Bilaketa praktikak
Helburuak:
- Informazio sistemak irakasgaian ikasitakoa gogorarazi eta erabili, eta geratu diren zalantzak bildu eta argitu
- Bilaketa estrategian sakondu
- Datu-baseen egitura eta tresneria aztertu
Ariketa praktikoa: Nola bilatzen dugu informazioa?
Bakarka, 3 min: ikusi fitxa, 1 atala.
Bakarkakoa amaitzeko, sortuko dugu eskema orokorra arbelean eta guztien artean
Taldeka (hiruna), 5 min: Orain, eskema orokorrari begira, hausnartu fase bakoitzerako:
- ezagutzen dugu ager daiteken arazoren bat (adibidez, emaitza kopuru txikiegia)?
- Horrela bada, bururatzen zaigu arazoa saihesteko konponbiderik?
- aukera desberdinak dituzten faseetan, nolako irizpide erabil dezakegu aukera egokiena zein den erabakitzeko?
Talde osoa 10 min: guztien artean, topatu ditugun puntuak zerrendatuko ditugu
2 atala
bilaketa konplexuak, baliabide konplexuak
Gaia: ikusi fitxa, 2 atala.
Lan galdera:
- badago erizaintza-praktikak egiten dituzten ikasleen estresa neurtzeko eskalarik?
4 urrats:
- Taldeka (3 pertsona) 5 min: Aplikatu 1 atalean lortu dugun eskema orokorra, lan galderari erantzuna emateko bilaketa bat prestatzeko.
- Bateratze-saioa (talde osoa) 5 min: guztien artean gai honetarako bilaketa estrategia bat zehaztu
- Estrategia hau aplikatuko dugu zuentzat berria den datu base batean, Scopus-en (20 min)
- eta gero PubMed-en (25 min)

Erantzuna idatzi