XSLaren edukia

Irakasleak

OIHANA LUJANBIO BEGIRISTAIN

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
oihana.lujanbio@ehu.eus

Euskal Filologian lizentziaduna (2004) eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian doktorea (2016) Euskal Herriko Unibertsitatean. Unibertsitate berean irakasle atxikia da 2021az geroztik, eta Arabako campusean ari da irakasle-lanetan, Ingeniaritza Eskolan, Farmazia Fakultatean eta Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Irakasgai hauek ematen ditu: Euskararen Arauak eta Erabilerak, Komunikazioa Euskaraz eta Idatzizko eta Ahozko Komunikazio Zientifiko-Teknikoa Euskaraz.

Ikerketa-ibilbidea soziolinguistika eta dialektologiara bideratu du, batez ere. Soziolinguistikan aritu da Soziolinguistika Klusterrean (2006-2010) eta Euskaltzaindian Euskararen Historia Soziala egitasmoan (2016-2020). Klusterrean Soziolinguistika Eskuliburuaren koordinatzailea izan da eta baita Eralan eta Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak proiektuena ere, besteak beste. Proiektu horiekin lotutako lanak argitaratzeaz gain, azentuaren eta hizkuntza-aldakortasunaren gainean idatzi du. Irakaskuntzan, euskaltegian eta bigarren hezkuntzan ere aritu da.

https://www.researchgate.net/profile/Oihana-Lujanbio