Orrialde nagusia > ehusfera > Eskumako zutabean irudi bat nola sartu

Eskumako zutabean irudi bat nola sartu

2011(e)ko otsailaren 16a

WordPressek gure blogak duen itxura pertsonalizatzeko hainbat aukera ematen digu. Erabiltzen ari garen itxura modu askotan pertsonalizatu daiteke eta horren gainean aukera anitzak ematen dizkiguten widget-ak sartu ahal ditugu. Eskumako zutabean irudi bat sartu ahal izateko, lehenengo eta behin, sartu nahi dugun irudia interneten kokatu behar dugu.

Horretarako, irudia gure Media Liburutegira igo dezakegu. Bloga kudeatzeko arbelean gaudela, ezkerreko menuan, Media -> Gehitu Berrian klikatu. “Arakatu” botoian klik egin eta gure diskotik fitxategi bat hautatu. Irudia automatikoki gure liburutegian agertuko da.

Orain, irudiaren gainean klik egin eta “Fitxategiaren URLa” ondoan agertzen den helbidea kopiatuko dugu. Kasu honetan, adibide gisa irudi hau igo dut:

http://www.ehu.es/ehusfera/ibon/files/2011/02/ibon.png

Ondoren, Aurkezpena menuan dagoen Widget-ak azpi menuan klik egingo dugu. Ezkerraldean erabilgarri ditugun Widget-ak daude eta eskuinaldean non kokatu ditzakegun. Gure kasuan iNove itxura erabiltzen ari garela, “north_sidebar” zabalduko dugu eta ezkerraldetik “Testua” izeneko widget-a aukeratu, arrastatu eta jaregingo dugu.

Widget honi izenburu bat jarri ahal diogu (gure kasuan “Honi buruz” idatzi dugu) eta testu libre bat. Testu honetan HTML kodea sartu daitekeenez, aurretik liburutegira igotako irudia modu erraz batean kokatu dezakegu. Gure kasuan testu hau idatzi dugu:

<img src=’http://www.ehu.es/ehusfera/ibon/files/2011/02/ibon.png’ align=’left’> Blog honetan <strong>ehu</strong>sfera plataforma honen instalazioa, konfigurazioa, mantentze eta erabiltzearen ingurukoak idatziko ditut.

Gorde botoian klik egin eta berehala agertuko da irudia eta idatzitako testua eskumako zutabean.

ehusfera

  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.
Iruzkinak egiteko saioa hasi behar duzu.