XSLaren edukia

Irakasleak

MARIA ELENA LEIÑENA MENDIZABAL

Ezagutza arloa
Merkataritza Zuzenbidea
Saila
Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila
Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Posta elektronikoa
elena.leinena@ehu.eus

Elena Leiñena Mendizabal Euskal Herriko Unibertsitateko Merkataritza Zuzenbideko irakasle agregatua da. UPV/EHUko Zuzenbidean (1993) eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua (1982) eta Ekonomia, Gizarte eta Lege Zientzietan Doktore (Bartzelonako Unibertsitatea 2008).



1998tik aurrera klaseak ematen ditu UPV/EHUko titulazio desberdinetan: Abokatutza Masterrean, Publizitate eta Harreman Publikoetako Graduan eta Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Graduan. UPV/EHUko Ecodefi IKD-Irakasle Talde Egituratutako partaidea da. IKD ereduan oinarritutako material didaktikoa eta euskarazko eskuliburuak argitaratu ditu.



Ikerlaria da Unibertsitate, Berrikuntza eta Zientzietako Ministerioaren I+D+i hainbat proiektutan eta Euskal Unibertsitate Sistemako ikerketa-taldeko partaidea da (A talde-kategoria) enpresa etikari buruzko Zuzenbidean.



Ikerketa lerroak hauek dira: Lehia Desleialari eta Publizitateari buruzko Zuzenbidea, genero berdintasuna Sozietate eta Fundazio Zuzenbidean eta Garraio Zuzenbidea. Aldizkari zientifiko hauetan argitaratu ohi du: Revista de Derecho Mercantil eta Revista de Derecho del Transporte.



UPV/EHUko jardunaldiak antolatzen ditu: Ekonomia, Enpresa eta Generoari buruzko Jardunaldiak, Sozietate Zuzenbideari buruzkoak eta Publizitate Zuzenbideari buruzko Jardunaldiak.



Euskadiko Kontsumo Arbitraje Batzordeko arbitroa da



ORCID: 0000-0003-3879-7871

IT: https://www.ehu.eus/es/web/etica-empresarial-derecho-mercantil/elena-leinena-mendizabal#2