Honi buruz

Blog honetan ehusfera plataforma honen instalazioa, konfigurazioa, mantentze eta erabiltzearen ingurukoak idatziko ditugu.

ehusfera .eus domeinupean

Joan den abenduaren 3an, Euskararen nazioarteko egunean, Euskal Herriko Unibertsitateak webgune ofizialean www.ehu.eus domeinua aktibatu zuen. Egun horretatik aurrera, www.ehu.es domeinupean zeuden web orri guztiak www.ehu.eus domeinuaren bidez ere bisitatu zitezkeen. Beraz, ehusfera bi modu desberdinetan bisitatu zitekeen:

Atzo, urtarrilaren 7an, beste urrats bat eman zen ehu.eus domeinuaren ezartze prozesuan. Domeinu zaharrera (ehu.es) egiten diren eskaera guztiekin birbideratze automatikoa eta behin betikoa egiten hasi gara. Eskaera hauek automatikoki domeinu berrira (ehu.eus) bideratzen dira, eta beraz, ziurtatzen da eskaera guztiak domeinu bakar baten kontra egingo direla.

Ongi etorri ehu.eus!

Erantzuna idatzi