Artxiboa

‘piwik’rekin etiketatutako sarrerak

Bisitarien estatistikak

2014(e)ko azaroaren 20a

piwikGaurtik aurrera, ehusfera blog zerbitzura hurbiltzen diren bisitarien zenbaketa egiten hasiko gara. Zenbaketa hau Piwik izeneko aplikazioarekin egingo dugu.

Nork bisitatu egiten gaitu? Nondik konektatu egiten da? Zein sistema eragilearekin? Telefonoa, tableta edo ordenagailua erabiltzen du? Firefox, Chrome edo Safari? Nola topatu du gure web orria? Bilatzaileren batek bideratu du gurera? Zenbat denbora geratzen da gure orrian?

Web estatistikak edo web analitikak deitzen zaio ariketa konplexu honi.

Gure ehusferan horren ezaguna den Google Analytics erabili beharrean Piwik plataforma librea erabiltzea erabaki dugu. Gure bisitarien informazioa Googleri oparitu beharrean, gure zerbitzarietan gordetzea erabaki dugu.

Zure blogaren estatistikak ikusteko jakin-mina baduzu, eskatu ezazu CAUren bidez.

Unibertsitatea