preguntas_frecuentes_preinscripcion

Ohiko galderak 2024-2025 onarpenerako: Izen-ematea

Zenbat gradu eska ditzaket?

Gehienez 8 gradu eska ditzakezu.

Ordena garrantzitsua al da?

Bai, oso garrantzitsua. Izan ere, onarpena ikasleak markatutako ordenaren arabera egiten da.

Zer gertatzen da 2. aukeran onartzen banaute eta nik lehenengoa nahi badut?

Onartua izan zaren graduan matrikulatu behar zara, interesatzen bazaizu; gero, zain egon ea onartuen hurrengo zerrenda argitaratzen denean toki hutsik dagoen zuk nahi zenuen titulazioan.

Zelan jakin nezake noiz egin behar dudan unibertsitateko matrikula?

Zure aurreinskripzioaren egoera kontsultatu beharko duzu SARBIDEAn, data hauetan:

BEHIN-BEHINEKO DATAK

  • I. FASEA

(Ohiko deialdia)

  • 1. zerrenda: uztailak 13
  • 2. zerrenda: uztailak 20
  • 3. zerrenda: uztailak 24

 

 

  • II. FASEA

(Ezohiko deialdia)

  • 4. zerrenda: uztailak 30
  • 5. zerrenda: irailak 5
  • 6. zerrenda: irailak 10

Pertsona bat ez bada sartzen lehenengo ordenazioan, hurrengoetan begiratzen jarraitu behar izango du.

Etxera ez da gutunik bidaliko.

Badago itxarote zerrendarik?

Bai.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien graduan matrikulatu nahi badut, nahikoa da izena emateko eskariarekin?

Ez, izena emateaz gainera, Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzietako graduan sartzeko proba espezifikoak gainditu beharko dituzu. Proba horietarako matrikula 2024ko martxoaren 18tik 25era egin behar da, egun bi horiek barne, SARBIDEAren bidez.

Medikuntzako Gradua euskaraz egin nahi badut, nahiko da izena emateko eskariarekin?

Ez, izena emateaz gain, euskarazko B2 maila egiaztatzea eskatzen da.

Haur edo Lehen Hezkuntzako Graduak euskaraz egin nahi baditut, nahiko da izena emateko eskariarekin?

Ez, izena emateaz gain, euskarazko B2 maila egiaztatzea eskatzen da.

Biomedical Engineering Degree egin nahi badut, nahiko da izena emateko eskariarekin?

Ez, izena emateaz gain, ingelesezko B2 maila egiaztatzea eskatzen da.

Logopedia Gradua egin nahi badut, nahiko da izena emateko eskariarekin?

Ez, izena emateaz gain, ingelesezko eta euskarazko B2 maila egiaztatzea eskatzen da.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Ekonomiako Gradu Bikoitza ingelesez ikasi nahi badut, nahiko da izena emateko eskariarekin?

Bai

Batxilergoko ikastetxean ez dut egin izena emateko eskaria, nola eta noiz egin behar dut izena emateko eskaria?

Izena emateko epea 2024ko ekainaren 14tik uztailaren 1era izango da, biak barne. Eskaria SARBIDEAn egin behar duzu.

Ea onartuta nagoen jakiteko, zer egin behar dut?

Onartuen zerrendak SARBIDEAn argitaratuko dira.

Nolakoa da ikasleak UPV/EHUn onartzeko prozedura?

  1. Ikasleak onarpen notaren arabera ordenatzen dira eskatutako gradu bakoitzean.
  2. Onartuen zerrenda bat argitaratzen da eta zerrenda horretan ikasleari plaza bakarra esleitzen zaio gradu bakarrean. Zerrenda argitaratzearekin batera, ikasleari hitzordua jartzen zaio matrikula dadin.
  3. Une horretatik aurrera, ikaslea:
    • Itxaron zerrendan geratzen da onartua izan den titulazioaren aurretik eskatuak zituen titulazioetan.
    • Baztertuta geratzen da onartua izan den titulazioaren ondotik eskatuak zituen titulazioetan.
  4. Ikasle bat titulazio batean onartu badute eta ikasleak ikasketa horiek egin nahi baditu, adierazten zaion egunean egin behar du matrikula. Ez badu matrikula egiten, plazari uko egiten diola ulertzen da. Itxaron zerrendetatik ez dute inolaz ere kanporatuko.
  5. Lehenengo matrikulaldia bukatutakoan, hutsik dauden plazak errekuperatzen dira, itxaron zerrendan dauden ikasleei esleitzen zaizkie eta onartuen zerrenda berri bat argitaratzen da.
  6. Eta horrela, plaza guztiak esleitu arte.

Noiz arte egon naiteke itxaron zerrendan?

Gradua ixten den arte.

Goi mailako prestakuntza ziklo bateko ikaslea banaiz, gradu guztietarako sarbidea izan al dezaket?

Bai, baina graduaren jakintza adarrarekin lotutako profesioetako prestakuntza zikloren bat egin duten ikasleek lehentasuna izango dute mota horretako ziklorik egin ez duten ikasleen aldean.

Goi mailako prestakuntza zikloko ikaslea banaiz, zein da nire onarpen nota?

  • Onarpen-nota = ZBN +  C1*M1 + C2*M2
    • ZBN = prestakuntza zikloko kalifikazioa
    • C1, C2 = haztapen koefizienteak
    • M1, M2 = gainditutako irakasgaien kalifikazioak, UPV/EHUk bere ikasketetan onartua izateko ezarritako irizpideei jarraituz

Gradu batean baino gehiagotan onartuta egon naiteke?

Ez, onarpena bakarrik da gradu batetarako ikasleak eskarian zehaztutako hurrenkeraren arabera.

Nola jakin dezaket zein egoeratan dagoen UPV/EHUn sartzeko egin dudan eskaera?

Webean begiratu behar duzu: SARBIDEA

Zer da plaza muga?

Urte bakoitzean titulazio jakin batean onartzen den ikasle berrien gehieneko kopurua da.

Zer da gutxieneko nota?

Ikasturte jakin batean titulazio jakin batean onartutako azken ikaslearen kalifikazioa da. Gutxieneko nota gutxi gorabeherako erreferentzia da hurrengo ikasturterako, ez da finkoa eta eskaintzen den plaza kopuruaren, eskari kopuruaren eta eskatzaileen kalifikazioen araberakoa da.

Eska nezake plaza unibertsitate batean baino gehiagotan?

Gura duzun beste unibertsitate eta titulaziotan egin dezakezu eskaria. Dena dela, kontuan hartu behar duzu plazak eskatu eta esleitzeko prozedurak eta epeak autonomia erkidegoek jartzen dituztela, eta desberdinak izaten direla.

Zer da sarrera kupoa?

Sarrera kupoa da titulu bakoitzean sarbide bakoitzerako legez gordeta dagoen plazen ehunekoa. Titulu bakoitzeko plazak kupoetan banatzen dira: batetik, multzo orokorra dago eta, besterik, plazen ehuneko edo kupo jakin bat gorde behar zaien beste talde batzuk.

Batxilergo-hautaprobetatik eta Lanbide Heziketatik sartzeko moduan baldin banago, sarbide bietatik egin nezake eskaria?

Nahi beste sarbidetatik egin zenezake eskaria, baldin eta bakoitzerako baldintzak betetzen badituzu. Eskatzaile bakoitzari aukerarik onena esleituko zaio, erabili dituen sarbide guztien artetik.

Proba espezifikoa egin behar da ikasketa batzuetarako?

Bai, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduan sartzeko beharrezkoa da proba espezifikoa egitea, eta hori gainditu barik ez dago sartzerik.

Lehentasuna al dut UPV/EHUn sartzeko beste eskualde batzuetako ikasleen aurretik?

Ez, beste barruti batzuetako ikasleen parean zaude. Ikasle guztiek eska ditzakete plazak unibertsitate publikoetan, kontuan hartu barik Hautaprobak zein unibertsitatetan gainditu dituzten.