WordPressek argitaratutako azken bertsiora eguneratu egin dugu gure ehusfera: WordPress 3.4
Hauxe da WordPress.org-ek argitaratu duen oharra:
Bertsio honek dakartzan ezaugarri berriak ondorengo bideoan laburtzen dira:
[wpvideo Gg0EFixV]
|
||||||
|
WordPressek argitaratutako azken bertsiora eguneratu egin dugu gure ehusfera: WordPress 3.4 Hauxe da WordPress.org-ek argitaratu duen oharra: Bertsio honek dakartzan ezaugarri berriak ondorengo bideoan laburtzen dira: [wpvideo Gg0EFixV] Joan den astean ehusfera funtzionatu ahal izateko beharrezkoa den WordPress aplikazioa eguneratu genuen. Eguneraketa eskuz egin beharrean, eguneraketa automatikoa hautatu genuen. WordPressen arbelean klik pare bat eginda, berak egiten du eguneraketa prozesu osoa. Zoritxarrez eguneraketa ez zen behar bezala gauzatu. Handik bi egunetara, erabiltzaile batek intzidentzia bat zabaldu zuen esaten bere blogeko itxura guztiz desitxuratuta zegoela. Ikertzen hasi ginen eta konturatu ginen eguneraketa automatikoaren eraginez blog guztien pertsonalizazioak galdu egin zirela. Atzera egitea erabaki genuen, eta horretarako, eguneraketa aurretik egindako segurtasun kopia berreskuratu genuen. Honek bi egun horietan zehar erabiltzaileek egindako aldaketak galtzea suposatu zuen. Berreskuraketaren ostean, segurtasun eguneraketa berriz ere egin genuen, oraingo honetan, metodo tradizionala erabilita. Sentitzen dugu erabiltzaileei eragindako kalteengatik. Baten batek garrantzitsua den zerbait galdu egin badu, saiatu gaitezke atzera egin baino lehen daukagun datu basearen kopiatik berreskuratzen. Oraindik aurrera eguneraketa prozesua eskuz egiten jarraituko dugu zalantzarik gabe. WordPressek argitaratutako azken bertsiora eguneratu egin dugu gure ehusfera: WordPress 3.3 Hauxe da WordPress.org-ek argitaratu duen oharra: Bestetik erabilgarri dagoen azken segurtasun eguneraketa (3.3.1) ere instalatu egin dugu: Bertsio honek dakartzan ezaugarri berriak ondorengo bideoan laburtzen dira: [wpvideo I7NAw9Zk] ehusfera funtzionatzeko beharrezkoa den WordPress aplikazioa eguneratu egin dugu 3.1.4 bertsiora. Bertsio berri honek segurtasun arazo batzuk konpontzen ditu: Bi plugin instalatu berri ditugu ehusfera facebook eta twitterrekin integratzeko: Momentuz proba fasean daude. Jakin nahi genuke ia zelako erantzuna duten eta ia ehusferako kideok gustukoak dituzuen. Pluginak konfiguratu ahal izateko, blog bakoitzaren Arbelean ezkerreko menuan klikatu behar duzue:
Iruzkinak ongi etorriak dira. |
||||||
|
Copyright © 2025 ehusfera kudeatzen - All Rights Reserved Powered by WordPress & Atahualpa |
||||||