Ongi etorri!

2021(e)ko azaroaren 24a

Ongi etorri gune honetara!

 

Azken urteotan zehar, gune honek  bi helburu nagusi izan ditu: zuen lan akademikoetarako iturri egokienak bilatzeko lana erraztea, eta bibliotekatik eskaintzen diren trebakuntza saioetan emandako informazioa modu iraunkorrean eskuragarri jartzea.  Hori egiteko, ez nuen erabili blog baten ohiko funtzionamendua, eta hemen eskaintzen dudan informazioa “aurkibidea“atalearen bidez antolatu nuen. Aurreko materiala hori eskuragarri egongo da lehen bezalaxe.

Dena den, une honetan aldaketa  batzuk egitea erabaki dut:

  1. Atal berri bat zabaltzea, “Saioak 2021/22” deitzen dena, saio bakoitzari dagokion materiala ahalik eta eskuragarrien izateko
  2. blog baten funtzionamendua frogatzea, ahal dudanean dokumentazio egokia bilatzeko praktikarekin lotura dituen sarrera txikiak partzialak idaztea, alegia.

 

  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.