Baliabideak bibliografikoak arloz arlo

Gizarte Zientziako arloa

Natura Zientziako arloa

Osasun Zientziako arloa

bilaketa bibliografikoa osasun arloan: prest? Autoebaluaketarako galdera sorta

Medikuntzako Graduko 3. mailako ikasleentzat, bibliografia bilatze-prozesua berrikusteko saioak eskaini ditugu bibliotekatik. Parte-hartze falta dela eta, saio hauek bertan behera geratu dira.

Bakoitzaren erabakia errespetatu nahi dugu, baina aurreko kurtsoetatik ezagutzen ditugu ere ikasle askok beranduago dituzten arazoak arlo honetan, bereziki gradu amaierako lana begira, eta erabat kexkatzen gaitu une egoki honetan egiteko trebakuntza aukera hauek alferrik galtzeak.

Saio honetan zer lantzen den erakusteko, eta  bakoitzak ea zein neurritan edukiak menperatzen dituen jakiteko, galdera sorta bat eskaini nahi dizuegu autoebaluaketa tresna gisa. Gonbidatu nahi dizugu hamar minututan bilaketak egiteko erabiltzen duzun estrategiari buruzko hausnarketa egitera: konprobatu zein neurritan  benetan aprobetxatzen dituzun bilaketa konplexuak egiteko eskuragarri dituzun tresna lagungarriak.

Hasi aurretik, iruzkin pare bat:

  • erantzunak anonimoa direnez, ez duzu onlinen zure erantzunak berreskuratzeko aukerarik izango. Kopia bat gorde nahi baduzu, zabaldu Word dokumentu berri bat eta itsatsi han pantaila kopiak (Alt ImprPant Microsoft-en, Mayús-Comando-5 Mac-en), hurrengo orrira pasatu baino lehen. Dena den, 20 galdera baino ez dira, eta ziuraski buruz gogoratuko dituzu zure erantzunak…
  • galdera gehienetan erraz asmatuko duzu zein den “eskatzen” den erantzuna. Kontuan hartu, mesedez, galdera sorta zure bilatzeko ohiturak optimizatzeko aukerak detektatzea duela helburu. Horregatik, garrantzi handi du erantzunetan zure egiazko praktikak islatzea, ez ahalik eta “puntuazio hobea” lortzea.

Bilaketa bibliografikoari buruzko galdera sortari erantzuteko, klikatu hemen

Galdera sorta bete eta gero, hemen dituzu egokitzat jotzen ditugun erantzunak eta ebaluatzeko gomendioak.

Galdera sortak zure trebakuntza saioetan parte hartzeko grina pizten lortuko balu, jarri kontaktuan zure taldeko delegatuarekin, Jose Ignacio Ruiz irakaslearekin, edo bibliotekako languntzailearekin (theonorbert.reichenberger@ehu.eus).

erizaintza praktika 1 maila

Bilaketa praktikak

Helburuak:

  1. Informazio sistemak irakasgaian ikasitakoa gogorarazi eta erabili, eta geratu diren zalantzak bildu eta argitu
  2. Bilaketa estrategian sakondu
  3. Datu-baseen egitura eta tresneria aztertu

 

Ariketa praktikoa: Nola bilatzen dugu informazioa?

Bakarka, 3 min: ikusi fitxa, 1 atala.

Bakarkakoa amaitzeko, sortuko dugu eskema orokorra arbelean eta guztien artean

Taldeka (hiruna), 5 min: Orain, eskema orokorrari begira, hausnartu fase bakoitzerako:

  • ezagutzen dugu ager daiteken arazoren bat (adibidez, emaitza kopuru txikiegia)?
  • Horrela bada, bururatzen zaigu arazoa saihesteko konponbiderik?
  • aukera desberdinak dituzten faseetan, nolako irizpide erabil dezakegu aukera egokiena zein den erabakitzeko?

Talde osoa 10 min: guztien artean, topatu ditugun puntuak zerrendatuko ditugu

 

2 atala

bilaketa konplexuak, baliabide konplexuak

Gaia: ikusi fitxa, 2 atala.

Lan galdera:

  • badago erizaintza-praktikak egiten dituzten ikasleen estresa neurtzeko eskalarik?

4 urrats:

  1. Taldeka (3 pertsona) 5 min: Aplikatu 1 atalean lortu dugun eskema orokorra, lan galderari erantzuna emateko bilaketa bat prestatzeko.
  2. Bateratze-saioa (talde osoa) 5 min: guztien artean gai honetarako bilaketa estrategia bat zehaztu
  3. Estrategia hau aplikatuko dugu zuentzat berria den datu base batean, Scopus-en (20 min)
  4. eta gero PubMed-en (25 min)

 

 

 

Atzoko saioaren AMIA ebaluaketa didaktikoa

Ahuleziak:

 

  • Monologoa izan da. Shakespearen monologorik luzeena bost minutu iraungo du? Luca Francescik  Sir Williamek asmatu zituen monologo famatuenetakoekin 77 minutuko antzerkia osatzea lortu du, txisteak tartekatuz. 142 minutu egon naiz ni dokumentazio bilaketaz ari isildu gabe. Barkatu. Barkatu. Barkatu.
  • Gai propioa aukeratuta egotea espero nuen nolabait. Gai pertsonalen eza murriztu egin ditu modu aktiboan parte hartzeko aukerak eta motibazioa. Gomeni da egoera hau aurreikustea eta kasu fiktizioak eraikitzea, atalez ataleko gai zerrenda batean oinarrituta. (kartak bezala banandu, lan taldeak egin

 

  • Mehatxuak

Saioak agerian utzi  aurreko urteetan egon duen kontaktu eza.

 

Indarrak

Aukerak

bibliografia lagungarria: testu espezializatuak arloz arlo

Atal honetan topatuko duzue bilaketa prozesuari buruzko testuak, baina kasu honetan zientzia arlo bakoitzari begira egindakoak. Kontuan hartu informazio bilaketarako prozesuak oso maila desberdinetan garatu direla arloaren arabera, eta bereziki osasun arloan arreta handia merezi izan dutela, egoera klinika errealetan informazio egokia lortzeko premiagatik. Zerrenda hau gehiago garatzeko edozein proposamen biziki eskertuko genuke.

Osasun zientziak:

bibliografia bilaketa:

irakurketa kritikoa:

Zita estiloa:

GrAL:

 

Hezkuntza:

 

Zientzia eta Teknologia:

Matematika

Kimika / Ingeniaritza kimikoa

 

Gizarte eta Komunikazio Zientziak:

 

fakultateko GrALari buruzko gida

Gradu Amaierako Lanari begira, ezinbestekoa da zure fakultateko web-orrian eskuragarri duzun dokumentazioa azterztea (kasu gehienetan, bere esteka izango du ikasketa atalean ezkerreko menuan).

Dokumentu gehienek zehazten dute GrALaren ezaugarri formalak, epeak etab. Dena den, komeni da guztiak lasaitasunez aztertzea, zuretzat lagungarrienak zeintzuk diren jakiteko.

Bereziki, fija zaitez ea zure gradurako eginda dagoen edukia buruzko gida bat, ikasleen gida edo antzeko zerbait deitzen den dokumentua, eta ea han agertzen diren ebaluaketan kontuan hartuko diren irizpideak, gehienetan dokumentuaren amaieran edo eranskinetan. Horrelakorik ez badago, edo informazio eskasa ekartzen badu, begiratu fakultateko beste graduetan, azaltzeko orduan alde handia dago eta gradu desberdinetako gidetan. Berez oso lagungarria da zehatz-mehatz jakitea zugandik zer espero duten.

Oro har, bibliografia bilatzeko eta kudeatzeko jarrera ere kalifikazioaren zati zehatza izango da, berez nahiko txikia. Baina pentsa zein nolako garrantzia izango duen zure lanaren oinarri izango diren dokumentu hauen aukeraketa: zenbat eta egokiago eta eguneratuago izan, hainbat eta handiago lan txukun bat sortzeko dituzun aukerak. Beraz, mereziko du bereziki lanaren hasieran ordu batzuk sakoneko bilakeetan inbertitzeak.

irakasgaietako bibliografia

Bibliografiaz ari bagara, gradu ikasketan zehar lehenengo aukera izango da irakasgaietako bibliografia. Gaur egun, ziuraski kasu gehienetan e-Gelaren bidez jasoko duzue, baina bibliotekatik ez dugu aukerarik han jarritakoa ikusteko.Dena den, lagungarria izan daiteke jakitea fakultateko web-orrietan ere eskuragarri dagoela (hori bai, edukia agian kasu guztietan ez dago eguneratuta). Hauxe da jarraibidea irakasgai baten bibliografia topatzeko:

EHU-ko web orri nagusia > ezkerraldeko menuan, ikasketa atalean aukeratu graduko ikasketak > bilatu zurea > erdiko menuan bilatu ikasketa plana esteka > erdiko menuan aukeratu irakasgaiak mailaz > aukeratu irakasgaiaren bat eta klikatu bere izenean > aukeratu irakaskuntza gida esteka > gidako azken atalan agertzen ohi da gaiari buruzko bibliografia, oinarrizkoa zein sakontzekoa.

Bibliografia lagungarria: testu orokorrak

Hasteko:

Bilaketa eraikitzeko, datu-baseen funtzionamendua hobeto ezagutzeko:

Irakurketa kritikoa lantzeko:

Gradu Amaierako Lana:

 

 

Nola lortu artikulu baten testu osoa?

Aldizkari artikulu baten erreferentzia bibliografikoa baduzu, nola lor dezakezu dagokion testu osoa?

eskema testu osora heltzeko aukerak

Egoera hau maiz gertatuko zaigu datu-baseetan dokumentazio bilatzen dugunean, edo lan bat egiteko aurretik emandako bibliografia aztertzen dugunean.

Aukera hauek ditugu testu osoa lortzeko:

  1. Datu-base batean topatu badugu erreferentzia, lehenik eta behin aztertu behar da ea datu-base berak estekarik eskaintzen duen testu osoa lortzeko. Kontuan hartu datu-baseak duen interfazaren arabera leku desberdinetan kokatuta egon daitekela.
  2. Artikularen izenburua (komatxoen artean, testu-kate zehatza bilatzeko) jarri interneteko bilatzaile batean, Google-en adibidez, eta sarean bertsio librerik badago, lehenengo emaitzen artean egongo da normalean.
  3. Online-n zuzenean lortu ez badugu, aztertu behar da ea bibliotekak aldizkariaren harpidetza duen, bai bertsio elektronikoarena, bai paperezko alea. Horretarako, aldizkariaren izenburua erabiliz bilatu behar dugu katalogoan (ez artikuluaren izenburuaren bidez), eta aldizkaria agertzen bada katalogoan, hortik helduko gara aldizkariaren web-orrira, han behar dugun alea topatzeko, edo agertuko zaigu paperezko bertsioaren kokapen-kodea, eta salan topatuko dugu.
  4. Aurreko aukerekin lortzerik ez badago, tutoreari edo bibliotekako pertsonalari eskatu beharko dugu laguntza. Graduko ikasleek ez dute kanpoko biblioteka bati eskatzeko ahalmenik, baina irakasleek eta bibliotekako langileek bai, beraz, artikulua oso beharrezkoa ikusten baduzu zure lana aurrera eramateko, haien bidez lor dezakegu. Baina kontuan hartu haiek ere kopuru mugatua dutela, eta egun batzuk behar izango direla, beraz arduraz eta pazientziaz erabili azken aukera hori.

begiratu ere bai: baliabide elektronikoak

Trebakuntza saioetako materialak

Oharra:

2018ko urrian bibliotekako katalogoaren interfazea aldatu zaigu, atzetik duen kudeaketa sistemarekin batera. Horren eraginez blog honetan ipinitako dokumentuetan agertzen diren estekak eguneratu egin beharko dira, eta bitartean ez dira erabilgarriak izango esteka bezala. Horrelako kasuetan katalogoan bilatu zuzenan behar duzun baliabidea, eta eragozpenak barkatu.

Material orokorra

bibliografia bilaketari buruzko galdera sorta

lanaren aldeak eta sinonimia arazoa  azalpenerako grafikoak

Materiala fakultate fakultatez

Hezkuntza

baliabide bibliografikoak eus / recursos bibliográficos cas/ GrAL triptikoa / GrALari buruzko informazioa fakultateko web-orrian

Komunikazio eta Gizarte Zientziak

Medikuntza eta Erizaintza

Erizaintza

baliabide bibliografikoak eus /  recursos bibliograficos cas / GrAL triptikoa  eus cas/ GrALari buruzko informazio fakultateko web-orrian

Fisioterapia

baliabide bibliografikoak  eus / recursos bibliográficos cas / GrAL triptikoa  / GrALari buruzko informazio fakultateko web-orrian

Medikuntza

baliabide bibliografikoak eus / recursos bibliograficos cas / GrAL triptikoa / GrALari buruzko informazio fakultateko web-orrian

Odontologia

baliabide bibliografikoak / GrAL triptikoa / GrALari buruzko informazio fakultateko web-orrian

 

Zientziak eta Teknologia

GrAL triptikoa (orokorra)

Biologia

baliabide bibliografikoak / GrAL triptikoa / GrALari buruzko informazio fakultateko web-orrian

Geologia

baliabide bibliografikoak eus – cas/ GrAL triptikoa / GrALari buruzko informazio fakultateko web-orrian

Kimika

Kimika baliabide bibliografikoak eus / cas / GrAL triptikoa / GrALari buruzko informazio fakultateko web-orrian

Ingeniaritza elektronikoa

 baliabide bibliografikoak / GrAL triptikoa Ingeniaritza / GrALari buruzko informazio fakultateko web-orrian

IEEE citation guideline

Ingeniaritza kimikoa

triptikoa baliabide bibliografikoak

Matematika

baliabide bibliografikoak