Honi buruz

Blog honetan ehusfera plataforma honen instalazioa, konfigurazioa, mantentze eta erabiltzearen ingurukoak idatziko ditugu.

Slideshare aurkezpenak gure blogaren bidalketetan

Slideshare ordenagailuarekin egindako aurkezpenak online konpartitzeko aukera ematen digun zerbitzua da. OpenOffice Presentation, Apple Keynote edo Microsoft Office PowerPoint programekin egindako aurkezpenak, Slideshare zerbitzarira igo eta munduarekin konpartitzeko ahalmena dugu.

Slidesharen dauden aurkezpenak gure blogaren bidalketa batean erraz txertatu ditzakegu. Demagun ondorengo aurkezpena txertatu nahi dugula:

http://www.slideshare.net/snl_udc/ludger-politica-linguisti-2008ko-urria-corua-presentation

Aurkezpenaren azpian WordPressen logoa dago. Logoan klik eginda bi kode ikusiko ditugu. Bata <div hitzarekin hasten da eta bestea [slideshare hitzarekin. Bigarren hau da guri interesatzen zaiguna. Lerro oso hau kopiatu eta gure idatzian itsatsi egiten badugu, honela ikusiko da:

[slideshare id=774764&doc=ludger-politica-linguisti-2008ko-urria-corua-1227265727092228-8]

Erantzuna idatzi