hautatzen duen ikasleak, notaren 100%-a lortu ahal izango du proba baten bitartez irakasgaiaren irakaskuntza-emaitzak ebaluatuko dituena. Proba hori irakasgaiaren ebaluazio orokorra egiteko azterketa edo jarduera batek edo gehiagok osatuko dute eta azterketa aldi ofizialeran egingo da.



Proba horretan galdera teoriko eta praktikoak egingo dira, hala nola garatutako gai baten ahozko aurkezpena, egiaztatzeko irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu direla.



Azken ebaluazoaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automaikoki deialdiari uko egitea.



Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatzizi aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Irakasgaia gainditzeko, azken nota osatzen duten atal guztietan, nahikotasuna erakutsi beharko da.



Osasun-larrialdi egoeran, ebaluazio ez-presentzialeko aukerak baliatu beharko balira, bideo konferentzia edo/eta bestelako sistema telematikoak jarraituko dira, Egela bidez zehaztuz.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EHUko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera, ezohizko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.



Horretarako notaren % 100 balioko duen azken proba bat egingo da.



Ezohizko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko.



Ikasleek Ikasturean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.



Proba horretan galdera teoriko eta praktikoak egingo dira, hala nola garatutako gai baten ahozko aurkezpena, egiaztatzeko irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu direla.



Irakasgaia gainditzeko, azken nota osatzen duten atal guztietan, nahikotasuna erakutsi beharko da.



Azken ebaluazoaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automaikoki deialdiari uko egitea.



Osasun-larrialdi egoeran, ebaluazio ez-presentzialeko aukerak baliatu beharko balira, bideo konferentzia edo/eta bestelako sistema telematikoak jarraituko dira, Egela bidez zehaztuz.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak adierazi ahala, irakasgai bakoitzak landu beharreko materialak izango ditu.

Horien artean araudia, irakurgaiak, eskemak, kasu praktikoak, lanketarako irizpideak etab.

Egela plataforman informazioa sakonduko da, hala nola behar den materialaren berri eman.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Eskuliburuak:



-LLAMAZARES FERNÁNDEZ, D., Derecho de la libertad de conciencia vol. I y II, 4ª edición, Civitas, Madrid, 2011.

-SOUTO PAZ, J.A., Comunidad política y libertad de creencias, Marcial Pons, Madrid, 2003

-IBAN, I.C.-PRIETO SANCHÍS, L.-MOTILLA, A., Derecho Eclesiástico, 2ª edición actualizada y revisada, Editorial Trotta, Madrid 2016.

-AA.VV. (MARTÍN, I.), Curso de Derecho Eclesiástico del Estado, Tirant lo Blanch, Valencia, 1997.

-AA.VV. (FERRER ORTIZ, J.), Derecho Eclesiástico del Estado español, 6ª edición, Eunsa, Pamplona, 2007.



Kasu praktikoak:



-Casos Prácticos: AA.VV., (CASTRO JOVER, A.), El derecho de la libertad de conciencia en la praxis jurisprudencial - Kontzientzia Askatasuna jurisprudentziaren praxian, Servicio de publicaciones de la Universidad Pública de Navarra, Pamplona, 2005.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-AA.VV., El derecho de la libertad de conciencia en el marco de la Unión Europea: Pluralismo y minorías, Colex, Madrid, 2002.

-AA.VV. Derecho matrimonial comparado, SUAREZ PERTIERRA, G. (coor. ), Tirant Lo Blanch, Valencia, 2005.
-CASTRO JOVER, A.(Dir.), Derecho e Interculturalidad,ed. THOMSON REUTERS-ARANZADI, Pamplona 2013.

-CASTRO JOVER, A.(Dir.), Diversidad religiosa y gobierno local, marco jurídico y modelos de intervención en España y en Italia, ed. THOMSON REUTERS-ARANZADI, Pamplona 2013.

-CASTRO JOVER, A., ¿La libertad de conciencia y la objeción de conciencia en la jurisprudencia del Tribunal Constitucional en AAVV (Martínez-Torrón ed.), La libertad religiosa y de conciencia ante la justicia constitucional, Comares, Granada, 1998, pp. 133-186.

-CASTRO JOVER, A., "Inmigración, Pluralismo Religioso-Cultural y Educación", Laicidad y Libertades. Escritos Jurídicos, n.2 2002, pp. 89-119.

-FERNANDEZ-CORONADO GONZÁLEZ, A., "El contenido de la tutela de la libertad de conciencia en el Código penal de 1995", Revista del Poder Judicial, n. 52, 1998, pp. 135-177.

-LLAMAZARES CALZADILLA, M.C., La libertad de expresión e información como garantía del pluralismo democrático, Civitas, Madrid, 1999.

-LLAMAZARES FERNÁNDEZ, D., Educación para la ciudadanía democrática y objeción de conciencia, Dykinson, Madrid, 2009.

-TARODO SORIA, S., Libertad de conciencia y derechos del usuario de los servicios sanitarios, Servicio de publicaciones de la Universidad del País Vasco, Bilbao, 2005.

Aldizkariak

-Anuario de Derecho Eclesiástico del Estado

-Derecho y Religión

-Colectánea de jurisprudencia canónica

-Laicidad y Libertades. Escritos Jurídicos

-Revista General de Derecho Canónico y Derecho Eclesiástico del Estado en www.iustel.com

-Cuestiones de pluralismo en www.observatorioreligion.es

Web helbideak

Aranazadi-Westlaw (base de datos de jurisprudencia y legislación)
www.westlaw.es

www.boe.es

www.curia.europa.eu (Tribunal de Justicia de la Unión Europea)

www.dialnet.es

www.echr.coe.int (Tribunal Europeo de Derechos Humanos)

www.europa.eu (portal de la Unión Europea)

www.iustel.com (portal de derecho)

www.poderjudicial.es

www.tribunalconstitucional.es (portal del TC español)

www.observatorioreligion.es (observatorio del pluralismo religioso)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • LABACA ZABALA, MARIA LOURDES
  • LETURIA NAVAROA, ANA
  • MINTEGUIA ARREGUI, IGOR
  • LABACA ZABALA, MARIA LOURDES
  • LETURIA NAVAROA, ANA
  • MINTEGUIA ARREGUI, IGOR

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

13:30-15:30 (1)

14:30-16:30 (2)

7-15

16:30-18:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.6 - . (1)
  • AULA 2.6 - . (2)
  • AULA 2.6 - . (3)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

14:30-16:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.6 - . (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

13:30-15:30 (1)

14:30-16:30 (2)

7-15

14:30-16:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.5 - . (1)
  • AULA 2.5 - . (2)
  • AULA 2.5 - . (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

16:30-18:30 (1)

8-15

08:30-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.5 - . (1)
  • AULA 2.5 - . (2)