XSLaren edukia

Irakasleak

MIKEL TELLABIDE VECINA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
mikel.tellabide@ehu.eus

Ingeniaritza Kimokoan lizentziatua (2014) Euskal Herriko Unibertsitatean eta ingeniaritza Kimikoko Masterreko (2015) ikasketak eginda unibertsitate berdinean. Karrera bukaerako proiektua zein masterreko lana Haritz Altzibar doktorea eta Martin Olazar Katedradunaren zuzendaritzapean burutu zituen, ingeniaritza kimikoko saileko PROCAT-VARES (Procesos Catalíticos y Valorización de Residuos) ikerketa taldeko kideak izanik.



Gaur egun, zuzendari berdinen zuzendaritzapean bere doktoretza tesiko laugarren eta azken urtea burutzen ari da Ingeniaritza Kimikoko doktoretza programan. Bere doktoretza tesia iturri ohantzeen bidezko partikula fin eta ultrafinen tratamendu eta prozesaketan oinarrituta dago, bereziki iturri ohantze konikoetan.



Ingeniaritza Kimikoa eta Bioteknologia graduetako Esperimentazioa Ingeniaritza Kimikoan II, Materia Transferentzia eta Erreaktoreen Diseinua irakasgaietako dozentzian parte hartu du.