Orrialde nagusia > ehusfera > WordPress-mu instalatzen

WordPress-mu instalatzen

2009(e)ko apirilaren 2a

WordPress-mu WordPressen moldaketa bat da instalazio bakar batean hainbat blog independente izan ahal izateko.

Programa martxan jarri ahal izateko PHP dakien web zerbitzari bat beharrezkoa da eta datu-base bat. Gure kasuan alweb zerbitzarian instalatu da, PHP5 eta MySQL datu-base batekin.

WordPress-mu webgune ofizialetik azken bertsioa deskargatu eta instalatzeko argibideak jarraitu nituen. Paketea berez ingelesez dator. Gazteleraz eta euskaraz ere izan ahal izateko ondorengo webguneetatik beharrezkoak diren po fitxategiak deskargatu behar dira:

Euskararen kasuan, itzulpena WordPresserako eginda dago, beraz WordPress-mu berak dauzkan berezitasunak ez dira guztiz itzulita ikusiko, baina honek admin-ek ikusten duen interfazean baino ez da nabaritzen.

Tresna hau unibertsitateko kideentzako izango denez, erabiltzaileen autentikazioa unibertsitateko ldap zerbitzariarekin integratzea izan zen hurrengo pausua. Honetarako WPMU ldap plugina instalatu eta konfiguratu nituen.

Bestetik, gure kasuan blogetarako ez genituen azpi domeinuak baimendu nahi. Blog bakoitza azpi-karpeta batean egotea nahi genuen. WordPress-mu instalatzean aukera hau eskaintzen da, baina berez eta ezer galdetu barik instalatzaileak domeinuaren aurreko www delakoa desagerrarazten du. Guretzako beharrezkoa da www domeinuan izatea, ziurtagiriak www.ehu.es domeinurako prestatuta dauzkagulako. Honetarako ondorengo artikuluan datozen argibideak jarraitu genituen: Forcing MU to use www

Erabiltzaile izenak eta pasahitzak korporatiboak izango direnez, pasahitza sartzean https bidez egitea guztiz beharrezkoa da. Horretarako artikulu hau topatu nuen: Administration over SSL

Bukatzeko, webguneari itxura korporatibo bat eman behar zaio. Idoia martxan jarri zen eta iNove itxura aukeratu zuen oinarri gisa. Horren gainean aldaketa batzuk egin ondoren eta po fitxategia euskaratu ondoren, orain daukan itxura dotorea hartu zuen.

Oraindik azken konfigurazio ukituak falta dira. Plugin bereziak instalatu, aukera guztiak probatu, … baina ikus daitekenez dagoeneko martxan dago!!

ehusfera , ,

  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.
Iruzkinak egiteko saioa hasi behar duzu.