Honi buruz

Blog honetan ehusfera plataforma honen instalazioa, konfigurazioa, mantentze eta erabiltzearen ingurukoak idatziko ditugu.

ehusferatik kanpoko blogak

ehusferatik kanpo unibertsitate honekin harremana duten hainbat blog daude. Post honetan blog hauen zerrenda bat mantendu nahi dut.

  • Desde Chiloé / Txinpantze biluzia – Juan Ignacio Perezek giza naturaren inguruko idatziak oparitzen dizkigu
  • esketxes – Textos, relatos cortos y comentarios diversos sobre la base de la ficción, el humor y la inteligencia
  • ZTFNews – Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • GeoBizirik – Este grupo tiene como objetivo realizar actividades relacionadas con la geología y, de esta manera, difundir las Ciencias de la Tierra en la sociedad. En particular, su interés se centra en crear un nexo de unión entre los centros de enseñanza Secundaria y la Universidad del País Vasco.

Continue reading ehusferatik kanpoko blogak

Slideshare aurkezpenak gure blogaren bidalketetan

Slideshare ordenagailuarekin egindako aurkezpenak online konpartitzeko aukera ematen digun zerbitzua da. OpenOffice Presentation, Apple Keynote edo Microsoft Office PowerPoint programekin egindako aurkezpenak, Slideshare zerbitzarira igo eta munduarekin konpartitzeko ahalmena dugu.

Continue reading Slideshare aurkezpenak gure blogaren bidalketetan

WordPress-mu 2.9.1.1 segurtasun eguneraketa

WordPressen instalazioa 2.9.1.1 bertsiora eguneratu egin dugu. Aurreko bertsioan topatutako arazo batzuk konpontzeko eguneraketa dugu hau.

http://ocaoimh.ie/wordpress-mu-2911/

WordPress-mu eguneraketa 2.9.1 bertsiora

WordPressen instalazioa 2.9.1 bertsiora eguneratu egin dugu. Carmen izeneko 2.9 adar honekin batera hobekuntza batzuk datoz. Hauen artean aipagarrienak:

  • Zerbait ezabatzean oraindik aurrera birziklatzeko paperontzi batera joango da, beraz nahi gabe ezabatutako elementuak erraz berreskuratu ahal izango ditugu
  • Integratutako irudi editorea
  • Bideoak erraz integratzeko aukera natiboa

Continue reading WordPress-mu eguneraketa 2.9.1 bertsiora

Avatarrak WordPressen

Hainbat webguneetan erabiltzaile baten izenaren ondoan iruditxo bat ikusten dugu. Irudi horrek erabiltzailea identifikatzen du modu grafiko batean eta Avatar izenarekin ezagutzen da.

WordPress blog plataformak, eta bide batez gure ehusfera honek, erabiltzaileen irudiak erakusteko Gravatar web zerbitzua erabiltzen du. Gravatar.com web zerbitzu honetan posta elektroniko helbide bat irudi batekin lotzen da. Hainbat webgunetan, erabiltzaile baten Avatarra erakutsi nahi denean, Gravatar.comi galdetzen zaio. Modu honetan Avatarrak leku zentralizatu batean kudeatzen dira.

Continue reading Avatarrak WordPressen