XSLaren edukia

Garapenaren Psikologia Eskola Adinean25857

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua (Hirueleduna)
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
25857

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Garapenaren Psikologia Eskola Adinean izeneko ikasgaia Lehen Hezkuntzako Graduko lehen ikasturteko oinarrizko formakuntzaren parte da, zehazki “Irakasle Zeregina” modulukoa.

Garapenaren Psikologia Eskola Adinean izeneko ikasgaiaren helburua jaiotzatik hasi eta 12 urte arteko garapen psikologikoa aztertzea da, garapenaren ikuspuntu integratzaile eta dialektikotik, euren praktika profesionalean erabilgarri izan daitezkeen ezagutza teorikoak eta baliabideak eskainiz.

Horretarako, giza garapenaren ikasketarako teoria, eredu eta metodologia desberdinak aztertuko dira, baita garapen etapa bakoitzari lotutako aldaketa psikologiko nagusiak ere

Ikasgaiaren xedea ikasleek aniztasunarekin erlazionatutako erantzun egokiak garatzea da, pedagogia printzipio desberdinen ezagutzan zein aplikazioan oinarrituta, baita irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren oinarrian dauden metodologia-estrategiak eta aniztasunaren arretarako beharrezkoak diren ohiko neurriak ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasleak, Garapenaren Psikologia Eskola Adinean ikasgaiaren bidez hurrengo 3 gaitasunak landuko ditu:

A) Bilakaeraren psikologiak giza garapenaren arloan eginiko ekarpenak ulertzea eta kontrastatzea, haurtzaroan eta nerabezaroan prozesu horren ezaugarriak hautemateko, familia, gizarte eta eskolaren testuinguruan.

B) Giza garapenaren ezaugarriak eta bizitzaren lehen zikloan bilakaera-prozesua osatzen duten elementuak identifikatzea eta deskribatzea hainbat une eta esparrutan, hezkuntzaren arabera interpretatzeko eta zailtasunak hautemateko.

C) Banaka eta taldeka irizpideak sortzea ikasleen gaitasunak garatzea ahalbidetuko duen hezkuntzako eskuhartzeen plangintza egiteko, erritmo heterogeneoak aintzat hartuz eta hainbat mailatatik abiatuz.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Garapenaren Psikologia: diziplina zientifikoa. Garapenaren azterketarako hurbilpen teorikoak. Garapenaren Psikologiaren ikerketa.

2. Lehen haurtzaroa (0-2 urte). Ezaugarri psikologikoen azterketa eta hezkuntza praktiken eragina haurraren garapen prozesua hobetzeko alderdi guztietan: garapen psikomotorea; adimenaren hastapenak; hizkuntz jabekuntza; gizarte-garapena eta nortasunarena.

3. Bigarren Haurtzaroa (2-6 urte). Garapen fisikoa eta psikomotorea; adimenaren garapena; hizkuntzaren garapena; gizarte-ezagutza eta garapen morala; nortasunaren garapena eta gizarte-harremanak.

4. Eskolako urteak (6-12). Garapen fisikoa eta psikomotorea; adimenaren garapena; hizkuntzaren garapena; gizarte-ezagutza eta garapen morala; nortasunaren garapena eta gizarte-harremanak.

MetodologiaToggle Navigation

Jarduera teoriakoak eta praktikoak tartekatuko dira: klase magistralak, testu edo artikuluen irakurketak, ariketa praktikoak, eztabaidak, bideoak, kasu praktikoen analisia, behaketak, lanen aurkezpenak...

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gasteizko Magisteritzako Unibertsitate Eskolan ebaluaketaren sistema hurrengoa izango da:



Bi ebaluaketa mota izango dira: jarraitua eta bakarra.



1.- Ebaluaketa jarraitua



Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako barne-araudiek hitzartzen dute: (http://www.irakasleen-ue-gasteiz.ehu.es/p252-content/es/contenidos/informacion/coordinacion/es_coordi/adjuntos/ACUERDOS%20MODULARES%20Y%20PAUTAS%20PARA%20LA%20CONVIVENCIA.pdf),

ebaluaketa jarraituan asistentzia egunero kontrolatuko da eta ikasgaia gainditzeko asistentzia gutxienez %75ekoa izan beharko da. Ikasleak kopuru hau ez badu betetzen, ez presentziala izatera pasatuko da, hau da, ikasgai honetan ebaluaketa bakarra egin beharko du.



Ebaluaketa jarraituak kontuan hartuko ditu:



a.) Klaseko praktikak edota lan teoriko-praktikoak (amaierako notaren %40).

b.) Lan modularra (amaierako nota %20).

c.) Azterketa jarritako data ofizialean (amaierako nota %40).



Ikasgaia gainditzeko hiru atal hauek gainditzea beharrezkoa izango da.







2.- Ebaluaketa bakarra



Klasera etorri ezin dutenentzat ebaluaketa bakarra planteatzen da. Ikasgaia gainditzeko, amaierako azterketa egin behar izango dute eta 2 atal izango ditu: alde batetik ikasgaiaren eduki teoriko-praktikoei buruzko atala (azterketaren notaren %80), eta bestetik lan modularri buruzko galderak (notaren %20).





Deialdiari uko egiteko:

- Ebaluaketa bakarraren kasuan: deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea.

- Ebaluaketa jarraian: ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago, betiere, irakasleak bere gidaliburuan bestelako eperik zehaztu ezean.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Irakasleak sortutako materialak: ikasgaiaren programa, apunteak, powerpointak, jarduerak...
- Irakurgaiak.
- Moduluko gida.
- Liburutegiko liburuak diziplinari buruz.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Euskaraz



Castaño, A., eta Iturrioz, I. (1985). Jean Piageten teoria. Adimenaren Hastapenak. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitateko Argiltapen Zerbitzua.

Lizaso, I, eta Apodaka, M. (2008). Giza garapen psikologikoaren ereduak (I eta II). Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.

Palacios, J., Marchesi, A., eta Coll, C. (1999). Garapen psikologikoa eta hezkuntza-I. Psikologia ebolutiboa. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitateko Argiltapen Zerbitzua.

Rodrigo, M. J., eta Palacios, J. (2001). Familia eta giza garapena. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.

Reizabal, L. (2007). Gizarte-ezagutzaren garapena nerabezarora arte. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.



Erderaz

Arranz, E. (1994). Modelos del desarrollo psicológico humano. Bilbao: UPV/EHU.

Barajas, C., De la Morena, M. L., Fuentes, M. J. y González, A. (1997). Perspectivas sobre el desarrollo psicológico: Teoría y práctica. Madrid: Pirámide.

Berger, K.S. (2003). Psicología del Desarrollo. Madril: Editorial Panamericana.

Bermudez, M. P. eta Bermúdez Sánchez, A. M. (2004). Manual de Psicología Infantil. Aspectos evolutivos e intervención psicopedagógica. Madril: Biblioteca Nueva.

Córdoba, A. I., Descals, A., Gil, M. D. (2006). Psicología del desarrollo en la Edad Escolar. Madrid: Pirámide.

Delval, J. (1994). El desarrollo humano. Madrid: Siglo XXI.

Hoffman, L., Paris, S., eta Hall, E. (1996). Psicología del desarrollo hoy. Vol. 1 y 2. Madrid: McGraw-Hill.

González, A. M. et al (1995). Psicología del desarrollo: teoría y prácticas. Málaga: Ediciones Aljibe.

Marchesi, A., Coll, C., eta Palacios, J. (1999). Desarrollo psicológico y educación. Vol I. Psicología evolutiva. Madrid: Alianza.

Martín Bravo, C., eta Navarro Guzmán, J. I. (Koord) (2009). Psicología del desarrollo para docentes. Madril: Pirámide.

Mietzel, G. (2005). Claves de la Psicología Evolutiva. Barcelona: Herder.

Muñoz, A. (2010). Psicología del desarrollo en la etapa de educación primaria. Madrid: Pirámide.

Muñoz, A. (2010). Psicología del desarrollo en la etapa de educación infantil. Madrid: Pirámide.

Papalia, D. E., Olds, S. W., y Feldman, R. D. (2004). Psicología del desarrollo de la infancia a la adolescencia. Madrid: McGraw Hill.

Santrock, J. W. (2006). Psicología del desarrollo. El ciclo vital. Madrid: McGraw Hill.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Lefrançois, G. (1999). El ciclo de la vida. México: Thomson.
Mayor, J. (koord.) (1995). Psicología Evolutiva. Madril: Anaya.
Muñoz García, A. (Koord.) (2010). Psicología del desarrollo en la etapa de educación infantil. Madril: Pirámide.
Muñoz García, A. (Koord.) (2010). Psicología del desarrollo en la etapa de educación primaria.
Papalia, D. (1991). Psicología del desarrollo. De la infancia a la adolescencia. México: McGraw-Hill.
Perinat, A. (2002). Psicología del desarrollo: del nacimiento al final de la adolescencia. Bartzelona: Universidad Oberta de Catalunya.
Rice, F. C. (1997). Desarrollo humano: estudio del ciclo vital. Mexico: Prentice-Hall.
Santrock, J.W. (2002). Psicología del desarrollo en la infancia. Madril: McGraw-Hill.
Shaffer, D.R. (2000). Psicología del desarrollo: infancia y adolescencia. México: Thomson.
Trianes Torres, M.V. eta Gallardo Cruz, J.A. (2003). Psicología de la Educación y del Desarrollo en contextos escolares.
Vasta, R., Haith, M.M. eta Millar, S.A. (1996). Psicología infnatil. Barcelona: Ariel.

Aldizkariak

European Journal of Educational Psychology
Psicodidáctica
Infancia y Aprendizaje
INFAD. Psicología de la Infancia y de la Adolescencia
Tantak
Hik Hasi

Web helbideak

http://psicoeduc.rediris.es
http://www.fia.es
http://www.fundacionyuste.org/acciones/infad/revistas.htm
http://www.educacioninicial.com/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • COMINO GONZALEZ, PRISCILA
  • FERNANDEZ ZABALA, ARANZAZU
  • RAMOS DIAZ, ESTIBALIZ

TaldeakToggle Navigation

46-16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

14:00-16:00 (1)

1-15

14:00-16:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-12 16:30
  • Ekain : 2024-06-20 16:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 1-3 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 1-3 - IRAKASLEEN U. E. (2)

46-16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

14:00-16:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-12 16:30
  • Ekain : 2024-06-20 16:30

Ikasgela(k)

  • eAULA 1-3 - IRAKASLEEN U. E. (1)